Palestinako musika
Palestinako Estatuako musika arabiar musikaren zati organikoa da. Gainera, palestinarrek konposatutako musikak izaera berezia du; alde batetik, Palestinako folklorea erabiltzen du konposizio musikalaren oinarri gisa, eta bestetik, XIX. mendearen amaieratik Palestinan sartu diren munduko musikaren genero ezberdinak ditu oinarri. Azken batean, faktore horiek izan dira Palestinako musika aniztasuna eta soinu bereizgarriak sortu dituztenak.
Musika klasikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika klasiko palestinarrak izen berriekin goratzen jarraitu zuen musika klasikoaren esparruan, laukote eta hari-boskote askoren eta orkestra sinfonikoen sorrerarekin, hala nola Palestinako Gazteria Orkestra eta West-Eastern Divan, Daniel Barenboim eta Edward Saidek sortua; hauek lurralde palestinarrak herrialde arabiarren artean orkestra gehien izatea eragin zuten.[1]
Musika generoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palestinako musikak askotariko generoak biltzen ditu: "dabke" izenez ezagutzen diren kantu folkloriko tradizionalak (ospakizun eta ekitaldi kulturaletan erabiliak), musika klasiko arabiarra eta musika garaikidea. Palestinako generorik enblematikoenetako bat "dabke-a" dela esan dezakegu; taldeetan praktikatzen den dantza eta musika mota bat, Palestinako herriaren komunitatea eta batasuna islatzen dituena. "Dabke" abestiek maitasun- historiak eta erresistentzia gaiak jorratzen dituzte, eta askotan danborrak eta perkusioko beste instrumentu batzuk izaten dituzte lagun.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen aipatu bezala, palestinako musikak ere zeregin garrantzitsua izan du erresistentzia kultural eta politikoan. Abesti askoren letrek okupazioari, askatasunari eta justiziari buruzko gaiak jorratzen dituzte, eta, horri esker, musika bitartekari boteretsua da Palestinak bere eskubideen alde duen borroka adierazteko. Artista palestinarrek beren musika erabili ohi dute batipat kausa palestinarra nazioartean ezagutarazteko eta Palestinako herrialdearen elkartasuna adierazteko.
Hip Hop Palestinarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]90eko hamarkadaren amaieran, Palestinako gazteek Palestinako azpigenero musikal berri bat sortu zuten: Palestinako hip hopa, doinu arabiarrak eta mendebaldeko erritmoak konbinatzen dituena, arabierazko, ingelesezko eta baita hebreerazko letrekin.
Palestinak musikaren panorama internazionalean duen pertsonairik esanguratsuena zalantzarik gabe Dj Khaled da. Khaled Mohammed Khaled, 1975eko azaroaren 26an jaioa eta profesionalki D.J. Khaled bezala ezaguna, estatubatuar D.J. bat da, musika ekoizlea eta disko exekutiboa, Palestinar deszendentzia duena. [2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Palestinian Music» Interactive Encyclopedia of the Palestine Question – palquest (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ (Ingelesez) «DJ Khaled - Age, Bio, Birthday, Family, Net Worth» National Today (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).