Edukira joan

Richard Strauss

Wikipedia, Entziklopedia askea
Richard Strauss

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRichard Georg Strauss
JaiotzaMunich1864ko ekainaren 11
Herrialdea Alemania
HeriotzaGarmisch-Partenkirchen1949ko irailaren 8a (85 urte)
Hobiratze lekuaFriedhof Garmisch (en) Itzuli
Familia
AitaFranz Strauss
AmaJosephine Strauss
Ezkontidea(k)Pauline de Ahna (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria, libretista eta musikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaBavariako Arte Ederren Akademka
Genero artistikoaopera
sinfonia
musika klasikoa
sardana
Musika instrumentuapianoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaChristian atheism (en) Itzuli

IMDB: nm0006309 IBDB: 76480
Spotify: 6pAwHPeExeUbMd5w7Iny6D iTunes: 198064 Last fm: Richard+Strauss Musicbrainz: 4cb43d82-824e-4034-b03d-1a98f36f6e16 Songkick: 408421 Discogs: 108439 IMSLP: Category:Strauss,_Richard Allmusic: mn0000307408 Find a Grave: 13380799 Deezer: 10881 Edit the value on Wikidata

Richard Georg Strauss (Munich, 1864ko ekainaren 11Garmisch-Partenkirchen, 1949ko irailaren 8a) Alemanian jaiotako musikari eta konposatzailea da. Bere musika Richard Wagnerrenaren oinordeko zuzena da.

1864ko ekainaren 11n jaio zen, Munichen. Franz Strauss izeneko tronpajole baten semea zen. Bere lehen olerki sinfonikoek, Don Juan eta Till Eulenspiegelen barrabaskeria dibertigarrak arrakasta handia izan zuten, eta horrek, konposatzailea, gai heroikodun hiru olerki sinfoniko idaztera bultzatu zuen, genero honetako bere lanik ezagunenak direnak: On Kixote (musika), Horrela hitz egin zuen Zarathustrak eta Heroi bizitza bat. Hiru olerki sinfoniko hauek, 1896 eta 1898 bitartean idatzi zituen. Baina, genero honetan, berak onena zela uste zuen olerki sinfonikoa, 1915. urtean idatzitako Alpeetako Sinfonia zen.

Programatikoak ez diren orkestrarentzako musikalanak, ez dira hain ugariak, baina hurrengo hauek nabarmen daitezke: "Metamorphosen", 1944an idatzia, kordazko 24 instrumenturentzat, eta Beethovenen hirugarren sinfonian agertzen den hil martxan oinarritua, Troparentzako bigarren kontzertua, 1942. urtean idatzia eta, azkenik, oboearentzako kontzertua, 1.945. urtekoa. Azken lan honetan, Arrosaren zalduna lanean agertzen den estilo mozartarra berragertarazten du.

Garmisch-Partenkirchenen 1936an ospatu ziren Neguko Olinpiar Jokoetako ereserkia ere, berak idatzi zuela nabarmendu behar da.

Richard Strauss, Garmisch-Partenkirchenen hil zen, 1949ko irailaren 8an.

XIX. mendean, bere begiak operan jarri zituen. Opera arloan idatzitako lanak, oso ugariak dira Straussengan. Idatzitako lehen opera, Guntram izan zen, 1894. urtekoa. Bigarrena, Feuersnot, 1901ekoa. Bi lehen opera hauek, hondamena izan ziren estreinatu zirenean. Arrakasta, baina, bere hirugarren operarekin heldu zitzaion. Salome izenburua zuen, eta 1905. urtean idatzi zuen. New Yorkeko Metropolitan Operan estreinatu zen, eta pasioz beterik erreakzionatu zuen jendeak. Kritika zorrotzak jaso zituen opera honek New Yorkeko jendearen aldetik. Halere, beste toki batzuetan, sekulako arrakasta izan zuen, Garmisch-Partenkircheneko bere etxea erosteko lain diru lortzerainokoa. Bere laugarren opera, Elektra izenekoa, 1909koa da. Opera hontan, lehenengo aldiz, Hugo von Hofmannsthalen laguntza izan zuen, beronek idatzi baitzuen operaren libretoa. Ordutik aurrera, askotan lan egingo zuten elkarrekin. 1941 arte jarraitu zuen operak idazten. Hala, Arrosaren Zalduna, 1910. urtekoa, Ariadna Naxosen, 1912koa, Itzalik gabeko emakumea, 1918koa, Intermezzo, 1923koa, Helena egiptoarra, 1927koa eta Arabela, 1932.ekoa, Hofmannsthalen laguntzarekin batera idatzi zituen. Emakume isila, 1934koa, Stefan Zweigen libretoaren arabera idatzi zuen eta Bakearen eguna, 1936koa eta Daphne, 1937koa, Joseph Gregor eta Stefan Zweigen artean idatzitako libretoaren arabera idatzi zituen. Clemens Krauss izan zen Straussek idatziriko azken bi operetako azkenaren libretista: 1941. urtean idatzitako Capricciorena. Danaeren maitasunaren libretista, berriz, Joseph Gregor bakarrik izan zen. Opera hau 1940koa da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Strauss Aldatu lotura Wikidatan