São Paulo
São Paulo[2] Brasil eta Hego Amerikako hiririk handiena da, 10.927.985 biztanle baititu (2004). Hiri-inguru guztiak 20.500.000 biztanle hartzen ditu, gutxi gorabehera.
Sãopaulotarrei paulistano esaten zaie; aldiz, São Paulo estatuko herritarrei, paulista. Hiriak 1.523 kilometro koadro dauzka; eta, kilometro koadroko 7.175 biztanle dituelarik, munduko hiririk sarrienetako bat da.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (São Paulo (1961 - 1990)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 34.2 | 34.6 | 33.6 | 31.3 | 29.8 | 28.9 | 29.3 | 33 | 37.4 | 34.4 | 35.2 | 35.7 | 37.4 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 27.4 | 28 | 27.3 | 25.1 | 23 | 21.7 | 21.8 | 23.3 | 23.9 | 24.7 | 25.9 | 26.3 | 24.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 22.2 | 22.4 | 21.7 | 19.8 | 17.6 | 16.4 | 15.8 | 17.1 | 17.8 | 19 | 20.3 | 21.2 | 18.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 18.7 | 18.8 | 18.2 | 16.3 | 13.9 | 12.3 | 11.7 | 12.8 | 13.9 | 15.3 | 16.5 | 17.8 | 14.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 10.2 | 11.2 | 10.9 | 6 | 5.2 | 0.9 | 0.2 | -2.2 | 2.1 | 4.2 | 6.9 | 7.3 | -2.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 240 | 250 | 160 | 80 | 70 | 60 | 40 | 30 | 70 | 130 | 140 | 190 | 1460 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 18 | 16 | 13 | 9 | 9 | 6 | 7 | 7 | 9 | 11 | 13 | 16 | 134 |
Eguzki orduak | 148.8 | 150.8 | 145.7 | 141.0 | 151.9 | 144.0 | 164.3 | 155.0 | 126.0 | 136.4 | 144.0 | 130.2 | 1738.1 |
Iturria (1): INMET — Klima[3], Hong Kong Observatory[4] eguzki orduetarako. | |||||||||||||
Iturria (2): World Weather Information Service[5], prezipitaziorako |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiria Jose Antxieta josulagunak sortu zuen 1554ko urtarrilaren 25ean. Hazkunde itzela izan zuen, batez ere, hogeigarren mendean zehar. Kafe esportazioek hiriaren hazkunde hori bultzatu zuten eta, aldi berean, industriaren garapena ahalbidetu zuten. Horrez gain, munduko hainbat herritatik milaka eta milaka etorkinek hartu zuten São Paulo bizilekutzat —Brasil guztian gertatu bezala— Japonia eta Italiatik batez ere.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]São Pauloko biztanleriaren bilakaera
Iturria: Planet Barsa Ltda.[6]
Hiriko barruti eta auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]São Pauloko hiria bost barrutitan banatzen da eta horiek hainbat auzotan:
- Centro
- Zona Leste
- Zona Norte
- Zona Oeste
- Zona Sul
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alkatea | Agintaldiaren hasiera |
Agintaldiaren bukaera |
Alderdia |
---|---|---|---|
Gilberto Kassab | 2006 | Democratas | |
José Serra | 2005 | 2006 | PSDB |
Marta Suplicy | 2001 | 2004 | PT |
Celso Pitta | 1997 | 2000 | PPB, gero PTN |
Paulo Maluf | 1993 | 1996 | PPB (PP) |
Luiza Erundina | 1989 | 1992 | PT |
Jânio Quadros | 1986 | 1988 | PTB |
Mário Covas | 1983 | 1985 | PMDB |
Pertsonaia ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fernando Meirelles (1955-), zinema zuzendaria.
Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]São Paulo ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:[7]
|
|
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://numpostal.com/sao-paulo-a-selva-de-pedra/
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ INMET. INMET — Climatologia — Gráficos Climatológicos. .
- ↑ Hong Kong Observatory. Climatological Normals of Sao Paulo. .
- ↑ World Weather Information Service - Sao Paulo. in: World Weather Information Service..
- ↑ Brasil.planetasaber.com. Barsa Planeta Ltda. .
- ↑ Prefeitura.sp.gov.br. International Relations – São Paulo City Hall – Official Sister Cities. .
- ↑ 2006–2009 Ajuntament de Barcelona. Barcelona internacional – Ciutats agermanades. .
- ↑ Beijingo Udala. Sister Cities. .
- ↑ (Ingelesez) Yerevan Municipality Official Website. (Noiz kontsultatua: 2018-08-25).
- ↑ Revista Jurídica Netlegis. Os contatos internacionais do município de Limeira: pautas para o intercâmbio e o desenvolvimento. .
- ↑ 2008 Municipality of Milan (Comune di Milano). Milano – Città Gemellate. .
- ↑ City.naha.okinawa.jp. Naha Sister Cities. .
- ↑ Paris.fr. (2010-3-17). Les pactes d'amitié et de coopération. .
- ↑ Tel Aviv-Yafo Municipality. Tel Aviv sister cities. .
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- São Paulo estatua
- São Paulo Futebol Clube
- São Paulo-Guarulhos aireportua
- São Pauloko arte museoa
- São Pauloko metroa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Portugesez) São Pauloko prefetura
- (Gaztelaniaz) Turismoarentzako webgunea
- (Gaztelaniaz) Turismoa egitera doazenentzako informazioa