Edukira joan

Urgaineko alde

Wikipedia, Entziklopedia askea

Urgaineko aldea[1] ur azpian ez dagoen ontzi-kroskoaren zatia da.[2] Bereizketa horretarako itsasontziaren kroskoa bakarrik hartzen da kontuan, bizkar nagusitik eraikitzen den guztiari gainegitura deitzen baitzaio.

Flotagarritasun-koefizientea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urpeko aldea flotazio-azaleraren azpitik dagoen itsasontziaren zatia da, beraz, karenari dagokiona. Goiko aldea urgaineko alde da, eta horren espaziotzat hartzen dira kroskoa, flotaziotik hasi eta jarraitua, erresistentea eta estankoa den estalki garaieneraino, eta estankoak diren gainegiturak. Urgaineko aldea da, halaber, itsasontziak bolumen urperatua handitzeari aurre egiteko duen flotagarritasun-erreserba. Urpeko aldeari eta urgaineko aldeari dagokienez, bakoitzaren azaleraz eta bolumenaz hitz egin daiteke. Adibidez, urpeko aldearen azalera kroskoaren azalera bustia izango da.

Flotagarritasun-koefiziente gisa definitzen da urgaineko aldearen bolumenaren (flotagarritasun-erreserba) eta urpeko aldearen bolumenaren (karena) arteko erlazioa:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Arraunketa Hiztegia] [2018]
  2. Euskalterm: [Nautika Hiztegia ] [2021]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]