Edukira joan

Puntu (puntuazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau idazkerari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Puntu (argipen)».

Puntua ( . ) perpaus baten amaiera adierazteko erabiltzen den puntuazio zeinua da.

Puntuaren ostean lerro-jauzia edo paragrafo aldaketa baldin badator, puntu eta aparte deitzen zaio, eta kontrako kasuan, lerro-jauzirik ez badago, puntu eta jarrai deitzen zaio. Perpausaren bukaera izanagatik, izenburu, atalburu, goiburu eta abarrak bukaerako punturik gabe idaztea da ohitura.

Honez gain, puntuak baditu beste zenbait erabilpen:

  • Laburdurak adierazteko. Adibidez: etab. eta abar adierazteko.
  • Inizialak adierazteko puntua erabiltzen da. Ez, ordea, siglak eta akronimoak adierazteko. Adibidez: A. Etxeberriak EIZIEn egiten du lan.
  • Euskaraz, ordinala adierazteko ere erabiltzen da: Gaurko lasterketan 5. (edo bosgarren) gelditu naiz. Enrike III.a Nafarroakoa. Data bateko urtea adierazteko, punturik gabe hobesten da, zenbakiaren ondoren urtea hitza datorrenean salbu[1]. Adibidez: 2017ko urrian hasi nintzen lanean, eta orain 2019. urtean gara. (Interpretazioa bera da mendea, eguna eta abarrekin)
  • Anglosaxoniarrek ez beste guztiek, tradizionalki puntua erabili dute milatik gorako zenbakietan zifrak hirunaka banatzeko: 2.372.182. Edonola ere, gaur egun deus ez erabiltzea edo zuriune batez markatzea da zabaltzen ari den ohitura, ISO arauei jarraiki. Euskaltzaindiak ere hori aholkatzen du testu zientifikoetan[2].
  • Anglosaxoniarrek zenbaki osoak eta dezimalak banatzeko erabiltzen dituzte: 3.141592

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Zubimendi, Joxe Ramon. urtea ("-garren") erabilera. (Noiz kontsultatua: 2019 uztaila).
  2. zenbaki kardinalak. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]