Mimas (satelitea)
Aurkikuntza | |
---|---|
Aurkitzailea | William Herschel |
Data | 1789ko irailaren 17a |
Kategoria | Saturnoren sateliteak eta regular moon (en) |
Ezaugarri orbitalak | |
Zeren satelite | Saturno |
Ardatzerdi handia | 185.520 km |
Eszentrikotasuna | 0,0202 |
Orbita-periodoa | 22 ordu 37 minutu 5 segundo |
Makurdura orbitala | 1,53° |
Ezaugarri fisikoak | |
Masa | 3,84×1019 |
Dentsitatea | 1,17×103 |
Grabitatea azalean | 0,077 m/s2 |
Albedoa | 0,77 |
Tenperatura | ~64 |
Itxurazko magnitudea | 12,9 |
Mimas Saturnoren satelite bat da, 1789an William Herschelek aurkitu zuena. 392 km-ko diametroa du, eta batez ere ur-izotzez osatuta dago. 130 km-ko diametroko krater handi bat du. Aurkitua izan zenean Saturno I izena jaso zuen, Herschelek aurkitutakoetatik barnealdereneko satelitea izateagatik (Saturnoren inguruan 22,5 ordutan biratzen du). Ondorengo izena, Mimas, gure eguzki sistemako beste hainbat gorputzen kasuan bezala, greziar mitologiatik dator, Mimas Erraldoietako bat zelarik, Gearen semea.
Herschel kraterra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mimasek badu krater bat, Herschel Kraterra deiturikoa. Krater hau 5 kilometroko diametroa zuen gorputz batek 31 metro segundoko abiadan Mimasen aurka egin zuen talkaren ondorio da, gaur egun Herschel kraterra bezala ezagutzen dena sortuz. Hain bortitza izan zen talka hau zenbait pitzadura eragin zituela. Askoz halabeharrezkoagoa izan balitz, ilargia apurtu egingo zen. Kraterraren erdian 6 kilometroko altuera duen mendi bat dago.
Mimas fikzioan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alderaketa ugari egin dira Mimas satelitea eta Star Wars sagako filmetan agertzen den Izar Hiltzailearen artean. Baina kasualitate hutsa baino ez da, Mimasi filma estreinatu eta hiru urtera atera baitzizkioten argazkiak.
- Isaac Asimoven gazteentzako liburua den Lucky Starr eta Saturnoren Eraztunak lanean (1958), istorioko heroia den Lucky Starrek bere jazartzaileengandik (Sirio sistemako biztanleak) ihes egitea lortzen du bere ontzia Mimasen azalaren aurka talka eginez, erabat izotzez osatua dagoenez, talkak bere azala urtzen baitu, protagonistak bidaiatzen duen ontzia ezkutatzea ahalbidetuz
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Mimas, Solarviews webgunea
- (Ingelesez) Cassini misioan egindako argazkiak
Saturno | ||
---|---|---|
Saturnoren sateliteak |