Azaroaren 21
Itxura
(«Azaroak 21» orritik birbideratua)
Azaroaren 21a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hogeita bostgarren eguna da, 326.a bisurteetan. 40 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1980 – ETAk Aurelio Prieto Prieto goardia zibila hil zuen Tolosan.
- 2007 – Guardia Zibilak Burlatako gazte bat atxilotu zuen Iruñean, ustez kale borrokarekin zer ikusia izateagatik.
- 2007 – Raquel Martinez Gasteizko udalean PPko zinegotzia izandakoa eta haren senarra atxilotu zituzten ustez higiezinen iruzurra egiteagatik
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2005 – Ariel Sharonek Likud alderdia utzi zuen eta alderdi politiko berri bat eratzeko bere asmoa erakutsi zuen.
- 2006 – Libanoko industria ministraria Pierre Amine Gemayel, hil zuten Beiruten.
- 2007 – Jacques Chirac auzipetu zuten Parisko alkate zenean dirua desbideratzea egotzita.
- 2013 – Ukrainan protesta europazaleak hasi ziren.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1933 – Adiós a la bohemia (euskaraz: buhameriari adio), Pablo Sorozabalen musika eta Pío Barojaren libretoa duen opera estreinatu zen Madrilgo Teatro Calderónen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1901 – Feuersnot, Richard Straussen musika eta Ernst von Wolzogenen libretoa duen opera estreinatu zen Dresdengo Opera Antzokian.
- 1976 – Rocky filma estreinatu zen, John G. Avildsenek zuzendu eta Sylvester Stallone aktoreak antzeztu zuten.
- 1984 – Falling in Love (Maitemintzea) filma estreinatu zen, Ulu Grosbardek zuzendu eta Robert De Niro, Meryl Streep, Dianne Wiest, David Clennon, Jane Kaczmarek, George Martin eta Harvey Keitel aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1666 – Santiago Larrain, nafar epaile eta politikaria, Quitoko Errege-Entzutegiko presidentea (h. 1748).
- 1848 – José Tartiere, asturiar enpresaburu eta ingeniari industriala, Bilbon (h. 1927).
- 1869 – Ramón Zapirain Heraufset, donostiar pertsonaia (h. 1926).
- 1878 – Ramon Intzagarai, Elurmendi, euskal idazlea (h. 1947).
- 1888 – Esteban Ezkurra, Nafarroako erreketeen komandantea eta politikaria (h. 1964).
- 1903 – Arturo Peña, euskal atleta (h. 1969).
- 1905 – Pilar Sansinenea, gipuzkoar maistra eta Emakume Abertzale Batzaren kidea (h. 1997).
- 1932 –
- Seberi Mardaras, bizkaitar andereño ohia.
- Joxe Mitxelena, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Pierre Molères, frantziar apezpiku emeritoa, Baionako apezpikua izandakoa, Akizen.
- 1935 – Xabier Azurmendi, euskal idazle eta elizgizona (h. 1996).
- 1940 – Juan Carlos Abasolo, gipuzkoar futbolaria (h. 2022).
- 1941 – Pablo Gorostiaga, arabar politikaria eta banku-langile ohia, Laudioko alkate ohia.
- 1942 –
- Pedro Osés, nafar margolari eta ilustratzailea.
- Alfredo Sáenz Abad, bizkaitar enpresaburu eta bankaria.
- 1960 – Arrate Mardaras, bizkaitar idazlea.
- 1961 –
- Jon Mikel Arano Aramendi, gipuzkoar idazlea, kazetaritzan eta olerkigintzan nabarmendua.
- Manu Lopez, euskal idazlea eta EHUko irakaslea.
- 1969 – Olatz Peon, gipuzkoar gizarte langilea eta politikaria, Tolosako alkatea.
- 1972 – Unai Etxebarria, euskal txirrindularia, Venezuelan.
- 1975 – Ruben Oarbeaskoa, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1984 – Garazi Arrizabalaga, Durangoko Arte eta Historia Museoko zuzendaria.
- 1992 – Adrian Otaegi, gipuzkoar golfaria.
- 1994 – Martin Bengoa, bizkaitar futbolaria.
- 1996 – Julen Larrea, Larrea III, bizkaitar aizkolaria.
- 2000 – Idoia Asurmendi, arabar abeslari, pianista, gitarrista eta konpositorea.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1582 – François Maynard, frantziar olerkaria (h. 1646).
- 1643 – René-Robert Cavelier de La Salle, frantziar esploratzailea (h. 1687).
- 1694 – Voltaire, frantziar filosofoa eta idazlea, Ilustrazioaren pertsonaia nabarmenenetakoa (h. 1778).
- 1737 – José Antonio Alzate, mexikar zientzialaria, kazetaria eta teologoa (h. 1799).
- 1768 – Friedrich Ernst Schleiermacher, alemaniar teologoa (h. 1834).
- 1818 – Lewis Henry Morgan, estatubatuar antropologoa (h. 1881).
- 1851 –
- Carl Locher, daniar margolaria (h. 1915).
- Désiré-Joseph Mercier, belgikar kardinala (h. 1926).
- 1852 – Francesc Tàrrega, espainiar musikagilea eta gitarrista (h. 1909).
- 1854 – Benedikto XV.a, Aita santua (h. 1922).
- 1856 – Jens Christian Christensen, Danimarkako lehen ministroa (h. 1930).
- 1857 – Manuel Estrada Cabrera, Guatemalako Errepublikako presidentea (h. 1924).
- 1870 – Alexander Berkman, lituaniar ekintzaile eta idazle politiko anarkista (h. 1936).
- 1876 – Olav Duun, norvegiar eleberrigilea (h. 1939).
- 1883 – William F. Lamb, estatubatuar arkitektoa, Empire State Buildingen diseinatzaile nagusia (h. 1952).
- 1884 – Eugeniusz Frankowski, poloniar arkeologoa, etnografoa, iberista, euskalaria eta museologoa (h. 1962).
- 1886 – Harold Nicolson, britainiar politikari, diplomazialari, historialari, biografo, eleberrigile eta kazetaria (h. 1968).
- 1887 – Joseph Plunkett, irlandar nazionalista, olerkaria, kazetaria eta 1916ko Pazko Matxinadako buruetako bat (h. 1916).
- 1898 – René Magritte, belgikar margolaria (h. 1967).
- 1902 –
- Isaac Bashevis Singer, estatubatuar idazlea, 1978ko Literaturako Nobel Saria (h. 1991).
- Mikhail Suslov, sobietar politikaria (h. 1982).
- 1914 –
- Abdul Karim Kassem, Irakeko militar eta buruzagia (h. 1963).
- Henri Laborit, frantziar sendagile, biologo, etologo eta psikologoa (h. 1995).
- 1917 – Chung Il-kwon, Hego Koreako politikari, diplomazialari eta soldadua (h. 1994).
- 1922 –
- John Cairns, ingeles biologoa (h. 2018).
- María Casares, galiziar jatorriko frantziar antzezlea (h. 1996).
- 1924 –
- Joseph Campanella, estatubatuar aktorea (h. 2018).
- Christopher Tolkien, J. R. R. Tolkienen semea eta honen lan askoren argitaratzailea (h. 2020).
- 1927 – Ernesto de la Peña, mexikar itzultzailea eta akademikoa (h. 2012).
- 1929 – Niall Tóibín, irlandar aktorea (h. 2019).
- 1932 – Beryl Bainbridge, ingeles idazlea (h. 2010).
- 1933 – Etta Falconer, estatubatuar matematikaria (h. 2002).
- 1937 – Ingrid Pitt, poloniar-britainiar aktore eta idazlea (h. 2010).
- 1940 – Natalia Makarova, errusiar-estatubatuar ballet dantzaria.
- 1941 – Julio Anguita, espainiar politikari komunista, Ezker Batuaren koordinatzaile nagusia (h. 2020).
- 1943 – Manolo Sanlúcar, flamenko gitarra jotzaile espainiarra (h. 2022).
- 1944 – Harold Ramis, estatubatuar aktorea, zinema zuzendaria eta gidoigilea (h. 2014).
- 1945 –
- Carmen Avendaño, Galizian droga-trafikoaren aurkako borrokan nabarmendu den emakumea.
- Goldie Hawn, estatubatuar aktorea.
- 1946 – Emma Cohen, kataluniar zinema, antzerki eta telebistako aktore, idazle eta zinema zuzendaria (h. 2016).
- 1948 – Michel Suleiman, Libanoko presidentea.
- 1953 – Daniel Sanchez, frantziar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1955 –
- Mary Ann Horton, estatubatuar programatzailea eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Dora María Téllez, nikaraguar historialari, politikari eta komandante gerrilaria.
- 1956 –
- José Ramón de la Morena, espainiar kazetari eta irrati esataria.
- Mitsugu Nomura, japoniar futbolari ohia.
- 1957 – Kozo Tashima, japoniar futbolari ohia.
- 1958 – Eddie O'Sullivan, irlandar errugbi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- 1962 - Cathy Muller, frantziar auto-pilotu ohia.
- 1963 – Peter Bosz, herbehereetar futbolari ohia.
- 1965 – Björk, islandiar abeslari, konpositore, aktore eta ekoizlea.
- 1966 – Éric Caravaca, frantziar aktore eta zinema zuzendaria.
- 1967 –
- Poli Díaz, El Potro de Vallecas, espainiar boxeolari ohia.
- Amanda Lepore, estatubatuar modelo eta eragin handiko emakume transgeneroa.
- Esther Vera i Garcia, kataluniar kazetaria eta politilogoa, nazioarteko harremanetan berezitua.
- 1973 –
- Nath-Sakura, frantziar argazkilaria.
- Inés Sastre, espainiar modelo eta aktorea.
- 1975 – Kensaku Omori, japoniar futbolari ohia.
- 1976 – Yaël Nazé, belgikar astrofisikaria eta ikertzailea.
- 1977 – Yoshiteru Yamashita, japoniar futbolari ohia.
- 1978 – Lucía Jiménez, espainiar aktorea.
- 1985 – Carly Rae Jepsen, kanadar abeslaria.
- 1988 – Valeria Xkirando, errusiar aktorea.
- 1991 – Almaz Ayana, etiopiar korrikalaria, distantzia luzean aditua.
- 1992 – Conor Maynard, britainiar abeslari eta konpositorea.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1150 – Gartzia V.a Ramiritz Berrezarlea, Iruñeko erregea.
- 1938 – Juan Madinabeitia, gipuzkoar medikua, Espainiako gastroenterologiako eskola modernoaren sortzailea, Bartzelonan (j. 1861).
- 1981 - Maritxu Egiguren, bizkaitar erraketista (j. 1921).
- 1993 – Andoni Urrestarazu, Umandi, euskal idazlea (j. 1902).
- 2002 – José Goñi Gaztanbide, nafar elizgizon, irakasle eta historialaria (j. 1914).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1361 – Filipe I.a Borgoinakoa, Borgoinako dukea.
- 1555 – Georgius Agricola, alemaniar mineralogo eta metalurgista (j. 1494).
- 1579 – Thomas Gresham, ingeles finantzaria.
- 1695 – Henry Purcell, britainiar konpositore barrokoa (j. 1659).
- 1811 – Heinrich von Kleist, alemaniar olerkari eta antzerkigilea (j. 1777).
- 1835 – James Hogg, ingelesez eta eskozieraz idatzi zuen eskoziar idazlea (j. 1770).
- 1844 – Ivan Krilov, errusiar idazlea (j. 1769).
- 1849 – François Marius Granet, Frantziako margolaria (j. 1775).
- 1870 – Karel Jaromír Erben, txekierazko poeta, etnografoa eta filologoa (j. 1811).
- 1874 – Marià Fortuny, kataluniar margolaria (j. 1838).
- 1881 – Ami Boué, austriar geologoa (j. 1794).
- 1894 – Santiago Salvador, Bartzelonako Lizeoaren audientziaren kontrako bi lehergailu bota zituen anarkista, exekutatua (j. 1862).
- 1899 – Garret Hobart, AEBetako 24. presidenteordea (j. 1844).
- 1909 – Peder Severin Krøyer, daniar margolaria (j. 1851).
- 1915 – Amelia Solar de Claro, txiletar olerkilari, antzerkigile eta saiogilea (j. 1836).
- 1916 – Frantzisko Josef I.a Austriakoa, Austriako enperadorea eta Hungariako erregea (j. 1830).
- 1920 – Dick McKee, Irlandako Independentzia Gerran irlandar mugimengu errepublikarreko buruzagi nabarmenetakoa (j. 1893).
- 1924 – Florence Harding, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1860).
- 1926 – Julien Vinson, frantziar hizkuntzalaria, euskara ere landu zuena (j. 1842).
- 1927 – Laurits Tuxen, daniar margolari eta eskultorea (j. 1853).
- 1933 – Elisa Fernández de la Vega, espainiar medikua eta irakaslea (j. 1895).
- 1935 – Agnes Pockels, alemaniar kimikaria, gainazalen zientzian aitzindaria (j. 1862).
- 1945 –
- Ellen Glasgow, estatubatuar idazlea (j. 1873).
- Alexander Patch, estatubatuar jenerala (j. 1889).
- 1948 – Béla Miklós, Hungariako estatuburu eta lehen ministroa (j. 1890).
- 1949 – Alida Rouffe, frantziar aktorea (j. 1874).
- 1954 – Karol Rathaus, Estatu Batuetara erbesteratutako aleman-austriar konposatzailea (j. 1895).
- 1959 – Max Baer, estatubatuar boxeolaria (j. 1909).
- 1969 –
- Norman Lindsay, australiar artista, idazle eta boxeolari amateurra (j. 1879).
- Mutesa II.a Bugandakoa, Bugandako erresumako erregea eta Ugandako lehenbiziko presidentea (j. 1924).
- 1970 – Chandrasekhara Venkata Raman, indiar fisikaria, 1930eko Fisikako Nobel Saria (j. 1888).
- 1975 – Gunnar Gunnarsson, gehienbat danieraz idatzi zuen islandiar idazlea (j. 1889).
- 1992 – Kaysone Phomvihane, Laosko presidentea (j. 1920).
- 1994 – Willem Jacob Luyten, herbehereetar-estatubatuar astronomoa (j. 1899).
- 1996 – Abdus Salam, pakistandar fisikaria, 1979ko Fisikako Nobel Saria (j. 1926).
- 2000 – Ernest Lluch, kataluniar ekonomista eta PSCri loturiko politikaria, ETAk eraila (j. 1937).
- 2001 – Salahuddin Selangorrekoa, Malaysiako erregea eta Selangorreko sultana (j. 1926).
- 2006 – Hassan Gouled Aptidon, Djibutiko lehenbiziko presidentea (j. 1916).
- 2007 –
- Robert Etcheverry, frantziar aktorea (j. 1937).
- Fernando Fernán Gómez, espainiar idazle, aktore, gidoilari, zinema zuzendari eta antzerkilaria (j. 1921).
- 2013 – Marta García Gómez, espainiar kazetaria, telebistako aurkezlea, bikoizketako aktorea eta publizitate-esataria (j. 1961).
- 2014 - Carmina Virgili, kataluniar geologo, kudeatzaile zientifiko eta politikaria (j. 1927).
- 2017 –
- Peter Berling, alemaniar idazle, zinema ekoizle eta aktorea (j. 1934).
- David Cassidy, estatubatuar aktore, abeslari eta gitarrista (j. 1950).
- 2020 – Oliver Friggieri, maltar idazlea, poeta, kritikaria, kazetaria, hiztegigilea eta literatura irakaslea (j. 1947).
- 2022 – Wilko Johnson, ingeles musikaria, Dr. Feelgood taldeko kidea (j. 1947).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Aurken, Aurkene eta Iseiki.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |