Edukira joan

Gas idealen legeak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gas idealen legeak gas idealek presio, bolumen eta tenperaturaren artean dituzten erlazioak azaltzen dituzten legeak dira.

Gas ideala gas teoriko bat da, bere molekulak ausaz mugitu baina elkarren artean talka egiten ez duten egoera islatzen du. Baldintza normaletan gas gehienek gas idealen jokaera erakusten dutenez kontzeptu oso erabilgarria da neurketak egiteko, aldiz tenperatura oso baxutan edota presio oso altuetan gas idealaren kontzeptuak akatsak izaten ditu.

Teoria Zinetiko molekularra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ludwig Boltzmann eta James Clerk Maxwellek gas idealen jokaera interpretatuz Teoria zinetiko molekularra garatu zuten, zeinak gas partikulen mugimendua deskribatzea duen helburu. Honela dio:

  • Gas ideal guztiak "N" partikula txikiz osatuak daude.
  • Gas molekulak azkar mugitzen dira, norabide zuzenean eta desordenaturik.
  • Gas ideal batek sarturik dagoen ontziaren hormen kontra presio etengabea egiten du, bere partikulek hormen kontra jotzen baitute.
  • Molekulen arteko talkak elastikoak dira eta ez dago energia zinetikoaren galerarik.
  • Molekulen arteko erakarpen eta aldaratze indarrak ez dira kontutan hartzen.
  • Molekula baten energia zinetikoa gasaren tenperatura absolutuarekiko zuzenki proportzionala da.

Gas idealen ekuazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Émile Clapeyronek azaldu zuen lehenengo aldiz 1834ean. Aurretik Boyle, Mariotte, Charles eta Gay-Lussacek eginiko lanak bateratu ostean lortu zuen ekuazioa sortzea. Ekuazioa honako hau da:

Ikurrak:

Gasen prozesu bereziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prozesu isotermoa, edo Boyle-Mariotteren legea: Gasaren sartu-irtenik ez badago, tenperatura konstantea denean presioa eta bolumena alderantziz proportzionalak dira.

Prozesu isobaroa, edo Charlesen legea: Gasaren sartu-irtenik ez badago, presioa konstantea denean bolumena eta tenperatura zuzenki proportzionalak dira.

Gas idealen legea ulertzeko bideoa.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.

Prozesu isokoroa, edo Gay-Lussacen legea: Gasaren sartu-irtenik ez badago, bolumena konstantea denean presioa eta tenperatura zuzenki proportzionalak dira.

Avogadroren legea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Avogadroren legea»

Amedeo Avogadro aurkeztu zuen 1811n eta Boyle, Charles eta Gay-Lussacen legeak osatzen ditu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]