Edukira joan

Wikipedia:Blokeoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Blokeatzea da administratzaileek Wikipediaren erabiltzaile bati Wikipedia editatzea galarazteko darabilten metodoa. Blokeoa erabiltzaile kontuei, IP helbideei edota IP helbideen sorta bati ezar dakieke, dela aldi mugatu baterako, dela betiko. Erabiltzaile blokeatuek Wikipediara sartzen jarrai dezakete, baina ezin dute orririk editatu, ezta beren erabiltzaile orria ere; salbuespen gisa, oro har editatu dezakete, ordea, beren erabiltzaile orriari dagokion eztabaida orria.

Blokeoak Wikipediari kalte egitea eragozteko erabiltzen dira, ez dira erabiltzaileak zigortzeko. Edozein erabiltzailek, Txokoan idatzita, oharra jarri dezake Wikipediari kalte egiten ari zaiola norbait, eta administratzaileei eskatu diezaieke kalte egiten ari den erabiltzaile kontua edo IP helbidea blokeatzeko.

Erabiltzaile batek blokeo bat gaizki ezarri dela uste badu, blokeo hori berraztertzeko eska dezake. Administratzaileek erabiltzaile bat desblokea dezakete, baldin blokeoa desegokia dela edo dagoeneko beharrezkoa ez dela baderitzote.