██ Mendebaleko euskara Euskalkien mapa, Koldo Zuazoren XXI. mendeko sailkapenari jarraituz.
Mendebaleko euskaraeuskalkirik mendebaldekoena da, usadioz bizkaiera deitua. Mendebalekoa izendapena zehatzagoa da, euskalki hori zer lurralde eremutan egiten den kontuan hartuta. Izan ere, Bizkaian ez ezik, GipuzkoakoDebagoiena eta Debabarrena eskualdeetan eta ArabakoAramaio eta Legutio udalerrietan ere erabiltzen da. Horrenbestez, euskalkirik hedatuena da. Gainera, Arabako euskara zena euskalki horren barruan sailkatzen da, eta Burgosko eta Errioxako euskararen arrastoek mendebaleko euskararen ezaugarriak dituzte.
Mendebaleko euskararen gaur egungo mapa (Koldo Zuazo, 2015).Ines Osinaga arrasatearra, Gose taldeko abeslaria, Koldo Zuazorekin berbetan, Arrasaten egiten den mendebaleko euskararen erakusgarri.
Mendebaleko euskara ez da homogeneoa: azpieuskalki bi (sartaldekoa eta sortaldekoa) eta zortzi hizkera nagusi ageri dira. Garbia da azpieuskalki bien arteko aldea, nahiz eta oharkabean egiten den batetik besterako bidea: Busturialdeko hizkerek, iparraldean, eta Otxandio-Oleta-Ubide aldekoek, hegoaldean, egiten dute bien arteko lotura.[1]
1603koPlentziako Torrebarri jauregiko armarria eta euskarazko epigrafea: Muxica areriocaz agica Butroe celangoa da Oroc daquie garaia nago eria gordeago
Badirudi mendebalekoa gainerako euskalkiak baino lehenago sortu zela, VIII. mendearen inguruan[3] (gaur egungo euskalarien arteko tesi nagusiaren arabera, gainerakoak XI-XII. mendeetan bereizi ziren).[3][4]Goi Erdi Aroan, mendebaleko euskara Bizkaian eta Araban egiten zela badakigu, dokumentuen eta toponimoen bidez; gainera, Errioxa Garaian eta Burgosko probintziako ekialdean ere egiten ei zen, toponimiak utzitako arrastoei begiratzen badiegu.[3][5]
Geroztik, mendebaleko euskalkiaren mugek oso atzera egin dute hegoaldean: lehendabizi Burgosen eta Errioxan galdu zen, eta gero Araban (Legution eta Aramaion izan ezik). Bestetik, ekialdean, erdialdeko euskalkiareniparraldeko azpieuskalkiarekiko muga ere aldatuz joan da, dela inguru horretako hizkerek izandako aldaketengatik, dela sailkatze irizpideen arteko aldeengatik. Kontuan hartu behar da, izan ere, hizkera biziek izaten dituzten aldaketez gainera, dialektoen sailkapena ezarri duen euskalarietako bakoitzak bere irizpideak erabili dituela horretarako, eta irizpide horiek gero eta zehatzago eta zientifikoagoak direla, oro har. Hala, bada, euskalariek honela ikusi dituzte euskalki bien arteko mugak gaur arte:
En Elgoibar y más en Eibar empieza el dialecto de Vizcaya en mucha parte: eman eustan, egin eben, buruagaz, etc., y corre por Placencia, más o menos por Vergara, Mondragón, Arechavaleta, Escoriaza, Salinas, Oñate y todas aquellas aldeas. En la marina de Motrico hasta Fuenterrabía apenas hay distinción del dialecto común de Guipúzcoa.
»
Manuel Larramendi (1754): Corografía de Guipúzcoa, 1969, 301. orrialdea
Respecto a los límites [del dialecto vizcaíno] establecidos por el Príncipe para el dialecto, hemos modificado el oriental, con la exclusión de la población de Elgóibar, que del dialecto vizcaíno (variedad de Vergara) pasa a formar parte del guipuzcoano (variedad de Azpeitia).
»
Pedro Irizar: Morfología del verbo auxiliar vasco, Euskaltzaindia, 2008. 5. orrialdea
Koldo Zuazoren2008ko mapan, Deba, Mutriku, Mendaro eta Elgoibar bi azpieuskalkion arteko lotura eremutzat ageri dira —Deba, ez osorik: udalerriaren iparraldea, kostaldeko zerrenda (hirigunea barne), gipuzkeratzat markatzen du; eta gainerakoa, lotura eremutzat—,[8]1999an Deba ibarreko euskararen gaineko azterketan esandakoa berretsiz.[9] 2015eko mapan, aldiz, Deban jadanik bete-betean Urolaldeko gipuzkera egiten dela ageri da.[10]
Ahotsak[11][12] proiektuko testigantzekin osatutako bideoa. Hitz askotan, u vs. i: uri / hiri, urun / irin, ule / ile, urten / erten / irten, uger egin / igeri egin, uzen / izen... Ez dakigu bi aldaeretatik zein den zaharrena.
-a amaieradun hitzei -a artikulua eranstean: -a + -a > -ea: neska + -a > neskea, -ea horretatik, hizkeren arabera -ia, -ie, -i edo -e sortzen dira: neskia, neskie, neski, neske.
Lau txistukariak bitara ekartzea: batetik, s eta z > skontsonantean berdintzen dira; bestetik, tz eta ts > tz dira beti. Gipuzkoako iparraldeko herri askotan ere halaxe gertatzen da.
Hitz askotan, gainerako euskalkietan e dagoenean, mendebalean a dago: barri / berri, andra/ andre, alkar / elkar.
Aditzetan, g mendebaldean: erabagi / erabaki, jagi / jaiki.
Soziatiboa: -gazsingularrean eta -kazpluralean: laguna(ga)z eta lagunakaz. Pluraleko -kaz hori sartaldean sortaldean baino gehiago entzuten da. Sortaldeko hiztun batzuek -kin bakarrik erabiltzen dute, singularrean zein pluralean.
Destinatiboa: -rantz(a) sartaldean eta -runtzsortaldean.
Aditz izenak mugimenduzko aditzen osagarri direnean eta norabidea edo helburua adierazten dutenean, -ten mendebal gehienean: afaltengoiaz = afaltzera goaz, eittennoie = egitera noa.
Partitiboa esapide batzuetan erabiltzen da: kalerik kale, etxerik etxe, mendirik mendi vs. kalez kale, etxez etxe, mendiz mendi.
Sarritan, onetan, 'honetan' nahiz 'hauetan' adierazteko erabiltzen da, azentua gorabehera; pluralean, oneitan ere entzuten da. Onék eta ónek, onégaz eta ónekaz, aretara eta áretara, singularra eta plurala, hurrenez hurren.
Izenordainak zehaztugabeak: zeozer, nonor, nonoz lakoak, eta horietatik eratorritako zeozelan, nonogaz, nonondik mendebaleko berrikuntza da. Dena den, edozelan, edonor eta edonoiz ere mendebalean esaten dira.
Antzinako idatzietan *ezan erroa ohikoa zen, baina egungo mendebaleko euskaran egin-ek ordezkatu du: daigun 'dezagun', leikezu 'dezakezu', ekarri eixu 'ekar ezazu', e.a.
*edun iragankorreko orainaldiko adizkietan (dut, dute...), -o- eta -au-: nik dot, hik don, zuk dozu, hak dau, guk dogu, zeuok dozue, hak dabe (<*daue).
*edun iragankorrekoetan (nuen, zuten...), -eu- > -eb-: nikneban, (h)ak eban (hark) zuen, (h)akeben (haiek)zuten... baina hiztun gehienek zuk zenduan, gukgenduen, zuekzenduen.
NOR-NORI: jat(a), jak/n, jako, jaku, jatzu, jatzue, jake. Hasierako j-, sartaldean y-, erdialdean dx- eta sortaldean [x] igurzkari belarra ahoskatzen dute (gaztelaniazko jamón hitzean bezalakoa).
*-io- aditzeko formak Mendebalean honela dira: dinot, dinozu, dino, e.a. Beste euskalkietan ez bezala, NOR-NORI-NORK sailekoak gorde ditu: zuk niri dinostazu (zuk niri esaten didazu).
Partizipioak gaztelaniatiko mailegu berrietan:
a) -ado > -au: pentsau, akabau, amenazau eta abar. Bestela da mailegu berriak ez direnetan: barkatu / parkatu, bukatu, bekatu / pekatu, eta abar.
b) -ido > -idu: korrejidu, sentidu, mobidu / mogidu, eta abar.
Hiztegian hainbat alde daude eskualdetik eskualdera, baita herri batetik bestera ere askotan (adibidez, bizkaieraz egiten duten hainbat tokitan nahi eta gaizki berbak erabiltzen dituzte; horiek ere badira bizkaiera, nahiz eta zerrenda honetan euskara batuko azalpentzat agertu).[13] Hemen hitz ezagun batzuk baino ez ditugu bistaratuko. Hiztegia.net webguneko «Herriz herri» atalean, tokian tokiko hiztegi batzuk kontsultatzeko modua dago. Azken urteotan gai horretaz lan gehien egin eta argitaratu duen ikerlaria Iñaki Gaminde da.
Desde hace años, acaso desde finales del- siglo pasado, ha hecho estragos el deliberado empeño de confundir el vizcaíno con lo que yo he llamado (...) hipervizcaíno, formado con solo aplicar la regla que sigue: algo es vizcaíno de lengua si y solamente si sólo aparece ahí y falta en las demás variedades de la lengua (de la cual se sigue suponiendo, sin embargo, que es dialecto el vizcaíno); si no se alcanza esa perfección extrema, siempre deseable, algo es vizcaíno en la medida en que tiene menos copartícipes o, en otras palabras, en la medida en que no es vasco común.
»
—Koldo Mitxelena, 1981, Anuario del Seminario de Filología Vasca «Julio de Urquijo» XV, 291-313 or. eta Palabras y Textos (1987), 35-55 or.
Itzulpena:
«
Duela zenbait urtetatik hona, beharbada joan den mende bukaeratik, kalteak eragin ditu bizkaiera neuk hiperbizkaiera deitu dudanarekin nahasteko berariazko ahaleginak, honako erregela hau aplikatuz osatzen dena: Zerbait hizkuntzaz bizkaitarra da, baldin eta soilik baldin horretan baizik agertzen ez denean eta gainerako hizkuntza-aldaeretan falta denean (bizkaiera, hala ere, hizkuntza horren aldaeratzat hartzen jarraitzen da); beti desiragarria den erabateko perfekzio hori ez baldin bada erdiesten, zerbait bizkaiera izango da partaide gutxiago dituen neurrian, edo bestela esanda, euskara komuna ez den neurrian.
»
Idazle haiek mendebaleko euskarak gainerako euskalkiekin dituen ezaugarri komunak saihesten ahalegintzen ziren, horiek euskara giputzetik "kutsatutako" forma arrotzak zirelakoan. Hala, soilik Bizkaian (edo Bizkaiko txoko batzuetan) erabiltzen ziren adizkiak eta hitzak aukeratzen zituzten: gura (latinezko gula(m)-etik), mendebalekoa ere baden nahi-ren ordez; jagon, zaindu ohikoagoaren ordez; eragon, Orozko eta Zeberion bakarrik erabilitako aditza, jardun-en ordez, besteren artean.
Joera horren hasiera, Juan Mateo Zabalabilbotarrak1848an argitara emandako Verbo regular del dialecto vizcaíno gramatika-lanean dagoela dirudi. Geroago, Resurreccion Maria AzkuerenEuskal Izkindea-Gramática Euskara lanak, aranazaleei garbizalekeriaren bidea ireki zien, nahiz eta gero Azkuek berak bide hura gaitzetsi.[16] Juan Mateo Zabalak bizkaiera bizitik aditz forma "erregularrenak" aukeratzen zituen, horiek forma zaharrenak zirela iritzita. Beraz, Zabalari gintzazan bezalako formak giñean bezalakoak baino "jatorragoak" zirela begitantzen zitzaion, batzuk besteak baino erregularragoak zirela-eta. Azkuek, berriz, urrats bat gehiago eman eta forma horien biziaz harago egin zuen eraikuntza, hau da, inoiz izan gabeko aditz formak asmatu zituen: hark eraikitako jatorrizko euskaran, izan-en orainaldiko adizkiak honako hauek ziren: ni nai, i ai, a dai, gu gaiz, zu zaiz, arek daiz.[16]
Ia beti, hiztunek analogiaz sortutako adizki berriagoak ziren jatortzat hartzen zirenak, eta muturrera eramandako joeretan, herriak darabiltzan adizkiak baztertu eta berriak asmatzen ziren. Hala, ordu arte bizkaiera idatziaren tradizioan erabat arruntak ziren ditut, ditudaz, ditugu, dituez eta antzekoen ordez, hiperbizkaierazaleek adizki analogikoak hobetsi zituzten: dodaz, doguz, dozuz eta abar. Era berean, Mendebaleko literaturan erabat orokorra zen ditu(z) formari, herri gutxi batzuetako dauz berrikuntzak hartu zion tokia testu idatzietan, ia erabat ordezkatzeraino.
Egungo egoeran, mendebaleko euskararen eredu literarioa bultzatu eta zabaldu nahi duten taldeen barruan, oraindik bizirik dirau euskara horren ezaugarri bereziak nabarmentzeko gogoak. Batzuetan, batasunaren kalterako.
Labayru ikastegiak mendebaleko euskara era akademikoan lantzen du 1970etik, informazio zabal-zabala eskainiz, eta horren inguruko ikastaroak ere antolatzen ditu. Egoitza Nagusia eta Hizkuntza Arloa Bilbon dauka eta Etnografia Arloa eta Euskal Biblioteka, Derion.
Mendebalde Kultura Alkarteak euskalkiaren inguruan era zehatzean lan egiten du, helburuak hauexek izanda, haien hitzetan:
«
Euskal Herriko mendebaldeko euskereak, bizkaiera izenaz ezagutzen danak, euskera batuari eskaini leikion ondarea ikertzea eta indartzea, honan euskera bera ikertu eta indartuz; bestetik, mendebaldeko euskerearen corpusa eta estatusa jagotea, jorratzea eta bultzatzea.
Bizkaia Irratia: programazio guztia euskara hutsean da eta bizkaiera batuan, ezaugarri bi horiek dituen irrati bakarra izanda. Egunero emititzen dute etengabean irrati-saioekin edo musikarekin.
↑ abKoldo ZUAZO: Euskalkiak. Herriaren lekukoak, Elkar, 2004.
↑ abcdKoldo Zuazo (2010): El euskera y sus dialectos, Alberdania, 2010.
↑Koldo Mitxelena (1981): «Lengua común y dialectos vascos», Palabras y textos, Euskal Herriko Unibertsitatea, 1987.
↑Koldo Mitxelena (1976): «Onomástica y población en el antiguo reino de Navarra: la documentación de San Millán», Palabras y textos, Euskal Herriko Unibertsitatea, 1987.
↑Pagola, Rosa Miren, 2006, «Lazarragaren eskuizkribua: grafiak, hotsak eta hitzak», in C. Isasi Martínez & S. Gómez Seibane (arg.), Lingüística Vasco-Románica. I Jornadas = Euskal-Erromantze Linguistika. I. Jardunaldiak. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 539-561 (= Oihenart 21).
↑Itziar Laka Mugarza, «Hiperbizkaieraren historiaz I», 1987, ASJU 21, 409-421
Bizkaiera.com, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizikai Alkarteak abiatutako webgunea. Informazio zabala ematen du mendebaleko euskararen ezaugarri gramatikalei buruz, bai eta datu historikoak, literaturari buruzkoak, bibliografia interesgarria eta eredu estandarraren inguruko proposamenak ere. Hori da, hain zuzen ere, guztiz osatzeke dagoen lana: eredu batu finkoa, idazterako orduan zalantzarik emango ez duena. Azpieuskalkiei dagokienez, beste sailkapen bat erabiltzen dute webgune horretan.