Albert Lebrun
Albert Lebrun, (Mercy-le-Haut, 1871ko abuztuaren 29a - Paris, 1950eko martxoaren 6a) frantziar politikaria izan zen, Frantziako Errepublikako Presidentea 1932a eta 1940a bitarte, Hirugarren Errepublikako azken presidentea.
Presidente hautatu zuten Paul Doumer-en hilketaren ondoren 1932ko maiatzaren 6an. Berriro ere hautatua izan zen 1939an, izan ere gainerako alderdiengatik ondo ikusia zegoen, baina botera gutxi izango zuen, eta 1940an errendizioa onartu behar izan zuen Alemaniaren aurrean. Hortik gutxira Henri Philippe Pétain mariskalak hartu zuen presidente postua nahiz eta ofizialki ez zuen dimititu.
Vizille (Isère) herrira alde egin zuen baina alemanek harrapatu zuten 1943ko abuztuaren 27 eta Tiroleko gaztelu batean kartzelatu zuten. Hala ere, bere osasun txarra zela eta, Vizille-re itzultzen utzi zioten, zaintzapean. Abuztuaren 9an aliatuak frantses gobernua berrezartzen dutenean, Charles de Gaulle jeneralarekin bilduko da eta haren lidergoa onartuko zuen. Gerraren ondoren, bizitza publikotik aparte bizi izan zen eta Parisen pneumoniaz hil zen