Tricholomataceae
Itxura
Trikolomatazeoa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae R.Heim, 1983 |
Azpibanaketa | |
Trikolomatazeoa (Tricholomataceae) agarikalen ordenako izen bereko familiako perretxikoez esaten da. Oina eraztunik gabea dute gehienek edo denek, eta txapelaren azpia xafladuna. Xafla horiek ez zaizkie oinean behera luzatzen. Trikolomatazeo mota gehienak lurrean hazten dira, bestalde. Kolorez zuriak, zuri-horixkak, urdinxkak edo marroixkak izan daitezke. Familia honetan perretxiko mota gehiena biltzen duen generoa Tricholoma izenekoa da, eta motarik ezagunena ziza-zuria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-4-8 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.