Pirano
Itxura
Pirano | |
---|---|
![]() | |
Formula kimikoa | C5H6O |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Mota | pyran (en) ![]() |
Tautomeroa | 4H-pyran (en) ![]() |
Masa molekularra | 82,041865 Da |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | MGADZUXDNSDTHW-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 289-66-7 |
ChemSpider | 161812 |
PubChem | 186148 |
Reaxys | 3535541 |
Gmelin | 35592 |
UNII | CH5P2A5WTT |
Piranoa edo oxina, konposatu organikoa da C5H6O formula duena. Piranoa sei kideko eraztun heterozikliko ez-aromatikoa da, bost karbono-atomoz eta oxigeno-atomo batez osatua eta bi lotura bikoitz dituena. Bi isomero ditu eta lotura bikoitzen kokapenaren arabera bereizten dira. 2H-piranoan, karbono asea 2. posizioan dago, eta 4H-piranoan 4. posizioan[1][2][3].
Piranoek berez kimikan garrantzi txikia duten arren, haien deribatu asko molekula biologiko garrantzitsuak dira, piranoflabonoideak, esaterako.
![]() |
![]() |
---|---|
2H-piranoa | 4H-piranoa |
Pirano terminoa eraztun asea duten analogoei ere aplikatzen zaie askotan, nahiz eta oxano edo tetrahidropirano izendatzea egokiago den. Testuinguru horretan, sei kideko eraztun-sistema duten monosakaridoei piranosa esaten zaie.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Masamune, Satoru.; Castellucci, Nicholas T.. (1962-06). «γ-Pyran» Journal of the American Chemical Society 84 (12): 2452–2453. doi: . ISSN 0002-7863. (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
- ↑ (Ingelesez) PubChem. «2H-pyran» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
- ↑ (Ingelesez) PubChem. «4H-Pyran» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).