Harridura-marka
Harridura-marka interjekzioa edo harridura adierazteko erabiltzen den ikurra da eta esaldi baten amaiera adierazten du. Kasu batzuetan, oihu egiten dela adierazteko ere erabiltzen da, edo esan nahi dena garrantzitsua dela adierazteko, adibidez Kontuz! esaldian. Ondorio gisa, esaldirik gabeko harridura-marka bat arrisku ez-zehatz bat adierazteko trafiko seinaleetan agertzen da.
Baditu beste esanahi batzuk:
- Matematikan, operazio faktorial bat dela adierazteko erabiltzen da.
- Programazio-lengoaia batzuetan, ! erabiltzen da adierazpen baten aurretik ukazioa adierazteko. Adibidez, !A idazten badugu, A ez dena diogu.
- Hizkuntza batzuetan ! idazten da letra baten aurretik klik kontsonante bat dela adierazteko.
Hizkuntza batzuetan, gaztelania kasu, esaldiaren hasieran ere ¡ alderantzizko harridura-marka erabiltzen da[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ lema.rae.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikurrak | ||
---|---|---|
' apostrofoa • / barra • : bi puntu • · erdiko puntua • ... etenpuntuak • ? galdera-marka • {} giltzak • ! harridura-marka • , koma • “” komatxoak • [] kakoak • – marra • - marratxoa • ¶ paragrafo zeinua • () parentesiak • . puntua • ; puntu eta koma • § sekzio zeinua Beste ikur batzuk @ a bildua • \ alderantzizko barra • % ehuneko ikurra • * izartxoa • ~ tileta • # traola • & et ikurra |