Edukira joan

Atxondo

Koordenatuak: 43°07′48″N 2°35′01″W / 43.13°N 2.5836111111111°W / 43.13; -2.5836111111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Atxondo (argipena)».
Atxondo
 Bizkaia, Euskal Herria
Atxondoko Axpe herria.
Atxondoko bandera

Atxondoko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaDurangaldea
Izen ofiziala Atxondo
AlkateaEneritz Agirre Armendia (EH Bildu)
Posta kodea48291
INE kodea48091
Herritarraatxondoarra
Kokapena
Koordenatuak43°07′48″N 2°35′01″W / 43.13°N 2.5836111111111°W / 43.13; -2.5836111111111
Map
Azalera23,41 km²
Garaiera169 metro
Distantzia36 km Bilbora
Demografia
Biztanleria1.367 (2023)
−5 (2022)
alt_left 681 (%49,8) (%50,1) 685 alt_right
Dentsitatea0,58 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 4,48
Zahartze tasa[1]% 24,5
Ugalkortasun tasa[1]‰ 38,46
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 73,13 (2011)
Genero desoreka[1]% 22,61 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,52 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 64,5 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 50.85 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.atxondo.net

Atxondo Bizkaiko hego-ekialdeko udalerria da, Durangaldekoa. 2016. urtean 1.376 biztanle zituen.

1962. urtean Atxondo haraneko hiru herriek (Apatamonasterio (udaletxea), Axpe-Martzaa eta Arratzola) bat egin zuten, Atxondo udalerria sortzeko.

Atxondo izenaren jatorria atx edo haitz eta ondo hitzak dira, seguruenik. Beraz, herriaren izenak «haitzaren ondoan» esan nahiko luke, Anboto izanik aipatutako atxa.

Herrialdearen eta eskualdearen hego-mendebaldean dago kokatua, Arabako mugan. Elorrio ekialdean, Abadiño mendebaldean, iparraldean Elorrio eta Abadiño eta Aramaio (Araba) hegoaldean udalerri mugakideak ditu.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaizabal ibaiko ertzetik Anbotoko mendilerroaraino zabaltzen den bailaran kokatuta dago. Udalerrian, Arrazola ibaiak bat egiten du Ibaizabalekin.

Mendi hauek osatzen duten kareharrizko hormak 600 metroko goi-beheak ere sortzen ditu, Euskal Herri osoko handienak.

Atxondon industrialdea Apatamonasterion dago kokatua, errepide-saretik gertu.

Atxondoko biztanleria
  • San Pedro parrokia eliza, Apatamonasterion.
  • San Migel parrokia eliza, Arrazolan. Estilo gotiko eta errenazentistan egindakoa.
  • San Joan Bataiatzailea parrokia eliza, Axpen.
  • San Martin parrokia eliza, Martzaan. Honen aurrean kokatutakoa dago Marzanatarren dorrea.

2023.eko maiatzaren 28ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Eneritz Agirre Armendia (EH Bildu) da Atxondoko alkatea, Xabier Azkarate ondotik.

2015eko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Atxondoko udalatxea Apatamonasterion.

Atxondoko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
5 / 9
385 (% 50,00)
6 / 9
473 (% 59,50)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
4 / 9
353 (% 45,84)
3 / 9
275 (% 34,59)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
17 (% 2,21)
0 / 9
27 (% 3,40)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
15 (% 1,95)
0 / 9
20 (% 2,52)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Garraiobideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraiobideak BI-634 errepidea den ardatzean daude oinarrituta, udalerria Apatamonasteriotik zeharkatzen duena, eta Durango eta Arrasaterekin bat egiten duena. Ibilbide hori Durango-Beasain ardatzaren zati da. Durangon, A-8 autobidearekin lotu daiteke, Bilbo eta Donostiara joateko. Apatamonasterio auzotik, Axpe edo Arratzola herrixkekin lotzeko aukera ere badago, udalerriko errepideen bidez. Bilbotik 36 kilometrora dago Atxondo, eta eskualdeko hiriburu den Durangotik 6 kilometrora.

Antzina, Durango-Elorrio trenbidea udalerritik ere pasatzen zen, eta Apatamonasteriotik Arratzolara zihoan beste bide bat ere bazegoen. Azken bide hau meatze-tren bat zen, baina bidaiarientzako zerbitzua ere eskaintzen zuen. Aspaldian bertan behera gelditu zen, eta horren ordez gaur egun pasealeku eder bat dago, turismorako aukera paregabea eskaintzen duena.

Atxondoko Felix Salterain hiztunaren testigantza. Euskal Herriko Ahotsak[4][5] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Atxondoko euskara mendebaldeko hizkeraren parte den sortaldeko euskaran kokatzen da, zehatzago, Durangaldeko euskaran[4][5]. Harekin batera, Durango, Elorrio, Izurtza, Abadiño etab. herrietako euskara ere kokatzen da bertan.

Atxondoar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b «Durangaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
  5. a b «Atxondo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia