Gaston Doumergue
Itxura
Gaston Doumergue (Aigues-Vives, Gard, 1863ko abuztuaren 1a - ibidem, 1937ko ekainaren 18a) frantziar politikaria izan zen. Alderdi Erradikaleko buruzagia izan ondoren, Kolonietarako ministroa (1902-1905 eta 1914-1917), Merkataritzako ministroa (1906-1909-1910), Kanpo Arazoetakoa (1913-1914) eta Errepublikako lehendakaria izan zen (1924-1931). 1934ko otsaileko gertaeren ondoren, nazioaren batasunerako gobernuaren buru izendatu zuten, baina dimisioa aurkeztu behar izan zuen konstituzioa aldatu gabe urte bereko urriaren 8an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaston Doumergue |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.