Cassini banaketa
Cassini banaketa Saturno planetaren kanpoaldekoa den A eraztuna eta B eraztunaren artean dagoen banaketa da. Giovanni Cassinik aurkitu zuen 1675ean. Banaketa hau Saturnoren erdigunetik 122.340 kilometrora dago eta 4.800 kilometroko zabalera du.
Itxura batean banaketa honetan materialik ez dagoela dirudien arren, berriki egineko azterketa batzuek material dentsitate txikiagoko gune bat baino ez dela adierazten dute. Cassini banaketan dagoen material urritasunaren arrazoia Mimas satelitearekin duen eragin grabitatorioa da. Cassini banaketa aipaturiko ilargiaren orbitarekin erresonantzia grabitatorioan dago, eta, beraz, materiala Mimasen igaroeren ondorioz kanporatua da.
Saturnoren eraztunek beste banaketa aipagarri batzuk ere baditu, Encke banaketa edo Keeler banaketa kasu, baina Cassini banaketa da biziena eta zaletu baten teleskopio baten bidez argi ikus daitekeen bakarra da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Saturno | ||
---|---|---|
Saturnoren sateliteak |