Edukira joan

Arabako Errioxa

Koordenatuak: 42°36′N 2°36′W / 42.6°N 2.6°W / 42.6; -2.6
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arabako Errioxako kuadrilla» orritik birbideratua)
Artikulu hau Arabako kuadrillari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errioxa (argipena)».
Arabako Errioxako kuadrilla
 Euskal Herria

Arabako Errioxa armarria

Arabako Errioxa udazkenean, Guardiatik.
Administrazioa
Herrialdea Araba
Udalerriak15
EskualdeburuaGuardia
Herri handienaOion
Izen ofiziala 
PresidenteaJoseba Fernandez Calleja
(EAJ)
Geografia
Koordenatuak42°36′N 2°36′W / 42.6°N 2.6°W / 42.6; -2.6
Azalera315,83 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Arabako Errioxako kuadrilla edo Arabako Errioxa (ofizialki Biasteri-Arabako Errioxako Eskualdea[1]) Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualde administratiboetako bat da. Hiriburua Guardia da; hala ere, Oion da udalerririk jendetsuena (3.405 biztanle 2023an).

Ebro ibaiaren ertzean dago kokatuta eta klima mediterraneoa du. Ardo ekoizpena da jarduera ekonomikorik garrantzitsuena.

Udalerrien eta kontzejuen xehetasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabost udalerri biltzen ditu Arabako Errioxako kuadrillak.

15 udalerri hauetan 23 herri kokatzen dira eta hauetatik hiru herrik dute 1.000 biztanle baino gehiago, Bastida, Guardia eta Oion.

# Udalerria ▪︎Herriburua, •Kontzejuak eta •Herriak[2] Alkatea Alkatearen alderdi politikoa Biztanleria
(2023)
Biztanleriaren ehunekoa, Arabako Errioxako guztizkoan Azalera (km²)
1 Bastida ▪︎Bastida
Gatzaga Buradon
Daniel Garcia Ruiz Alderdi Popularra 1.566 %13,95 38,17
2 Elvillar ▪︎Elvillar Enrique Perez Mazo Euzko Alderdi Jeltzalea 313 %2,79 17,50
3 Ekora ▪︎Ekora Alfredo Arguijo Echazarreta Euzko Alderdi Jeltzalea 249 %2,22 18,80
4 Eltziego ▪︎Eltziego Juan Carlos Uribe Rueda Zieko Bai 964 %8,59 16,32
5 Kripan ▪︎Kripan Joseba Fernandez Calleja Euzko Alderdi Jeltzalea 174 %1,55 12,52
6 Guardia Campillar
▪︎Guardia
Páganos
Serna
Raul Garcia Ezquerro Euzko Alderdi Jeltzalea 1.472 %13,11 81,08
7 Lantziego Asa
Binasperi
▪︎Lantziego
Itziar De Alava Martinez de Icaya Euzko Alderdi Jeltzalea 708 %6,31 24,20
8 Lapuebla de Labarca ▪︎Lapuebla de Labarca Maria Teresa Cordoba Fernandez Lapuebla Avanza 865 %7,71 5,99
9 Leza ▪︎Leza Ignacio Gallo Herrera Euzko Alderdi Jeltzalea 220 %1,96 9,92
10 Mañueta ▪︎Mañueta Francisco Javier Garcia Perez de Loza Alderdi Popularra 295 %2,63 9,46
11 Moreda Araba ▪︎Moreda Araba Mara Garcia Diaz de Cerio Euzko Alderdi Jeltzalea 208 %1,85 8,67
12 Navaridas ▪︎Navaridas Mikel Fernandez Calleja Euzko Alderdi Jeltzalea 197 %1,75 8,92
13 Oion Gorrebusto
Labraza
▪︎Oion
Jose Manuel Villanueva Gutierrez Euskal Herria Bildu 3.405 %30,33 45,16
14 Samaniego ▪︎Samaniego Maria Pilar Garmendia Iparragirre Euskal Herria Bildu 305 %2,72 10,64
15 Villabuena Araba ▪︎Villabuena Araba Iñaki Perez Berrueco Euzko Alderdi Jeltzalea 285 %2,54 8,48
Arabako Errioxako kuadrilla 11.226 %100,00 315,83

Inguru naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eskualdea Bernedoko mendatetik ikusita.

Arabako Errioxa Ebro ibaiaren sakonunearen barnean dago, bi muga hauek dituela: Toloño mendilerroa iparraldean, eta Ebro ibaia hegoaldean. Kantauri itsasotik gertu dagoen arren klima kontinental leuna du Arabako Errioxak (urtean 16,7 gradu batez beste eta 430 mm ur).

Landarediari dagokionez landareak mediterraneoak dira nagusi, ezpela, artea, pinua eta makala ibaien inguruan. Ebro ibaia da Arabako Errioxako ibai nagusia, eta bertan isurtzen dute ura Toloño mendilerrotik jaisten diren errekek (Herrera, Mayor, Pisarnoso, Acequia, Gines, Uneba, Galijo, Viñaspre, Valvarriñaga, Conchaval, Buenpajera eta Valdevaron).

K.a. 5000. urtetik, Mesolitotik, hainbat herri finkatu edota igaro dira Arabako Errioxatik. Atlantiko eta Mediterraneo aldeetako kulturen arteko bilgunetzat hartu izan da Arabako eskualde hori (kultura zelta, zeltiberiarra eta euskalduna). Erromatarrak Ebroko goi arroan egokitu zirenean, herri euskaldunak (autrigoiak, barduliarrak edo baskoiak) bizi ziren Arabako Errioxan.

Sorginaren Txabola.

V. mendetik aurrera, Erromako inperioa deuseztu ondoren, bisigodoen begiradapean geratu zen Arabako Errioxa euskalduna. VIII. mendean, Errioxako lurrez jabetu ziren arabiarrak. X-XI. mendeetan, Nafarroako eta Gaztelako koroek gutiziaturiko eremu bihurtu zen Araba guztia. Arabako Errioxa Nafarroako lurra zen, Lizarraldeari zegokiona eta hala iraun zuen XVI. mende hasiera arte. XV. mendean hasi zen, gaztelerak bultzatuta, euskararen gainbehera Errioxan.

Hizkuntzari dagokionez, gaztelania da nabarmen nagusi Arabako Errioxan. 2016an, 2.525 euskaldun, 2.200 ia-euskaldun eta 6.448 erdaldun bizi ziren, hau da, eskualdeko biztanleen % 42,28k zekiten euskaraz neurriren batean. 20 urte lehenago, 1996an, 978 euskaldun, 831 ia-euskaldun eta 7.673 erdaldun ziren.

Ekonomiaren aldetik, eskualde aberatsa da Arabako Errioxa. Oro har ardogintzari lotutako lehen sektoreko jarduerek aparteko garrantzia dute eskualdean. Ardogintzaren inguruan, bestalde, zerbitzuak eta turismo jarduerak ere nabarmen indartu dira Arabako Errioxan azken urteotan.

Errioxa mahats lurralde oparoa izan da historian zehar, eta, Nafarroarekin batera, ardoz hornitu ditu luzaroan iparraldeko euskal lurraldeak. Mundu osoan ospetsu bihurtu da gaur egun Errioxako ardoa. Mediterraneo aldeko erromatarrek irakatsi bide zizkieten errioxarrei mahatsa lantzeko eta ardoa egiteko teknikak. Erdi Aroan bere horretan iraun zuten teknika horiek. XIX. mendearen bukaeran, teknika berriak abiarazi zituzten Errioxako ardogintzan Bordele aldeko ardogile frantsesek eta gaurko egunean ardo industria modernoa dago Errioxan.

Eskualdea Errioxako ardoa ekoizten duen hiru azpi-eskualdeetako bat da. Tartean, Guardia, Eltziego eta Lantziego dira herri ekoizle nagusiak.

Herritar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Azaroaren 20ko 63/1989 Foru Araua, eskualdeei buruz.. Arabako Batzar Nagusiak (Noiz kontsultatua: 2010-12-26).
  2. «Arabako Toki Erakundeak» Arabako Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]