Edukira joan

Umbriel (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Umbriel (satelitea) 
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)14,5
Gorputz-gurasoaUrano
AurkitzaileaWilliam Lassell (en) Itzuli
Aurkikuntza-data1851ko urriaren 24a
Honen izena daramaUmbriel (en) Itzuli
Orbitaren ezaugarriak
Ardatzerdi handia266.300 km
Eszentrikotasuna0,0039
Orbita-periodoa4,144 egun
Makurdura orbitala0,128 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa584,7 km
Diametroa1.169,4 km
Masa1,1717 Yg
Dentsitatea1,39 g/cm³
Albedoa0,26

Umbriel, edo Urano III, Urano planetaren satelite naturaletariko bat da.

William Lassellek aurkitu zuen 1851ko urriaren 24an, Ariel satelitearekin batera. Bi satelite horiek aurkitu baino lehen, Uranoko bi satelite baino ez ziren ezagutzen: Titania eta Oberon.

Alexander Poperen Ile-xerlo lapurtua ("The Rape of the Lock") poemaren espiritu baten izenaz bataiatua izan zen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lassell, W.. (1852). Beobachtungen der Uranus-Satelliten. 34 Astronomische Nachrichten, 325 or..


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]