Killarney
Killarney Cill Airne | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Munster |
Konderria | Kerry konderria |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°03′32″N 9°30′26″W / 52.0588°N 9.5072°W |
Altuera | 50 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 14.219 (2011) |
Bestelako informazioa |
Killarney (irlanderaz: Cill Airne, bere esanahia "basaranen eliza" da), Kerryko konderrian dagoen hiria da, Irlandaren hego-mendebaldean. 14.219 biztanle ditu (2011).
Udalerri honen alboan Killarneyko aintzirak, Macgillycuddy's Reeks mendiak eta Killarney Parke Nazionala kokatzen dira, bestalde Ring of Kerry turismo ibilbidearen ohiko abiapuntu eta helmuga ere bada.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Killarneyren ondoan dagoen Aghadoe herrixka erlijio paganoarentzako toki garrantzitsua zen VI mendean. Honen aurrean St. Finianek Leane aintziran dagoen Innisfallen uhartean 640 urtean abade-etxea sortu zuen.
1169an anglo-normandiarren inbasioak gertatu ziren eta Aghadoen Parkavonear gaztelua eraiki zuten Killarney harana eta beratko aintzirak kontrolatzeko. Ross gaztelua XV mendekoa da, O'Donoghues (Ross) familiak eraikia baina 1580ko irlandar matxinadaren ondoren Mac Carty familiak eskuratu zuena.
XVIII mendean turismoa iritsi zen Killarneyra. Data esanguratsuak dira 1747, Lord Kenmare etorri eta turistak erakartzen hasi zen urtea, eta 1861, Viktoria Erresuma Batukoaren bisitak nazioartean famatu egin baitzuen.
Irlandar Independentzia Gerran Killarney zeresan handia izan zuen. Ingurunea oso errepublikanoa izanik britainiar tropei sarritan eraso egin zitzaien hauek beren basetik bidali eta tren geltokia babesteko.
Turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kerryko konderria ezagutzeko abiapuntu egokia da. Inguruko herri handiena da eta ostatu, hotel eta jatetxe ugari ditu. Ring of Kerry turismo ibilbidea bertan hasi eta bukatzen da, Iveragh penintsulako itsas eta mendi paisaia ederrez gozatzeko aukera bikaina da. Gau giro aparta ere badu eta udan Killarney SummerFest jaialdia izaten da, irlanda zein nazioarteko kantarien kontzertu ugari izaten delarik.
Ibilbideak:
- Ring of Kerry: Iveragh penintsula osoa inguratuz.
Eraikin aipagarriak:
Natur baliabideak:
Killarneytar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Niamh Ní Charra (1974-), biolin-jolea.
- Michael Fassbender (1977-), Alemanian jaio eta Killarney hazita aktore irlandar-alemaniarra.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Killarney ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Main Street edo Kale Nagusia.
-
New Street kalea.
-
Ohiko zaldi gurdiak.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Killarneyko Udal webgunea (Ingelesez)