Edukira joan

Enkarterri

Koordenatuak: 43°12′N 3°12′W / 43.2°N 3.2°W / 43.2; -3.2
Wikipedia, Entziklopedia askea
Enkarterri
 Euskal Herria

Enkarterri armarria

Longuitas mendia
Administrazioa
Herrialdea Bizkaia
UdalerriakArtzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla
EskualdeburuaBalmaseda
Izen ofiziala 
Geografia
Koordenatuak43°12′N 3°12′W / 43.2°N 3.2°W / 43.2; -3.2
Azalera430,32 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Enkarterri[1] (gaztelaniaz La Encartación, Las Encartaciones) Bizkaiko mendebaldeko eskualde bat da. Bizkaiko Batzar Nagusien osaera aukeratzeko foru hauteskundeetan Bizkaia banatzeko hauteskunde-barruti beraren izena da, eskualde historiko eta geografikoari dagokionez.

Mugakide hauek ditu: iparraldera eta mendebaldera Kantabria (Castro Urdiales, Guriezo, Soba, Rasines, Ramales eta Villaverde Turtzioz); hegoaldera Aiaraldea (Aiara eta Okondo) eta Burgos (Mena Harana); eta ekialdera Bilboaldea.

Armarria Udalerria Alkatea Alderdi Politikoa (2019) Biztanleria (2020)[2] % Biztanleria Lurraldea km²
Artzentales José María Ignacio Iglesias Aldana EAJ 671 2,10 36,70
Balmaseda Aitor Larrinaga Garcia CLI 7 638 23,85 22,30
Galdames Asier Larruzea Garagorri EAJ 844 2,64 44,50
Gordexola Angela Maria Egia Liñero EAJ 1 723 5,38 41,50
Gueñes Imanol Zuluaga Zamalloa EAJ 6 563 20,50 41,49
Karrantza Raúl Palacio Portillo KZ 2 834 8,85 137,66
Lanestosa José Angel Ranero Santisteban EAJ 275 0,86 1,25
Sopuerta Emilio Reina Laiseca EAJ 2 512 7,84 42,90
Turtzioz Jose Manuel Coteron Fernandez EAJ 520 1,62 30,99
Zalla Juanra Urkijo Etxeguren EAJ 8 441 26,36 31,03
GUZTIRA 32 021 %100 430,32 km²
Sakontzeko, irakurri: «Enkarterriko historia»

Historiaurrean hasita, 37.000 urte dute Karrantzako giza aztarna zaharrenek. Orain 2.200 urte inguru autrigoiak agertu omen ziren, baina VI. mendetik aurrera, ez dago haiei buruzko aipamen idatzirik. Lurralde horrekin lotura duten gertaera nagusiak Erdi Arokoak dira, Avellanedako Batzarretxearen sorrera, ia 500 urteko bizimodu ia independentea bertako foruari esker, bandoen arteko liskarrak, meatzen jabetza eta ustiapenagatiko gorabeherak, geroko diputazioaren presio ekonomikoak, bigarren gerra karlista, bertako sozialismoaren sorrera, euskal abertzaletasunaren sorreran eragina eta 109 urteko enkartazionismoaren aldarrikapena. Foruaren lehen idazkera 1394koa da, Gernikakoa baino 58 urte lehenago. Bigarrena 1503an, Abandoko Naxa kaleko etxe batean sinatua. 1804tik aurrera Gernikako Juntetxean dago ordezkatuta Enkarterri, berezko barrutian. Egun, Enkarterri Bizkaiko eskualdeetako da.

Turtziozko San Roke auzoaren ikuspegia.

Historikoki, Enkarterri hamar errepublikak osatua zen:

Gainera, lurraldean hiru hiribildu daude, politikoki Bizkaiko hiribilduekin batera zeudela:

Badaude beste leku batzuk historian zehar Enkarterrirekin lotura izan dutenak: Barakaldoko elizatea; Castro Urdiales 1394 eta 1471 artean Bizkaiko Jaurerriaren parte zenean; Mena Harana eta baita Burgosko probintziako leku batzuk Bizkaiko Jaunek konkistatuta. Villaverde Turtzioz, kantabriar enklabea, Antonio Truebaren aburu, "haran hau, fisiko eta Historikoki Enkarterriek propioa dute".

Enkarterriko Autonomia Estatutuetarako egitasmoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «El Liberal (Bilbo)»
Avellanedako Batzarretxea.

1931ko ekainaren 14an, Lizarran (Nafarroa Garaia) Hego Euskal Herriko Estatuaren Estatutu Orokorraren aurreproiektua onetsi zuen Hego Euskal Herriko udalen batzarrak. Eusko abertzaleen eta tradizionalisten babesa izan zuen. Estatutu horri aurre egiteko, 1931ko uztailaren 18an, Portugaleteko Federico Sanchez-Vallejo alkate errepublikazaleak mozioa aurkeztu zuen Enkarterriko Autonomia Estatutuaren alde. Udalbatzak mozioa onartu zuen, XVII. mendean Bizkaira batutako Enkarterriren "nortasuna berrezartzeko" asmoz, "tradizio, historia eta geografia arrazoiak medio", Enkarterriri bere burua gobernatzeko eskubidea aitortuta, eta gaia jorratzeko udalen biltzar bat deituta. PSOEkoek estatu berriaren aurkako udal guztiak batzeko modua ikusi zuten ekimenean. PSOEko buruzagi Indalecio Prietok «vatikanoar Gibraltar bat» sortu nahia egotzi zien euskal estatutistei. Bilboko El Liberal egunkaria izan zen gaiari oihartzuna eman zion ia bakarra.

Udalen biltzar hori Sopuertan egin zen, 1931ko abuztuaren 9an, Avellanedako Batzarretxean. Ondoko herri hauek izan zuten ordezkaritza: Turtzioz, Artzentales, Galdames, Sopuerta, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Trapagaran, Abanto-Zierbena, Santurtzi, Ortuella eta Muskizek; bai eta Basaurik ere, Enkarterriko herria izan ez arren. Balmaseda, Zalla eta Gueñesek Hego Euskal Herriko Estatuaren Estatuturako prozesuaren emaitzaren zain egotea hobetsi zuten, ekimenari «interes handiko» iritzi arren. Udalen biltzar hartan Enkarterriko Autonomia Estatutuaren aurreproiektua onartu zen, oinarrietan banatuta; haren bitartez, Espainiako Bigarren Errepublikaren barruan Enkarterriren autonomia aurreikusi zen.

Aurreproiektuaren lehen oinarriak erregimen politiko erabat demokratikoa aurreikusten du, nahia adierazten duten udalerriei Enkarterriko autonomiaren parte izateko eskubide aitortuta, bai eta haien herrikideei ere, gaztelania izanik hizkuntza ofiziala, herri erabilera duen beste edozein hizkuntza gutxietsi gabe. Eskualdearen botere politikoa Errepublikaren Konstituzioan oinarritzen du.

Bigarren oinarriak autonomiaren erregimena finkatzen zuen, gobernu bat (Kontseilu Exekutiboa) eta parlamentu batekin (Ordezkarien Batzarra), biak Gobernu zentralak onetsiak. Hirugarren oinarrian udal administrazioa eta udalen antolaketa jorratzen da. Laugarren oinarrian justizia administrazioa, Errepublikako Gobernuari dagokiona eta bosgarren oinarrian Ogasuna, zerga erregimen berri bat ezarri artean. Seigarren oinarria erregimen sozialaz jardun zen, zazpigarrena hezkuntzaz eta zortzigarrena Espainiako Estatuarekiko harremanez. Oinarri gehigarri batean jorratzen dira eskualdearen etorkizuneko atxikipenak.

Felix Cintora izan zen ekitaldi politikoan hizlari.

Abuztuaren 30ean Portugaleten beste batzar bat burutu zuen mugimendu autonomistak. Han izan ziren, besteak beste, Eduardo Ortega Gasset eta Bilboko alkate Ernesto Erkoreka.

1931ko irailaren 22an Lizarrako Hego Euskal Herriko Estatutua Madrila eraman zuten, eta irailaren 25-26an Espainiako Gorteek atzera bota zuten. Abenduaren 9an Espainiako Bigarren Errepublikaren Konstituzioa onetsi zen. Horrek Enkarterriren autonomiaren aldeko mugimendua desagertzea ekarri zuen.

1988an, Enkarterriren II. Egunaren barruan, eskualderako Autonomia Estatuturako aurreproiektua aurkezten da, Gordexolako Berbikizen, 11 pertsonen aurrean.

Hausteskunde-barrutia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979tik aurrera, Bizkaiko Batzar Nagusien osaera aukeratzeko, foru hauteskundeetan Bizkaia lau barrutitan banatuta dago, horien artean bat Enkarterria da, Batzar Nagusien 51 batzarkidetik 13 dituena. Barrutia 20 udalerrik osatzen dute: Abanto, Alontsotegi, Artzentales, Balmaseda, Barakaldo, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Muskiz, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Trapagaran, Turtzioz, Urtuella, Zalla eta Zierbena. Enkarterri historiko osoa dira.

Enkarterriko Mankomunitatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enkarterriko Udal Mankomunitearen kideak hauek dira: Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla.

2016ko maiatzean, Balmaseda Las Encartaciones Mankomunitatera itzultzea adostu zen, 2001ean utzi zuenetik, eta sartzea PNV, Avant Gordexola eta Agrupación Electoral Independiente-ren aldeko botoekin egin zen, hiru. EH Bilduren abstentzioak eta Zalla Bai eta Karrantza Zabalak kontrako botoa. Karrantzako gobernu taldeak errekurtso judiziala aurkeztu zuen udal taldearen izenean. Aldiz, Zallako alkateak, Javier Portillo Berasaluze, Zallako Udalaren izenean kide izatearen aurkako helegite judiziala aurkeztu zuen.[3]

Mankomunitatearen egoitza Zalla udalerriko Aranguren herrian dago, La Inmaculada auzoko 15. zenbakian, eta haren presidente Martín Pérez da, Zallako zinegotzia ere dena.

Enkarterriko nekazaritza oso emankorra da: frutak, artoa, patata, indaba, tomatea, piperra eta txakolina. Lurraldea menditsua da oso, larrez beteta abeltzaintza aurrera eraman dezan. Eskualdea Txakolinaren ekoizle nagusietakoa da, Zalla eta Balmaseda egiten dute batez ere.

Harrobi eta meatoki asko ditu, (burdinazkoak Erromatar Inperiotik xurgatuak). Ipar partean, Triano mendilerroa (Muskizen hasita eta ekialdeko Barakaldora joaten dena, Kadagua ibaiaren ipar ertzean) hain burdin aberatsa dauka, non Plinio Zaharrak ia duela bi mila urte , Kantabriako itsas partean hainbeste burdina zuen non burdinazkoa zen mendi malkartsu eta garaia bazegoela esan baitzuen.

Karrantza aldean, Armañon ingurua parke naturala izendatua izan da 2006ko irailean. Horrez gain, Ordunteko mendilerroa ere babestuta dago, udalerriaren hegoaldean daudenak.

Eskualdeko mendirik nabarmenenak hauek ditugu: Ordunteko mendilerroan, Zalama (1.336 m, Bizkaiko hirugarren tontorrik altuena), Balgerri (1.106 m), Burgueno (1.043 m), Ilso de Estacas (1.037 m), Maza del Pando (1.021 m) eta Kolitza (879 m). Bestela, Gallarraga (902 m), Eretza (887 m), Armañon (854 m), Peña´l Moru (821 m), Peña´l Mazu (821 m), Picu la Len (803 m) ditugu.

Hizkuntzak eta nortasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toponimiaren arabera, Enkarterrik hizkuntza aldetik bi gune dauzkala esan daiteke, gutxi gorabehera Castro Urdialesera zihoan erromatar galtzadak banatuta. Mendebaldeko aldean, hau da, Lanestosa, Karrantza, Turtzioz eta Artzentalesen euskaraz ez da inoiz jatorriz egin, bai ordea kantabriera edo montañesa, toponimia, hiztegia eta arkitekturari ondo begiratuz gero. Eremu horrek bat egiten du mendebaldean dituen Kantabriako lurrekin. Balmaseda hirian ere ziur aski jatorrizko hizkuntza kantabriera da, baina bereziagoa izan da Erdi Aroko hiri izaeragatik. Balizko marra horren ekialdean, ostera, Zalla, Gueñes, Gordexola, Galdames, Alonsotegi, Barakaldo, Sestao, Trapagaran, Portugalete herrietan euskararen presentzia historikoa argia da, zenbat eta ekialderago, argiagoa. Gordexolako eta Galdameseko azken euskaldun zaharrak XIX. mendean galdu zirela aipatzen da. Hain zuzen ere, azken euskal hiztun enkarterritarra Simona Unanue (1850ean hila) izan zela esan eta idatzi izan da: Gordexola eta Okondo arteko Dubalza (Idubaltza) baserrian bizi izandakoa, .

Gaur egun, bestela, egoera horrelakoa da:

Euskaldunak Elebidun pasiboak Elebakar erdaldunak
Enkarterri % 4,2 % 12,9 % 82,9
Hizkuntzen erabilera Euskara Gaztelania
Enkarterri % 4,2 % 95,8
Euskararen jakintza
% 17,1

Fauna eta flora

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdean berezko etxabereen arraza ugari eta aipagarriak daude: Ekidoen artean Lautzako zaldia, zaldi montxinoa eta Enkarterriko astoa ditugu. Bestela, azienda zurian Karrantzako ardi muturbeltz eta Karrantzako ardi muturgorriak ditugu, eta azienda gorrian behi montxina. Azkenik, Enkarterriko billanoak ere aipatzekoak dira.

Zuhaitzei dagokienez, Enkarterrin ez dago beste zonalde batzuetan dauden konifera kopurua, bertako haritz, pago eta gaztainondoak ugariagoak izanda, batik bat mendebaldean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]