Lakaria arrunt
Lakaria arrunta | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hydnangiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Laccaria | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Laccaria laccata Cooke, 1884 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus laccatus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Orri zurbileko lakaria arrunta (Laccaria laccata) Hydnangiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Oina bota eta kapela bakarrik jatea gomendatzen da. Hobe da hornigai gisa edo beste perretxiko batzuekin nahastuta erabiltzea.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, ondoren laua, azkenean uhindua eta apur bat hondoratua; matea, glabroa edo apur bat ezkatatsua, kolore arre-gorrixka, erraz koloregabetzen dena.
Orriak: Oso lodiak, zabal, ez oso ugariak, itsatsiak edo dekurrente samarrak, haragi kolore argikoak, esporetatik datorren hauts zuri batek estaltzen ditu.
Otri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Luzea, haritsua, zaila, kapelaren antzeko kolorekoa edo mateagoa, oinarrian mizelio zuri bat duela, edo bioleta kolorekoa Laccaria bicolor espeziean.
Haragia: Mehea, arrosa kolorekoa, lehortzean zurbildu egiten da. Usaina eta zaporea ez dira oso nabarmenak.[2]
Etimologia: Laccata epitetoa Erdi Aroko latinetik dator, tindatzen esan nahi duen "laccare" hitzetik. Orrien koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria, baina ez oso mamitsua. Beste perretxiko batzuekin nahastuz gero nahiko ona da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie hauekin: Laccaria bicolor, Laccaria proxima, Laccaria tortilis eta Laccaria amethystina eta abar. Behaketa mikroskopikoa behar da identifikatzeko.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean oso ohikoa da koniferoen eta hostogalkorren basoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 147 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 206 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 271 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 225 or. ISBN 84-87997-86-4..