Edukira joan

Badia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Donostiako Kontxako Badia eta Grosekoa.
Diego badia Madagaskarren.

Badia itsas ertzean lurrean barneratuz izaten den sakongune handi samarra edo golko txikia da. Gurean ezagunak dira Donostian dagoen Kontxakoa, Pasaiakoa edo Donibane Lohizunekoa, lehenengo biak Gipuzkoan, hirugarrena Lapurdin. Modu batez badiaren aurkakoa lur-muturra izan daiteke; baita penintsula ere. Badia handia bada golkoa bezala har daiteke, esaterako Bizkaiko golkoa; bien arteko desberdintasuna, badia eta golkoa artekoa, ez dago oso zehaztuta.[1] Badiak estuak direnean fiordo esaten zaie[2].

Ekonomikoki badiek garrantzia handia izaten dute bertan portu handiak eta herriak kokatzen baitira. Halaber, giza presentziaren ondorioz, ekologikoki orokorrean txikituta egoten dira. Badietan olatuen eta haizeen eragina moteldu egiten da, eta horren ondorioz inguru babestuagoak sortzen dira. Arrantzarako toki egokiak dira, bestetik, arrainak arrautzak jartzeko kostaldera hurbiltzen direlako.

Modu asko daude badiak naturalki sortzeko. Handienak kontinenteen jitoaren ondorioa dira.[3] Gondwana superkontinentea sortu zen arabera, beste kontinenteak aldendu ziren munduko badia handienak sortuz: Gineako golkoa, Pertsiar Golkoa, Alaskako golkoa, Mexikoko golkoa eta Bengalako golkoa, azken hau munduko handiena.

Beste badia batzuk glaziarren eta ibaien eraginez sortu dira. Normalean fiordoak glaziarren eraginez sortu dira. Gurean, aldiz, itsasadarretan sortu dira, hau da, ibaiaren eta olatuen erosioaren ondorioz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. http://www.britannica.com/EBchecked/topic/56637/bay
  2. Rosalind Carreck, ed.: The Family Encyclopedia of Natural History. The Hamlyn Publishing Group, 1982. ISBN 011202257.
  3. Rosalind Carreck, ed: The Family Encyclopedia of Natural History. The Hamlyn Publishing Group, 1982. ISBN 011202257.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]