Edukira joan

Newbridge (Kildare konderria)

Koordenatuak: 53°10′36″N 6°48′07″W / 53.1767°N 6.8019°W / 53.1767; -6.8019
Wikipedia, Entziklopedia askea
Newbridge
An Droichead Nua
Droichead Nua
herria
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Irlandako Errepublika
Leinster
Kildareko konderria
Jatorrizko izenaDroichead Nua
Posta kodeaKE
Geografia
Koordenatuak53°10′36″N 6°48′07″W / 53.1767°N 6.8019°W / 53.1767; -6.8019
Map
Azalera16,31 km²
Altuera90
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
http://www.newbridge.ie www.newbridge.ie

Newbridge (irlanderaz: Droichead Nua) Irlandako Errepublikako Kildareko konderrian kokatzen den hiria da. 2011ko erroldaren arabera 21.561 biztanle zituen, honek Kildare konderriko hiri handiena da eta Irlandako Errepublikako hamazazpigarrena. Konderriko hiriburua Naas da.

Inglesezko eta irlanderazko izen biek "zubi berria" esanahia dute, izan ere hiria sortu aurretik zubia eraiki baitzen Liffey ibaia zeharkatzeko.

Inguru honetan monasterio bat eraiki zen XIII mendean eta inguran sei parrokia garatu ziren.

1698an John Dunton liburu saltzaileak zubi berria aipatzen du, baina ez inguruan jenderik bizi zenik, eta hau da Newbridge izena agertzen den lehenengo idatzia. 1730 inguruan eliz kapera bat ezari zen zubiaren ondoan eta 1750an New Bridge Inn ostatua. 1789an uholdeak zubia eraman zuen eta berria altxatu behar izan zen.

San Conlethen eliza

Herri modernoaren sorrera 1815-19 artean bertan izan zen Zalditeria kuartelen ondorioz gertatu zen. Hauei zerbitzatzeko etxe berriak eraiki ziren eta horrela herria zabalduz joan zen Liffey ibaiaren iparraldeko lurretan. 1846an trena iritsi zen eta honi esker nabarmen handitu zen herria, elizak eta eskolak ere zabaldu zirelarik.

Zalditeriak bertan iraun zuen 1922 arte. Orduan herriaren gainbehera etorri zen, baina 60. hamarkadan buelta eman zion merkataritzari esker. 2006an Whitewater Shopping Centre eraiki zen eta Dublin eta Limericken ondoren Irlandako merkatalgunerik ahndiena da.

Herritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]