Bizzariya
Bizzariya | |
---|---|
herrixka | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Desagertutako erakunde administratiboa | Tulkarm Subdistrict, Israeli Administration |
Izen ofiziala | بزاريا Bizzariya |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°18′28″N 35°09′58″E / 32.3077°N 35.1662°E |
![]() | |
Altuera | 460 m |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Bizzariya[1] (arabieraz: بزاريا) Nablus probintziako herrixka palestinarra da, Zisjordaniaren iparraldean, Nablusetik 13,3 kilometro ipar-mendebaldera. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2.794 biztanle zituen 2017an[2].
Etimoligia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizzariya izena «bazaar» hitzetik dator, turkieraz «merkatu» edo «azoka» esan nahi duena[3].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizzariya 'Ilan mendian dago, itsas mailatik 588 metroko gailurra duena. Herrixka itsas mailatik 450 metrotara dago[4].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrixkako biztanleak hainbat familiatakoak dira, besteak beste, Hussein, Salim, Hammad, Naser eta 'Odah[3].
Urtea | Biztanleria |
---|---|
1922 | 183[5] |
1931 | 217[6] |
1945 | 320[7] |
1961 | 530[8] |
1997 | 1.606[9] |
2007 | 2.252[10] |
2017 | 2.794[2] |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizzariyako ekonomiako sektore nagusia nekazaritza da. 2013ko inkestaren arabera, hauek ziren herrixkako ekonomiaren sektoreak[3]:
- nekazaritza (% 40)
- Israelgo lan-merkatua (% 15)
- merkataritza (% 15)
- kudeaketa (% 13)
- industria (% 10)
- zerbitzuen sektorea (% 7)
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru eskola publiko eta bi haurtzaindegi pribatu daude Bizzariyan. 2012ko datuen arabera, 706 ikasle eta 43 irakasle zeuden herrixkan. 2007an, biztanleriaren % 95 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 80,5 emakumezkoak ziren[3].
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi meskita daude Bizzariyan: Emad ad Din Zinki eta Meskita Zaharra[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Palestina: Transkripzio taula» Berria Estilo Liburua (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ a b (Ingelesez) Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census, 2017. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2018), 64-82 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) Bizzariya Village Profile. Jerusalem: The Applied Research Institute (argitaratze data: 2014) (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ (Ingelesez) Zertal, Adam. (2004). «Bazariyeh» The Manasseh Hill Country Survey. 1 Boston: BRILL, 313 or. ISBN 9004137564. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table IX, Sub-district of Nablus» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine (argitaratze data: 1923), 24 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ (Ingelesez) Mills, E., ed. Census of Palestine 1931. Population of Villages, Towns and Administrative Areas. Jerusalem: Government of Palestine (argitaratze data: 1932), 59 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ (Ingelesez) «Village statistics - 1945» Government of Palestine, Department of Statistics: 18. 1945 (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ (Ingelesez)(Arabieraz) «Table 1.8 (Con.) Population of localities of 100 to 1,999 persons» Government of Jordan, Department of Statistics: 25. 1964 (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ (Ingelesez) «Palestinian Population by Locality and Refugee Status» Palestinian Central Bureau of Statistics jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-11-14) (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ (Ingelesez)(Arabieraz) «2007 PCBS Census» Palestinian Central Bureau of Statistics: 110. 2010 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-10) (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).