Sustraikide
Sustraikidea hizkuntza bateko hitza da, formaz eta esanahiz beste hizkuntza bateko hitz baten antzekoa dena, bi hizkuntzok ahaidetasuna dutelako. Batzuetan, bi hizkuntzatako hitzak antzekoak dira formaz eta esanahiz, baina ez dira sustraikideak, hizkuntza horietako batek besteari mailegutan hartu diolako.[1]
Arabierazko سلام salām, hebreerazko שלום shalom, Asiriako neo-arameerazko shlama eta amharerazko selam 'bake' sutraikideak dira, denak aitzin-semiterazko *šalām- 'bake' hitzetik ekarriak.
Sustraikideen antzekotasunak itzulpen okerrak eragiten ditu askotan, adibidez, ingelesezko policy-a, "polizia" esan nahi duela dirudiena, baina "araua" esan nahi du. Hitz horiei sasiadiskideak esaten zaie.
Sustraikide faltsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sustraikide faltsuak jatorri komuna dutela diruditen hitzak dira, baina azterketa linguistiko baten ondoren inolako loturarik ez dutela erabaki daiteke. Horrela, adibidez, azaleko antzekotasunetan oinarritzen bagara, pentsa genezake latinezko habēre aditza eta alemanezko haben, «eduki» esan nahi dutenak, sustraikideak direla, baina ez da horrela. Bi hizkuntzek aitzinindoeuroperazko sustraitik nola eboluzionatzen duten ulertzen badugu, ikusiko dugu ezin direla izan: haben, berez, aitzinindoeuroperazko *kap- «heldu» hitzetik dator, eta latinez duten benetako sustraikidea capere da, «hartu, harrapatu». Habēre latinezko aditza, berriz, *gʰabʰ- aitzinindoeuroperazko sustraitik dator: «eman, jaso»; beraz, geben «eman» alemanezko aditzaren sustraikidea da.[2] Era berean, give eta have hitz ingelesak haber eta caber gaztelaniazkoekin konbinatu behar dira, hurrenez hurren, *gʰabʰ- eta *kap- sustraietatik eratorriak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
- ↑ Lexikon der indogermanischen Verben
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |