Edukira joan

Pablo Gorostiaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pablo Gorostiaga

Laudioko alkate

1999 - 2003

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1998ko azaroaren 25a - 2001eko martxoaren 20a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1990eko abenduaren 18a - 1994ko abuztuaren 30a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Laudioko alkate

1987 - 1991
Juan José Ibarretxe Markuartu

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1984ko martxoaren 22a - 1986ko urriaren 1a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia

Laudioko alkate

1979 - 1983 - Juan José Ibarretxe Markuartu
Bizitza
JaiotzaLaudio1941eko azaroaren 21a (83 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Euskal Herritarrok

Pablo Gorostiaga Gonzalez (Laudio, Araba, 1941eko azaroaren 21a) politikaria eta banku-langile ohia da. Hamabi urtez izan zen bere jaioterriko alkate, eta hamahiru urtez Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide (Herri Batasunaren ordezkari 1984tik 1994ra, eta Euskal Herritarrok alderdiaren ordezkari 1998tik 2001era).[1] Udalbiltzaren jaiotzan parte hartu zuen, eta Laudioko auzo batzarren sorreran aritu zen, Franco hil osteko urteetan.[2]

Egin egunkariarekiko zuen lotura zela kausa 18/98+ auzian zortzi urteko espetxealdira zigortua,[3] Herrera de La Manchako (Espainia) espetxean zegoen preso, eta ezin izan zuen bere emaztea (Judith Uriarte) ikusi, Uriarte ikusteko baimena beranduegi jaso zuen eta (2013ko irailaren 2an hil zen Judith, gaixoaldi luze baten ondoren).[4][5]

Urte hartan bertan, 2013ko abuztuan, bere jaioterriko jaietako pregoilari izendatu zuten Gorostiaga. Gasteizko Monica Basurto epaileak, ordea, bertan behera utzi zuen Laudioko jai batzordearen erabakia. «Gorostiaga pregoilaria izatea terrorismoaren biktimen duintasunaren aurka doa», arrazoitu zuen Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak, epaitegiari debekua ezartzeko eskatu zionean.[6][7][2]

2015ean atera zen gartzelatik gartzela zigor osoa bete eta gero.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]