Edukira joan

Ubide (Bizkaia)

Koordenatuak: 43°01′27″N 2°41′20″W / 43.0242°N 2.6889°W / 43.0242; -2.6889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ubide
 Bizkaia, Euskal Herria
Ubideren ikuspegia.

Ubideko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaArratia
Izen ofiziala Ubide
AlkateaJoxan Pagola (Ubideko Arnasa)
Posta kodea48145
INE kodea48088
Herritarraubidear, ubideztar[1]
Kokapena
Koordenatuak43°01′27″N 2°41′20″W / 43.0242°N 2.6889°W / 43.0242; -2.6889
Map
Azalera2,9 km²
Garaiera574 m - 784 metro
Demografia
Biztanleria173 (2023)
9 (2022)
alt_left 77 (%44,5) (%48) 83 alt_right
Dentsitatea5,97 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
% 2,92
Zahartze tasa[2]% 19,76
Ugalkortasun tasa[2]‰ 40
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 76,92 (2011)
Genero desoreka[2]% 7,69 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 3,79 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 58,49 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera [4]% 50.6 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://ubidekoudala.net/

Ubide[1] Bizkaiko hegoaldeko udalerri bat da, Arratiako eskualdeko txikiena, Arabarekiko mugan kokatua. 180 biztanle zituen 2016. urtean.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko hegoaldean dago, Arabarekiko mugatik gertu. Gorbeia mendira igotzeko ohiko abiapuntua da. Zubizabala erreka txikiak herria zeharkatzen du. Erreka horren alboan dago herriko erdigunea, San Juan auzoa; Zubizabala errekaren eskuineko aldean, alegia. Herria itsas mailatik gora 574 eta 784 metro artean kokatzen da.

Ubidek mendebaldean eta iparraldean Zeanuri eta Dima udalerriekin egiten du muga; hegoaldean, Arabako Legutio udalerriarekin eta Undebe ibaiarekin (ibai horrek Zigoitia eta Ubide banatzen ditu); eta ekialdean, Otxandio eta Dima udalerriekin.

Ubide Zeanuriko elizatearen auzoa izan zen XVI. mendean banandu zen arte. Herriaren jatorria garai bateko burdinoletan dago, hala nola Zuazola, Aurtenola, Sartenera eta Ubide bera. Horrez gain, Gaztela eta Bizkaiko jaurerriaren arteko merkataritza igarotzen zen bide garrantzitsu baten ondoan egoteak herriaren garapenean lagundu zuten. Gernikako batzar nagusietan 71. jesarlekua bete zuen.

1936. urtean Espainiako Gerra Zibila hastean, Ubide, Errepublikaren aldeko zatian geratu zen eta lehen Eusko Jaurlaritza sortu zenean, Bizkaiko hegoaldeko muga zen ejerzito frankistaren aurrean. Frankisten IV. brigadak, Ubiden hasi zuen Bizkaia menperatzeko erasoa 1937. urteko udaberrian. Herria azkenik 1937ko apirilaren 7an erori zen.

Ubidera heltzeko Arratia eta Gasteiz Barazargo mendatetik elkartzen dituen N-240 errepidea hartu behar da.

Garraio publikoari dagokionez, Bizkaibusen A3925 lineak Bilbo Galdakaoko Ospitalea Lemoa eta Otxandiorekin lotzen du herria, ordu beteko maiztasunarekin.

Ubidek etengabe galdu du biztanleria XX. mendean zehar. Gerra Zibilaren ostean, joera aldatu eta gorantz apur bat egin bazuen ere, 1960ko hamarkadatik hasita Ubideko biztanleek inguruko hiri handietara jo zuten, gehienbat Gasteiz eta Bilbora.

Ubideko biztanleria
Ubideko Abelintxu Olano[5] hiztunaren pasartea, Ubideren erdalduntze prozesuaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[6][7] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Ubideko euskara, mendebaldeko euskararen aldaera bat da. Koldo Zuazok tarteko azpieuskalkian[5] katalogatu zuen, Otxandio Inguruko euskaran[6][7] hain zuzen. 2010 eta 2011 urteetako datuen arabera, euskaldun kopurua %58,49 zen, eta euskararen erabilera %26,2.

Ubideko udaletxea

2007ko udal hauteskundeez geroztik. Hauteskunde horietan, EAEk botoen %59,62 lortu zuen, guztira 62 boto. EAJk, berriz, botoen %34,62a eta 36 boto lortu zituen. Boto zuri bakarra eta 6 boto baliogabe izan ziren. Ubideko alkatea EAE alderdiko Ane Ajuria Armendariz hautatu zuten. EAEk lau zinegotzi eskuratu zituen eta EAJk bat.

2011ko udal hauteskundeetan ezker abertzalea Alkarlanien herri plataforma modura aurkeztu zen. Emaitzak ez ziren askorik aldatu: Alkarlanien plataformak lau zinegotzi lortu zituen eta EAJk bat. Joxan Pagola hautatu zuten alkate.

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetan berriro ere ezker abertzaleak sustatutako plataforma, Ubideko Arnasa, izan zen garaile, aurreko hauteskundeetako antzerako emaitzekin. Joxan Pagolak alkatetza berretsi zuen.

Ubideko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Ubideko Arnasa (2015) / Alkarlanien (2011)
4 / 5
64 (% 63,37)
4 / 5
69 (% 66,99)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
1 / 5
29 (% 28,71)
1 / 5
31 (% 30,10)
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean
2007ko udal hauteskundeak
Alderdia Botoak Zinegotziak
EAE 62 4
EAJ 36 1
PP 4 0

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Juan Bautista eliza, 1540. urtean sortu zuten, herria Zeanuritik banantzean.
  • Magdalena baseliza, izen bereko auzoan , baselizaren jatorria ez dago argi, baina 1771. urtean berreraiki zuten.
  • Ubideren ikuspegia
    San Juanen gurutzea
  • Aretxaga txaleta

Ubidear ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Euskaltzaindia. Bizkaiko herri izendegia. , 5 or..
  2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. a b «Tartekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  6. a b «Otxandio ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  7. a b «Ubide - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa