Mukiziza hori
Mukiziza horia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Tremellomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tremellales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tremellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Tremella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Tremella mesenterica Retz., 1769 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Mukiziza horia (Tremella mesenterica) Tremellaceae familiako onddo bat da.[1] Ez du balio sukaldaritzarako.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 2 eta 6 cm bitarteko luzerakoa eta 1 eta 3 cm bitarteko garaierakoa, hasieran globo-masa txiki baten moduan, ondoren tolestu egiten da eta lobulatua, tolesduna, izurtua edo zerebriformea. Kolorea aldatu egiten da hezetasunaren arabera: hori-urre kolore eder batekoa da hezetasunarekin eta laranjagoa eguraldi lehorrarekin. Gainazal leuna eta distiratsua du.
Himenioa: Perretxikoaren gainazal osoa estaltzen du.
Hanka: Ez du hankarik, puntu batetik zurari lotuta dago.
Haragia: Gelatinakara, zaila, usain eta zapore gabea.[2]
Etimologia: Mesenterica epitetoa grekotik dator, hestearen mintza, esan nahi duen "mesenteron" hitzetik, Bere formagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du sukaldaritzarako balio.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie hau ezin da beste Tremella batzuekin nahastu. Tremella foliacea delakoak antzeko forma du, baina kolore marroi-kanela du tonu granate-moreekin.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neguan maiz ikusten den arren, udazken hotzetan eta hezeetan ere ateratzen da, hostogalkorren basoetako enbor eta adar hiletan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 667 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 502 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 623 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 96 or. ISBN 84-87997-86-4..