Edukira joan

Cavan

Koordenatuak: 53°59′28″N 7°21′36″W / 53.991019°N 7.360067°W / 53.991019; -7.360067
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cavan
An Cabhán
An Cabhán
Fortitudine et Prudentia
"Adorea eta Zuhurtzia"
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Irlandako Errepublika
Ulster
Cavaneko konderria
Jatorrizko izenaAn Cabhán
Posta kodeaCN
Geografia
Koordenatuak53°59′28″N 7°21′36″W / 53.991019°N 7.360067°W / 53.991019; -7.360067
Map
Azalera3,74 km²
Altuera113
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
http://www.cavancoco.ie www.cavancoco.ie

Cavan (irlanderaz An Cabhán) Irlandako Errepublikako Cavaneko konderrian kokatzen da. Hiria Irlandako uhartearen ipar-ekialdean dago, Ipar Irlandako mugatik oso hurbil. Hiri hau N3 errepidean zehar kokatzen da, honen bitartez hegoaldera Dublin hiriburuarekin lotzen du eta iparraldera berriz Enniskillen, Ballyshannon eta Donegal hiriekin. Cavaneko konderria sarritan Breifni konderria bezala ere deitua da.

Irlanderaz An Cabhán izenak "zuloa" esan nahi du.

XIII mendetik aurrera O'Reilly klanaren esku egon zen eremua. 1300 inguruan monasterio frantziskotar bat ezarri zen eta O'Reillytarrek gaztelu bat ere altxatu zuten Tullymongan muinoan garai hartan. Gazteluaren inguruan herria eratuz joan zen eta XV mendean Owen O'Reilly "Bizardunak" merkatu eskubideak lortu eta Dublin zein Droghedako merkatariak erakarri zituen.

1610an Jakue I.a Ingalaterrakoak herri eskubideak ematearekin batera O'Reillytarren indarrak gora egin zuen eta beren txanpona egiten ere hasi ziren.

XIX mendean hiriaren zabalkundea iritsi zen. Farnham Street kale zabala eraiki zuten bertan etxe aberatsak, eraikin publikoak eta elizak ezarri zirelarik.ç

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Udaletxea: Dublinetik ekarritako William Scott arkitektuak diseinatu eta 1910an ireki zuten. Arts and Crafts mugimendu arkitektonikoaren estilora eraiki zen hareharria erabiliz.
  • San Patrizio eta Felim katedrala: 1942an bukatutako eliza neoklasikoa da. 1994ean Harry Clarkek egindako sei beirate gehitu zitzaizkion.
  • San Fethlimidh katedrala: Cavandik gertu dagoen Kilmore herrixkako XIX mendeko katedrala da, aurrez XII mendeko eliza erromanikoaren gainean eraikia.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]