Bizkaiko golkoa
Bizkaiko golkoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | badia |
Azalera | 223.000 km² |
Sakonera | 4.735 m |
Eponimoa | Bizkaia Gaskoinia |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°30′N 4°24′W / 45.5°N 4.4°W |
Honen parte da | Ipar Ozeano Atlantikoa |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Hidrografia | |
Betebidea | |
Arro hidrografikoa | Bizkaiko golkoko arroa |
Bizkaiko golkoa[1] Ozeano Atlantikoaren adarra edo golkoa da. Iberiar penintsulako Ortegal lurmuturretik Bretainiako Ouessant uhartera doan kostaldeak mugatzen du. Ipar-ekialdetik hego-mendebaldera eskualde hauen itsasbazterrak ukitzen ditu: Bretainia, Loirerria, Poitou-Charentes, Landak eta Gironda (Akitania), Lapurdi, Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria, Asturias eta Galizia.
225.000 km²-ko luze-zabalera du guztira, eta sakonerarik handieneko tokian 4.735 metro sakon da. Uraren gatz kopurua % 35 da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Golkoari Bizkaiko golkoa deritzo, baina Galiziako Estaca de Bares muturretik Aturriraino doan kostaldeko itsasguneari, Kantauri itsasoa.[2][3] Erromatarrek Sinus Cantabrorum izena eman zioten K. a. I. mendean, "Kantabrien Ozeanoa", alegia. Iparraldeko zatiari, berriz, Sinus Aquitanus edo Mare Aquitanicum (Akitanien Ozeanoa) zioten.[4][5]
Euskaldunen Itsasoa izena ere eduki izan du, batez ere Euskal Herritik kanpo. Frantsesez Golfe de Gascogne, bretoieraz Pleg-mor Gwaskogn eta gaskoiz Golf de Gasconha izena du, hitzez hitz «Gaskoiniako golkoa».
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazioarteko Erakunde Hidrografikoak honela adierazten ditu haren mugak: «Ortegal (43°46′N 7°52′W / 43.767°N 7.867°W) eta Penmarc'h (47°48′N 4°22′W / 47.800°N 4.367°W) lurmuturrak batzen dituen lerroa».[6]
Itsaso barreneko muga sakontasun handiak (3.000-4.000 m) hasten diren lekuan jarri ohi dira. Espainiako iparraldeko kosta labartsua da, eta itsaso hondoko zola ere malkartsua da oso. Sakontasun handienak itsasertzetik aski hurbil daude (Matxitxakotik 10 km-ra gabe 1.000 m-ko sakontasuna, eta ia 3.000 m-ko sakontasuna Bizkaiko itsasertzetik 40 km-ra).
Frantziako kosta, berriz, laua eta apala da; itsaso hondoko zola ere lehorreko ordokiaren jarraipena da, eta kontinente plataforma oso zabala du; Arroxelako latitudean, adibidez, kontinente plataformaren sakontasun mugatzat ematen den 200 m-ko marra batimetrikoa itsasertzetik 200 km-ra dagp. Capbreton parean, gouf izeneko ur azpiko arroila edo fiordoa dago, kostaldea higaduratik gordetzen duena.
Kantauri itsasoaren punturik sakonena Llanestik iparraldera dago, 160 km-ra: 5.098 m-ko sakontasuna. Bai Espainia iparraldeko kosta eta bai Frantzia mendebalekoa, arrantza leku aberatsak dira biak plankton askoko aldeak baitira. Uraren gatz proportzioa ez da handia (% 3,5 itsaso barrenean), eta uraren azaleko tenperatura 10-11 °C izaten da urtarrilean eta 18-20 °C uztail-abuztuan, Golkoko itsaslasterrak epeltzen baitu.
Ibaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaiko golkoan isurtzen diren ibai nagusiak hauexek dira, mendebaldetik ekialdera eta hegoaldetik iparraldera:
Eo, Nalon, Pas, Asón, Deva, Miera, Besaya, Nansa, Nerbioi-Ibaizabal, Urola, Oria,Urumea, Bidasoa, Aturri, Dordoina, Charente, Garona, Loira eta Vilaine.
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaiko golkoko kostaldeko hiri nagusiak Bordele, Brest, Nantes, Arroxela, Baiona, Biarritz, Donostia, Bilbo, Santander, Gijón eta Avilés dira.
Portuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Merkataritzakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat merkataritza portu garrantzitsu dago:
- Brest eta Lorienteko portuak Bretainian.
- Nantes-Saint-Nazaireko portua Loirerria eskualdean.
- Arroxelako portua Poitou-Charentes eskualdean.
- Bordeleko portua Akitanian.
- Baiona, Pasaia eta Bilboko portuak Euskal Herrian.
- Santanderreko portua Kantabrian.
- Gijóngo portua Asturiasen.
- Coruñako portua Galizian.
Arrantzakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebaldetik ekialdera eta hegoaldetik iparraldera, hauek dira arrantza portu nagusiak:
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrantza-eremua zeharo ustiaturik dago eta espezie asko iraute egoera larrian daude: bisigu, legatz edo antxoa. Berdela edo hegaluzea, berriz, arrisku gabe ustiatzen dituzte. Espezie batzuk ia iraungiturik dugu: azken sardako balea XX. mendearen hasieran ehizatu zuten Orio parean. Hala ere, gero, espezimen batzuk ikusi dituzte.[7] Hala eta guztiz ere, itsas-ugaztunak topatzeko eremu paregabea da oraindik.
Itsas-hegazti asko ditu, nagusienak zangak eta antxetak izanik.
Arazo nuklearra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970eko apirilaren 12an[8], K-8 submarino nuklearra hondoratu zen, arazo bat[9] zela kausa. Ofizialki, 4 torpedo nuklear zeramatzan; 4.600 m baino beherago dago.
2016ko urtarrilean, beste submarino nuklear bat aurkitu zen Bizkaiko Golkoan[10].
Bestetik, XX. mendeko bigarren erdian, Belgikak eta Britainia Handiak hainbat hondakin nuklear hondoratu zituzten[11].
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/09/01 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindiaren 52. araua: Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak). euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2016-7-25).
- ↑ Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-5).
- ↑ Euskaltzaindiaren araua: «Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak)»
- ↑ Iglesias Gil, José Manuel. (1994). Intercambio de bienes en el Cantábrico oriental en el Alto Imperio Romano. Kantabriako Unibertsitatea, 17-18 or. ISBN 84-8102-083-4..
- ↑ John Dymock & Thomas Dymock. (1833). Bibliotheca classica or a classical dictionary. Londres, 92 or..
- ↑ Limits of Oceans and Seas. (3. argitaraldia) Nazioarteko Erakunde Hidrografikoa, 42 or..
- ↑ Reeves, R.R. & Mitchell, E.. (1986). (PDF) Report of the International Whaling Commission Special Issue 10. , 221–254 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-04-05). «UN SUBMARINO NUCLEAR EN EL FONDO DEL GOLFO DE BIZKAIA» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
- ↑ «K-8 (submarino) - frwiki.wiki» es.frwiki.wiki (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Detectan un submarino nuclear ruso en el Golfo de Vizcaya» abc 2016-03-11 (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Un cementerio nuclear olvidado bajo el océano. 35 años de los últimos vertidos nucleares frente a las costas gallegas.» Cx9aaw's Blog 2019-05-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bizkaiko Golkoa inguratzen duten lurraldeak | ||
---|---|---|
Galizia · Asturias · Kantabria · Bizkaia · Gipuzkoa · Lapurdi · Landak · Gironda · Poitou-Charentes · Loirerria · Bretainia |