Edukira joan

Kreta

Koordenatuak: 35°18′35″N 24°53′36″E / 35.3097°N 24.8933°E / 35.3097; 24.8933
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kreta
 Grezia
Administrazioa
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of Crete
Eskualdea Crete Region
HiriburuaHeraklion
Geografia
Koordenatuak35°18′35″N 24°53′36″E / 35.3097°N 24.8933°E / 35.3097; 24.8933
Azalera8.335,88 km²
Punturik altuenaIda mendia (Kreta)
Demografia
Biztanleria623.065 (2011)
Dentsitatea74,74 bizt/km²
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
crete.gov.gr

Kreta[1][2][3] (grezieraz: ΚρήτηKriti) Egeo itsasoan kokatutako uhartea bat da, Greziako uharterik handiena eta Mediterraneoko bosgarrena.

Bertan agertu zen Europako zibilizaziorik zaharrenetariko bat, Zibilizazio Minoikoa edota Kretarra (K.a. 3000-1400).

Erromatarrek hartu zuten (K.a. 87-67), eta gero turkiar otomandarrek (1669), baina matxinadek (1898) alde egitera behartu zituzten turkiarrak. Balkanetako gerren ondorioz bildu zen ofizialki Grezia modernora (1913).

Kandiako setioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1570ean Otomandar Inperioak Veneziako Errepublikaren menpe zegoen Zipreko uhartea inbaditu zuen –kondairak dioenez, modu horretan Selim II.a sultanak Commandaria ardo kuttunaren hornidura bermatu behar zuen–. Espainiako Koroak, Veneziako eta Genoako Errepublikek, Estatu Pontifikalek eta Maltako Ordenak Liga Santua sortu arren, eta Lepantoko guduan (1571) otomandarrak mendean hartu zituzten arren, Zipre turkiarren eskuetan egon zen beste hiru mendez. Eta garai bateko Veneziako Errepublika aberatsak pixkanaka Mediterraneoko lurraldeak galdu zituen, Kreta besterik geratu ez zitzaion arte[4].

1645ean, Maltako zaldunek konboi otomandar bati eraso zioten eta Kandian (egungo Heraklion) hartu zuten babesa, harrapakinak eta Ibrahim I.a sultanaren harena haiekin eramanik. Irainari erantzunez, 60.000 turkiarrek Kretan lur hartu zuten eta hiru urteren buruan ia uharte osoa konkistatu zuten. Kandia hiriburua besterik falta ez zitzaienez, setiatu egin zuten[4].

Hiria 6.000 soldaduk babesten zuten, eta hornidura ez zen nahikoa setioari luzaroan eusteko. Turkiarrek ur hornidura eten zuten eta hiria hainbat hilabetez bonbardatu. Hala ere, Kandia ez zen behera etorri eta lehorreko borroka ez atzera ez aurrera geratu zen. Veneziarrek eta aliatuek lehengaiak itsasoz sartzea lortu zuten, kostaldeko gotorlekuaren iparraldean zabaldutako zirrikitutik. Hala, gatazka lehorretik itsasora aldatu zen, batzuk zein besteak hornitzeko itsasbideen kontrola helburu. Gudu horietan, zenbaitetan otomandarrak ziren garaile, besteetan veneziarrak eta aliatuak, baina behin betiko garaipenik ez zuten lortzen. Setioa barrutik hausteko bi saiakera ere egin zituzten, baina alferrikakoak izan ziren, turkiarren ahaleginak bezalaxe[4].

1669an, 21 urte geroago, beraz, Francesco Morosini kapitain jeneralak 3.600 soldadu besterik ez zituen, eta ia ez zitzaien elikagairik eta muniziorik gelditzen. Irailaren 27an errenditu ziren, eta turkiarrek ahal zuten guztia hartzeko eta bizirik alde egiteko baimena eman zieten[4].

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kretako hiri nagusiak honako hauek dira:

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kreta Greziako eskualdea edo periferia da, lau prefekturatan banatuta:

Kretar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]