Edukira joan

Karabela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Portugalgo karabela bat

Karabela belaontzi mota bat da, latindar oihalak, bi edo hiru masta eta krosko estua dituena, XV. eta XVI. mendeetako aurkikuntzetan garrantzi handia izan zuena. Portugalen eta Espainian XV eta XVI. mendeen artean erabili zen, Portugaldarrek Atlantikoko ozeanoetako bidaietan erabiltzen zuten, eta baita itsas komertziorako ere, baina geroago aurkikuntzetarako erabiltzen hasi ziren; 10 kilometro orduko abiadura zuen. Karabelarekin bidaiatzen zutenek itsasontzi onena zela esaten zuten. Gaur egun oso ospetsua da Kristobal Kolonek bere bidaietan erabili zuelako, adibidez: Amerikako aurkikuntzan. Aurkikuntzen garaiko Portugalgo karabelek 20–25 metro bitarteko luzera zuten, 2 masta, eta batzuetan 3 latindar oihal. Masta nagusia kroskoaren erdialdean izaten zuten. Nabigazio esperientziaren bidez, konturatu ziren latindar oihalak oso arriskutsuak zirela haize gogorra zebilenean, eta oihal haien ordez oihal karratu edo biribilak jarri zituzten.

Karabela bat egiten, Lope Olanok aginduta (XVI. mende hasieran)

Karabelaren asmakuntzak XV. mendean Espainiaren eta Portugalen itsas bidaietan asko lagundu zuen , bereziki ozeanoetan. Itsasontzi hauskorrak ziren, ezin zituzten nabigazioaren zailtasunak gainditu, adibidez haize gogorrak eta itsas lasterrak. Lehenengo karabelak 1450. urtearen inguruan eraiki ziren, lehendik zeuden portugaldar arrantza-ontzien egituren gainean oinarritu zen haien egikera. XV. mendearen amaieran Enrique esplorazio batzuk hasi zituen Afrikako kostetara eta Atlantikoko uharteetara. Karabela izena itsasontzi zahar batetik etorri ahal da, hau da latinez `Carabus´ eta Greziarretik baita. Amerikako kolonizazioaren,aurkikuntzaren eta konkistaren hurrengo urteetan ez ziren asko erabili itsasontzi hauek, ontziratzeko arrazoi gehiago agertu zirelako, bereziki galeoiak, ontziak eta karrakak zituztenak, baina hobekuntza handiagoekin, bereziki erresistentzian, karga gaitasunean eta maniobra terminoetan. 50-160 tona kopuruekin oso arinak ziren eta gehienez 3 masta zituzten, eta triangeluar latindar oihalek eragiten zieten aurrera.

Txikiagoa izanez Karabela itsasontziz joan ahal zen kostaldeko azalen ur handietan nabigatzen. Latindar oihalekin oso ondo maniobratzen zen, eta haizeen urbil egon ahal zen arazorik gabe, gainera Atlantikoko motakoak zituenean oso azkarra zen. Bere ekonomia, abiadura,arintasuna eta boterea bere garaiko belaontzirik onena bihurtu zuten baina hasieran zama eta ekipamendu ahalmena oso txikia zuen eta desabantaila handia zen. Portugesak karabelaren ezaugarriak esplotatu zituzten eta gero Espainiarrak kopiatu zieten, horrela jaio zen Andaluziako Karabela, eboluzionatzen joan zena urteak pasa ahala, gainera bere grabitate zentroa egonkorragoa izatea lortu zuten. XIV.mendean arrantza egiteko ontzi txikiei karabela deitzen zitzaien edo merkataritza ibilbide eta azpi atlantikoko kabotaia zerbitzatzen zuten oihal eta arraunak zituzten itsasontziei. XV.mendearen erdialdean karabelaren goren aldia izan zen, 200 tonetara iritsi zen eta estruktura eboluzio bat jasan zuen kanoiak instalatzean, baina desabantaila batzuk zituen, ontziaren kroskoa oso hauskorra zen, haien mastak erraztasun handiz apurtzen ziren uraren filtrazioak eraginez, baina hori arazo oso larri bat zen, gehienetan portuetara iristean suntsitu egin behar zituzten itsasontzi hauek nabigazio luzeen ondoren eta oso zaila zen konpontzea. Hala ere ontzien mota hau aurkikuntzen garaiaren pisu handia eraman zuen ekaitzak jasaten. 1481ko abenduaren 12an Diego de Azambuja nabigatzailea Lisboatik 90 karabelekin atera zen eta mota ezberdineko beste 2 itsasontzi batzuekin, 2 itsasontzi horiek 400tona zituzten, harria eta beste material batzuk zituzten San Jorge de la Mina Gaztelua izeneko gotorlekua egiteko. Haien materialak atera eta gero 2 itsasontzi horiek desagertu ziren eta bakarrik karabelak itzuli ziren. Horrela nabigatzaileen teoria bat baieztatu zen.

Karabela baten sotoa. Erreprodukzioa.

Arina,altua eta gehienez 30 metro duen belaontzi bat da, estua, aparailu biribil bat eta 3 masta ditu, belaontzia bizkar baten gainean dago eta 8 korapiloetan nabigatzen zuen (15km/h).Krosko arinekoa zen, ez zen iskanbilatsua eta itxura finoa zuen, ezaugarri horiei ezker oso arina zen. Karabela salgai asko eramateko ahalmena zuen eta tripulazioa bidai luzeetan zehar elikatzea baimentzen zuen. Ez ditu izan behar arraunlariak. Azalera eta oihal kopuruak handitu ahal zaizkio. Nahiz eta Enrique edo Fernão Magalhãesen ereduan ez ziren behar arraunik itsasontziaren azala 4 arraun luze jartzea baimentzen zuen. Behar zenean, arraun bakoitzak 4 mutilek maneiatu behar zituzten eta mugitzeko mutilak aurrerantz eta atzerantz mugitu behar ziren azalaren gainean. Eredu batzuetan itsasontzi haiek hiru latindar oihalekin ageri dira; beste batzuetan, ordea, birekin.

Karabela ez du jatorri zehatzik, oraindik eztabaidatzen ari dira. Hori buruzko teoria asko daude baina ez dira aurkitu froga askorik. Alde batetik usten da karabelaren jatorria Arabiako Dhowetik datorrela. Dhowa belaontzi mota bat da, triangelu formako oihalengatik eta bere masta bakarretik bereizten da. Garrantzitsuena belaontzi honek arraunak erabili gabe nabigatzea baimentzen zuela da, eta haizea joaten zen norabidean mugitzen zen, garai hartan itsasontzien oihalak lau aldekoak ziren eta karabelak triangeluar oihalak zituen, Arabiako belaontzia bezala.

Kolonen karabelak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pinta eta Niña karabelen erreprodukzioak.
  • Niña: Vicente Yáñez Pinzón buru zela, eta 26 gizoneko eskifaia zuen. Niñak latindar oihalak zituen.
  • Pinta: Cristóbal Quintero itsasontzi haren jabea zen, eta haren anaia Martín Alonso zuen buru, Franciscoren laguntzaz. Pintak 60 tona pisatzen zuen eta 24 gizoneko eskifaia zuen.
  • Santa María: Kolonen egunerokoan 3 karabelotaz hitz egiten da, baina batzuetan 'nao' hitza aipatzen da, esaten da hitz honen sinonimoa `ontzia´ izan ahal dela edo beste itsasontzi mota bat, karabela baino handiagoa dena. Hala ere, Fernández ohartarazten du karabela bat baino handiagoa zen modelo bat zela. Kolon itsasontzi hau Kostaldeko Juanri alokatu zion, Kantauriko guardiako mutil bat zen, eta honek beste izen batekin aipatu zuen itsasontzi hau: Santa María. Uste da itsasontzia Galizian egin zela eta horregatik bere jatorrian La Gallega deitzen da, baina beste batzuk uste dute bere jatorrizko izena Marigalante zela.

Karabela biribila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marinel askok esan zuten latindar oihalak karabela karratuarekin konbinatu behar zituztela, hau egitean beste modelo berri bat sortu zuten: karabela biribila.

Niña eta Pinta latindar oihaleko karabelak ziren, baina Kolonen bidaia hasi baino lehen karabela biribil bihurtu zituzten. Oihal karratua airearekin ezin zen ondo egokitu, soilik ehuneko berrogeita hamarra egokitzen zen itsasontzi orekatuan eta mutilez beteritakoan, ere oso erreza zen itsasontzi hau norabide gabe joatea. Hala ere, latindar oihalekin oso ondo egokitu ahal zen eta ez zen mugitzen beste norabideetan. Popako haizean oihal karratua oso ondo erabiltzen zuen eta ondo abiatzen zen. Latindar oihalekin oso zaila da ibilbidea mantentzea presio irregularrengatik.

Beste adibide batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Rafael karabela: Portugalen 1400. urtean sortua, 53 tona pisatzen zuen, 21,5 metro luze zen, eta 30 gizon zituen. Ontzi hartan, Portugalgo marinelak izan ziren lehenengoak Moluketako uharteetara heltzen. Horretarako Afrikako kostaldeak inguratu zituzten
  • Grande Hermine karabela: Frantzian 1500. urtearen inguruan sortua, 200 tona pisatzen zuen, 33 metro luze zen, eta 50 gizon zituen. -Karabela biribila bat zen, Amerikan esplorazioak egiteko. kolonek egindako bidaiak, eta Espainiaren eta Portugalen aurkikuntzak eta kolonizazioak asko animatu zuten Europari Amerikar Kostaldeak esploratzeko. Frantziak Amerikarako bidaiak hasi zituen, Jacques Cartier buru zuela.
  • Extremadura karabela: Espainian 1511. urtean sortua, 228 tona pisatzen zuen, 35 metro luze zen, eta 86 marinelak eta 120 soldadu zituen. Extremadura bere garairako tamaina handiko karabela bat zen, eta Levanteko eskuadran parte hartzen zuen. Garai hartan Aljerko itsasertzean eta Tunezen kokatutako kortsarioak oso arriskutsuak ziren, xexebe arinak zituztelako, merkataritza, nabigaziorako eta hiribilduetarako, arpilatze biktimak baitziren. Gehiegikeriak amaitzeko Karlos V.a enperadoreak Aljer okupatu zuen. 1517ko abuztuaren 24an 50 galera eta 400 itsasontzi Aljerren agertu ziren.

Fragatako karabela

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrantza ontzi bat da. Normandiako kostaldetan erabiltzen zena. Izen hau ere Afrikan erabiltzen da beste itsasontzi bat adierazteko, normalean Afrikako itsasontzia oso txarto eraikita egoten da.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]