Grisola jator
Grisola jatorra | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Tuberaceae |
Generoa | Tuber |
Espeziea | Tuber magnatum Pico, 1788
|
Grisola jatorra (Tuber magnatum) Tuberaceae familiako onddo askomizeto jangarria da. Zuria da eta sukaldaritzan oso preziatua.[1][2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: Bere generoko espezieen forma bereizgarria du, lurperatutako patata txikiak izango balira bezala, tuberkulu forma hau ez da normalean, ordea, erregularregia izaten, ohikoena prutuberantziak izatea da, irregularki lobulatuak, ale bakoitzean desberdin, horietako batzuk turbina itxurakoak izan daitezke. Tamaina oso aldakorra izaten dute, ale gehienek ez dute 6 cm-ko diametroa gainditzen, baina tarteka 10 cm-tik gorako eta 800 gramo pisatu ditzakeen aleren bat aurkitzen da, normalean enkantean jartzen dira. Boilur zuria izenarekin ezaguna izan arren, beltzarenean (Tuber malanosporum) ez bezala, ez du kolore hori, baizik eta okre argi kolorea du, batzuetan oliba-gris tonuekin.
Peridioa: Mehe samarra, glebari itsatsita, beraz, banandu ezinak, funtsean okre argi kolorekoa, noizean behin berdexka samarra, baina ez zuria, lupaz zorrotz behatzen badugu, nolabaiteko pikor finak ikus daitezke, baina begietarako itxura leuna du.
Gleba: Trinkoa eta irmoa, alearen heltze mailaren arabera kolore oso aldakorrekoa, lehenengo zurixka, okre edo marroi-gorrixka tonu desberdinak hartuz, baita arrosa edo horixka ere, baina beti zain argiagoekin, modu irregularrean eta bihurrian banatzen dira gleba osoan.
Haragia: Trinkoa eta sendoa, oso usain biziarekin, boilurraren ohikoa, batzuk gas osagai batzuen usainarekin alderatzen dute, eta ohitu gabeko sudurrentzat gehiegizkoak izan daitezkeenak. Bere zaporea ere bizia da, baina oso atsegina, espeziearen ezaugarria, definitzen zaila den nahasketa.[3]
Etimologia: Tuber terminoa “tuber” “tubero” hitzetatik dator, boilurraren izena Plinio eta beste autore batzuentzat. Magnatum epitetoa latinetik dator, jauntxoena esan nahi duen “magnatus” hitzetik. Bere prezio altuagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ziur aski, munduko onddo jangarri garestien eta kotizatuaren aurrean gaude. Merkatuan duen prezioa astronomikoa izaten da, urteko produktibitatearen arabera aldakorra, baina beti milaka eurokoa. Zientzialari frantsesen ikerketa bat argitaratu da, eta esaten dute landatzea lortu dutela. Orain arte, basati baino ezin izan da bildu.[4]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ezaugarri organoleptiko eta makroskopiko bereziak direla eta, erraz bereizten den espeziea da, nahiz eta zenbaitetan Tuber borchii delakoarekin txorakeriak egin nahi izan, hau askoz txikiagoa da, jateko ona, baina kalitate baxuagokoa.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hazkunde hipogeoko espeziea da, batzuetan lurzorutik zentimetro gutxi batzuetara aurkitzen da eta beste batzuetan askoz lurperatuago, kare lurra eta buztinezko lurzorua gustatzen zaio, harririk gabekoa, trinkoak eta landaredi ugarikoak, oro har, ura igarotzen den guneetan. Italiako Piamonteko eremu batzuetan agertzen da batez ere, baita Istria eskualdean ere, Eslovenia eta Kroazian ere bai.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Japonia.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ Savoryadventures.com. Wine and Truffles Adventure - Piemonte. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 635 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ Tuber magnatum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.