Edukira joan

Rambutan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rambutan
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaSapindaceae
GeneroaNephelium
Espeziea Nephelium lappaceum
Linnaeus, 1767
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakrambutan (en) Itzuli

Rambutana (Nephelium lappaceum) Sapindaceae familiako tamaina ertaineko zuhaitz tropikala da. Berez, Indonesiakoa eta inguruko eskualdetakoa da baina Amerikan eta Afrikan ere landatzen da[1]. Litchiaren ahaidea da eta haren fruitua bezala rabutanaren fruitua ere jangarria da.

Indoneisa aldean sortu zen landarea. XIII eta XV mendeen artean arabiar merkatariek Ozeano Indikoa inguratu eta Zanzibarreraino eraman zuten, Afrika ekialdean. Herbeheretarrek Indonesia kolonizatu zuten eta XIX mendean rambutana Amerikan zituzten kolonietara eraman zuten, Surinamera. Handik Erdialdeko Amerikara zabaldu zen.

1906an rambutan haziak Estatu Batuetan landatu ziren baina landarea ez zen aurrera atera.

Rambutanak 12-20 metrotako altuera hartzen du[2]. Hosto txandakatu pinnatuak ditu, 10-30 cm luzera dutenak eta 3-11 zatidunak, bakoitza 5-15 cm luzerakoa.

Loreak oso txikiak dira, 2-2'5 mm, eta ez dute petalorik. 15-30 cm-ko luzera duen panikula batean jaiotzen dira.

Zuhaitz arrak eta emeak daude, eta emeak soilik ematen ditu fruituak. 3-6 cm-ko luzera eta 3-4 cm-ko zabalera duen drupa obalatua da, gorri gorria eta arantza finez estalia. Barnealdeko mamia zuria eta zukutsua da, batzutan garratza eta beste batzutan oso gozoa. Hazi bakarra dauka, 2-3 cm ingurukoa, eta toxikoa da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Tindall, H. D.; Nations, Food and Agriculture Organization of the United. (1994). Rambutan Cultivation. Food & Agriculture Org. ISBN 978-92-5-103325-8. (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
  2. «Opening the rambutan» rambutan.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]