Edukira joan

Itsas zabaleko arrantza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsas zabaleko arrantza-ontzia portuan

Itsas zabaleko arrantza[1] (Hegoaldean batzuetan alturako arrantza) kostaldetik urrundutako eremuetan praktikatzen den arrantza mota da. Arrantza mota honek bi adar nagusi ditu: lehenengoa merkataritza helburuak dituen arrantzari dagokio, eta bigarrena kirol arrantzari. Eskuarki, harrapatzen diren espezieak hegalaburra, marlina edo marrazo mota batzuk dira.

Arrantza mota hau praktikatzeko ontzi bat izatea beharrezkoa da, kostaldetik urrun gertatzen delako. Gainera, ontziaren ekipamendua ona izan behar da, alturako arrantzak itsas zabalean egunak igarotzea eskatzen duelako.

Honela zerrenda daitezke itsas zabaleko arrantzaren ezaugarriak:

  • Egiturazko ezaugarriak: itsas zabaleko arrantza zona pelagikoan egiten da. Nabarmenki lortzen dituzten espeziak hegalaburra, antxoa eta legatza dira.
  • Ezaugarri teknikoak: flota garrantzitsuenek, asteak edo hilabeteak igarotzen dituzte itsas zabalean. Beraz, itsasontziak, lana errazteko eta bizi kalitatea hobetzeko, ondo hornituta egon behar dira. Itsasontzi hauek ekipo tekniko aurreratuak dituzte, radarra norabidea eta abiadura kontrolatzeko, arrantza-zundak eta sonarra arrain multzoak antzemateko, eta abar. Halaber, itsasontziak makina hozkailu inportantez hornituta daude.
  • Ezaugarri sozioekonomikoak: Baxurako arrantzan normalean arrantzaleak langile autonomoak dira, hau da, bakoitza bere itsasontziaren jabe da eta salmentak kontrolatzen ditu. Baxurako arrantzan gertatzen denaren kontrara, alturako arrantzan langileak patroi, armadore, edo barkuaren jabeari lotuta daude.

Arrantza industriala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrantza industrialean, alturako arrantza-ontzien tamaina 100 bat metro luze izan daiteke. Arraina maneiatzeko eta izoztuta mantentzeko makineria oso garrantzitsua da, batez ere hilabeteak igarotzen dituztelako itsas zabalean. Alboan eramaten duten ekipamendurako erreferenteak honakoak dira: arrantza-zundak eta hozkailu-sistemak (arraina kontserbatzeko, itsas zabalean portura iritsi arte lan egiten duten sasoi luzeetarako).[2]

Alturako arrantzan lan-modalitate ugari nabarmentzen dira, eta garrantzitsuenak hauek dira:

  • Arraste-arrantza: Beharbada merkataritza-arrantza modalitate guztietatik ingurumena gutxien zaintzen duena da. Sare handi baten pausora, funts ozeanikoan aurkintzen den guztia harrapatzen duen arrantza mota da.
  • Deriba-sareak: Itsasoan ipintzen diren sare izuragarri handiak dira. Sare horiek korrontearen eta itsasoko haizearen bitartez mugitzen dira eta oso kaltegarriak dira ingurumenarako, hauetan denetariko itsas espezieak geratzen direlako harrapatuta, dortokak, marrazoak, izurdeak eta hegaztiak barne.
  • Curricán: Arrantza-apeuak ontziaren arteko halako distantzia batera arrastatzea da honen helburua, horrela harrapari apartak erakartzeko. Arrantza mota honek bere kirol modalitatea ere badu.
  • Almadraba edo atun-sarea: Tranpadun sare finkoa da, kostaldetik gertu kokatzen dena atunak eta antzeko arrainak harrapatzeko. Almadraba hitza andalustar arabierazko المضربة almaḍrába, hitzetik dator, euskaraz «borroka-tokia» esan nahi duena. Andaluzian, Valentziako Erkidegoan, Murtziako Erkidegoan eta Ceutan erabiltzen dute erromatarren aurreko garaietatik aurrera atunek Atlantiko eta Mediterraneo artean egiten duten emigrazioa aprobetxatuz. Sizilian ere horrela egiten dute, eta bertan tonnara du izena, italieraz tonno «atun» delako.[3]
  • Tretza arrantza: Modalitate hau arrantza tradizionalean industralean baino ohikoagoa da. Luzera handiko linea nagusi batean oinarrituta, lotuta dauden beste amudun lineetan datza.

Arrantza industriala eta tradizionalaren arteko desberdintasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalantzarik gabe arrantza industrialaren praktikaren aurkakoa arrantza tradizionala da. Desberdintasun garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Area industrialak 500 mila langile inguru erabiltzen ditu eta artisau arrantzak berriz 12 milioi inguru.
  • Arratza komertzialak ia 30 milioi tona arrain harrapatzen ditu urtero eta besteak 25 milioi inguru.
  • Arrantza tradizionalak ingurumena gehiago errespetazen du. Arrantza industrializatuak 19 milioi tona erregai behar ditu urtero; tradizionalak, berriz, 2 milioi tona.
  • Arrantzan arrain tona ugari baztertzen dira, eta arrantza komertzialean edo industrialean nabarmenagoa da hori.[4]

Arrain harrapakinak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrain motak leku geografikoaren arabera aldatzen dira. Eskuarki, gure zonaldean itsas zabaleko arrantza egiten denean aurkitu ohi dituzten espezieak harrapariak dira.

Ezpata-arraina, marlina, arrain enperadorea, atungorria, albakora, marrazoa, bela-arrainak, eta abar harrapa ditzakegu arrantzan mota honekin. Arrain horiek normalean tamaina handikoak dira. Batzuetan itsasontzia egokitu behar da tamaina handiko piezak arrantzatu ahal izateko.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Itsas zabal sarrera Euskaltzaindiaren Hiztegian
  2. (Gaztelaniaz) «Pesca de Altura» www.dpesca.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-14).
  3. Almadraba. 2016-09-23 (Noiz kontsultatua: 2018-10-30).
  4. (Gaztelaniaz) «【 LA PESCA INDUSTRIAL 】Todos los Métodos de extracción - EsPesca» EsPesca 2017-08-16 (Noiz kontsultatua: 2018-11-14).
  5. (Gaztelaniaz) «【 PESCA de ALTURA 】 ¿Que es y que Tipos existen? - EsPesca» EsPesca 2018-07-02 (Noiz kontsultatua: 2018-11-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]