Global Biodiversity Information Facility
Global Biodiversity Information Facility | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | GBIF |
Mota | nazioarteko erakundea, irabazteko asmorik gabeko erakundea, research infrastructure (en) , data library (en) , lineako datu-basea, datu-base biologikoa, datu-base taxonomikoak eta global species database (en) |
Herrialdea | Danimarka |
Jarduera | |
Kidetza | Biodiversity Information Standards (en) eta DataCite (en) |
Eskumendekoak | GBIF Norway (en) |
Erabilitako hizkuntza | eleaniztun |
Kudeatzailea | GBIF Secretariat (en) |
Historia | |
Sorrera | 2001 |
webgune ofiziala |
Global Biodiversity Information Facility (euskaraz: «Bioaniztasunari buruzko nazioarteko informazio sistema») nazioarteko mailan antolatutako sarea da. Haien helburua sarearen bitartez bioaniztasunari buruzko informazioa zabaltzea da horreratako Interneteko web zerbitzuak erabiliz.
Informazioen iturria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datuek erakunde eta instituzio desberdinetan dute jatorria. GBIFren egiturak datu horiek eskuragarri jartzen ditu, bilaketak atari baten bidez prestatuz. Informazio nagusiak landareen, animalien, onddoen eta mikrobioen zabaleraren inguruko informazioak eta izen zientifikoen gaineko datuak dira. Halaber, beste erakundeekin koordinatu egiten da: Biodiversity Information Standards (TDWG), Consortium for the Barcode of Life (CBOL), Biziaren Entziklopedia (EOL), Biziaren Katalogoa eta GEOSS.
Helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]GBIF erakundearen helburu nagusia bioaniztasunaren inguruko informazioak zabaltzea, horrela, garapen iraunkorra bidegarria egiteko. Lehentasun nagusiak hauek dira:
- mundu osoko lankidetza sustatzea
- bioaniztasunaren inguruko datuak zabaltzea
- protokoloak eta estandarrak garatzea
- osotasun zientifikoa ahalbideratzea
- arkitektura informatikoa sortzea iturri desberdinen arteko sarea sortzeko
- azterketa tresnak sortzea eta zabaltzea erabaki egokiagoako hartzeko
Edukiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]GBIF erakundeak antolaketa biologiko osoaren espektroan lotura informatikoak sortu nahi ditu, geneetatik ekosistemetara, horretarako geoerreferentziak erabiliz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Global Biodiversity Information Facility |
- (Ingelesez): GBIF erakundearen webgunea.
- (Ingelesez): GBIF erakundearen deskribapen laburra.
- (Ingelesez): GBIF network
- (Ingelesez): GBIF Argitaratutako datuak.