Sligo
Sligo Sligeach | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Connacht |
Konderria | Sligo konderria |
Postakodea | F91 |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°16′00″N 8°29′00″W / 54.2667°N 8.4833°W |
Altuera | 13 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 19.199 (2016) |
Bestelako informazioa | |
Telefono aurrizkia | 71 |
Sligo (irlanderaz Sligeach) Irlandako Errepublikako Sligoko konderriaren hiriburua da. Sligok ez du hiri edo city mailarik, bai ordea Borough maila. Galway hiriaren ondoren Connacht probintziako hirigune nagusia da.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irlanderazko Sligeach hitzak "toki oskoltsua" esan nahi du eta estuarioan azaltzen diren oskol ugariei egiten die erreferentzia. Erdi Aroko oskolez egindako meta ugari ere aurkitu dira, eta etxeen azpiko lurretan ere ugariak dira.
Geografia eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garavogue ibaia Ozeano Atlantikoan itsasoratzen den tokian dago kokaturik, Irlandako ipar-mendebaldean. Ekialdean berriz Gill aintzira dauka. Klima hezea (1.006'3 mm urtean) eta epela du, tenperaturak udan 22 °C ingurura iristen direlarik eta neguan berriz 2'5 °C jeitsi.
Datu klimatikoak (Markree gaztelua, 1981–2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.2 | 5.5 | 7.1 | 8.6 | 11.1 | 13.6 | 15.3 | 14.9 | 13.1 | 10.2 | 7.3 | 5.6 | 9.8 |
Euria (mm) | 130.8 | 91.6 | 108.9 | 77.9 | 81.4 | 82.2 | 93.0 | 101.5 | 104.4 | 134.3 | 128.4 | 125.7 | 1260.1 |
Iturria: Met Éireann[1] |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neolito goiztiarrean jadanik populatu zegoen ingurunea, herritik 3 kilometro eskasera dagoen Carrowmore penintsulako hilobiak erakusten dutenez.
Sligo herria hilobi megalitiko baten gainean eraiki zen eta 1245ean Lord Maurice Fitzgerald Irlandako Justizia Buruak gaztelua altxatu zuen. Erdi Aroan eraso ugari izan zituen eta herria sarritan erre zuten. XV mendean ordea herriak bere kaiari esker hazkunde ekonomikoa ezagutu zuen. Garai hartatik gelditzen den eraikin bakarra Sligo Abbey monasterioa da.
XIX mendean 30.000 irlandarrek Sligoko kaia erabili zuten Ameriketara emigratzeko.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sligoko katedrala: XIX mende bukaerako eliza katolikoa
- St. John's eliza: Irlandako elizari dagokiona.
- Sligo Abbey monasterioa: 1253ko monasterio dominikoa, Sligoko eraikin zaharrena.
- Wine Street eta O'Connell Street.
- Gill aintzira
Hiritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]William Butler Yeats olerkariak Sligorekin lotura estua izan zuen. Bere idazlanetako sail handi bat Sligoko ingurumariak deskribatzen ditu. Yeatsek bere gaztaroa Sligon igaro zuen eta 1939ko bere heriotzaren ondoren Sligoko konderrian kokatzen den Drumcliffe hilerrian lurperatu zuten.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirol taldeen artean aipagarriena Sligo Rovers futbol taldea da, izan ere hiru aldiz irabazi baitu Irlandako Liga eta lau aldiz Kopa. Azken urteak bikainak izan dira, 2010 eta 2011eko kopak eta 2012ko liga eskuratu ditu eta.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sligok munduko hainbat hiriekin senidetasun protokoloak sinatu dituen, honako hauek direlarik:
- Crozon, Bretainia, Frantzia
- Kempten, Baviera, Alemania
- Tallahassee, Florida, Ameriketako Estatu Batuak
- Illapel, Txile (2006)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Climate - Monthly Data - Markree. Met Éireann.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]