Edukira joan

Sumaghiyyeh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sumaghiyyeh
Erregosi
OsagaiakZumakea, chard (en) Itzuli, behikia eta txitxirioa
Historia
JatorriaPalestinar Lurralde Okupatuak

Sumaghiyyeh (arabieraz: السماقية‎) Gaza hirian jatorria duen plater bat da, jaiegunetan prestatzen dena. Izena zumake espezieak ematen dio.

Zumakea birrindu egiten da eta uretan beratzen uzten da. Ondoren tahinia gehitzen zaio, sesamo-hazi ehotua. Nahasteari ur gehiago eta irina sartzen zaizkio likidoa sendotzeko. Horrela osatzen da plateraren oinarria[1].

Ondoren nahasketa horri hainbat osagai gehitzen zaizkio; zerbak txikitu eta salteatuak, su geldoan kozinatu den behiki haragia eta garbantzuak (inoiz dilistak garbantzuen ordez[2]). Azkenik ezamihilu haziak, oilba oliotan frijituriko baratxuriak eta txili piperrak gehitzen zaizkio platera ontzeko[1].

Nahasketa guztia katiluetan biltzen da eta hozten uzten da. Azkenik pita ogia erabiltzen da sumaghiyyeh-a jateko.

Tacuinum sanitatis (1533) liburuan Sumacheria et Rumania plateraren aipamena.

Gazako plater zaharrenetako bat da. Abū al-Muṭahhar al-Azdī idazleak IX. mendean Ḥikāyat Abū al-Qāsim ipuinean Sumāqīya aipatzeen du beste plater askoren artean[3]. 1225ean Muhammad bin Hasan al Baghdadiren sukaldaritza liburuan ere aipatzen da. Liburu honen eskuizkribua Istanbuleko Süleymaniye Liburutegian gordeta dago[4].

Ibn Butlan mediku arabiarrak 1533an idatzitako Tacuinum sanitatis liburuan dagoeneko aipatzen da Sumacheria et Rumania izenarekin[5].

Gazako jaiegun garrantzitsuetan jaten da, esate baterako Ramadan hilabeteko baraualdiaren amaiera den Eid al-Fitr jaialdian. Kopuru handian kozinatzen da familiako kideen eta auzokideen artean banatzen da. Hauek ordainetan kaak gozoak ekartzen dituzten, edo haiek egindako sumaghiyyeh propioa[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Thailandieraz) hmong.wiki. «Sumaghiyyeh Referenciasyenlaces externos» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  2. (Ingelesez) «sumaghiyyeh Archives» Islamic Relief UK (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  3. Geert Jan van Gelder. (2000). God's Banquet. Novi Eboraci: Columbia University Press, 76 or..
  4. (Ingelesez) Shurrab, Hatem. «Gaza cuisine: A combination of healthy and festive food» Gaza cuisine: A combination of healthy and festive food (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  5. «Elluchasem Elimithar Ibn Butlan» www.fiavinfo.eu (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  6. (Ingelesez) «Sumagiyya» The Gaza Kitchen 2011-09-05 (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]