Euskararen normalkuntza hasi zenetik, espainierazViñaspre deitua den herri honetako euskal izenerako hainbat proposamen eta arau izan dira. Garai batean Guardia herriaren euskal izena Biasteri zela arautu zuen Euskaltzaindiak; aukera hori baztertu zenean, zenbaitek izen hori (Biasteri) beste herri honetarako proposatu zen.[3]
Alabaina, Euskaltzaindiaren izendegian egun kontsulta daitekeenez eta Roberto González de ViñaspreOnomastika Batzordeko kideak idatzitako txostenaren arabera,[4]Binasperi da geure hizkuntzan erabili beharreko izena. Donemiliagako Goldetik aurrerako dokumentazioa aztertu ondoren hartutako erabakia izan zen. /binásperì/ azentuera zaintzeko aholkua ere eman da.
Binasperi 1669 arte Guardiaren auzoa izan zen; urte hartan, udalerri bilakatu zen. 1887ko erroldan, ordea, dagoeneko udalerritzat ez zen ageri, berriz ere auzo bihurtuta.[3]