Edukira joan

Litchi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Litchi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaSapindaceae
GeneroaLitchi
Espeziea Litchi chinensis
Sonnerat, 1782
Datu orokorrak
Koloreagorri eta zuri
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaklychee (en) Itzuli

Litchi (Litchi chinensis; txinera tradizionalez: 荔枝; pinyinez: lìzhī) izen bereko generoko kide bakarra da, Sapindaceae familiakoa. Hego-ekialdeko Txinako Guangdong eta Fujian probintzietan jatorria duen zuhaitz tropikal baten fruitua da.

Litchia Txina hegoaldean hasi zen landatzen, agiri batzuen arabera K.a. 2000 urtean. Txinako gortean jaki preziatua zen. Hainbesteko preziatua zen Han dinastian (I mendean) zaldi azkarretan eramaten zen espreski enperadorearen gortera. K.o. 1059an Malaisiara eta Vietnam iparraldera zabaldu zen.

1570ko hamarkadan hainbat fraidek idatzia zuten litchiaren inguruan eta Juan González de Mendoza esploratzaile eta fraile espainiarrak Historia del grande y poderoso reino de China (1585) liburuan aipatu zuen.

1656an Michal Boym misiolari poloniarrak mendebaldera eraman zuen.

Tamaina ertaineko zuhaitza da baina 12 metro hartzen dituztenak ere ikusi dira. Hostajea borobiltsua da eta hostorik ez zaio erortzen. Zurtoin grisa du eta arrakala ugari izateaz gain nahiko bihurria izaten da.

Hostoak koriazeoak dira, sortu berritan gorrixkak eta ondoren berde dizdiratsuak, Hosto pinatuak ditu 4-8 foliolo eliptikodunak, bakoitzak 5-7cm dituelarik.

Lorea infloreszentzia bat da. 4-5 mm-ko lore txikiak pilatzen dira ardatz baten inguruan eta 5-30 cm arteko luzera hartzen dute. Ez dute kololarik eta lau petalo zuri edo horixka dituzte.

Litchiaren fruitua:
• Epikarpio arrosa (azala)
• Mesokarpio zuria (pulpa)
• Endokarpio gogorra (hazia)

Garangorriaren tankera hartzen du fruitu honek, eta zapore gozo eta atsegina du. Litchi, Lychee, Leechee, Lichee eta Lichi izena eman ohi zaio.[1]

Drupa oboide bat da, ia borobila, 2-5 cm-ko diametroa edo handiagoa duena. Kanpoaldean duen epikarpioa arrosa bizia edo ia gorria da. Arantzatxoak ditu baina oso fina denez erraz kentzen zaio. Barnealdea pulpaa zukutsu zuria da, zapore gozokoa eta usaintsua. Barnean duen hazia endokarpio gogor batek babesten du.

Txinan, Malaisian eta Vietnamen du jatorria baina planetako eremu tropikal eta azpitropikalean oso zabalduta dago, hala nola, Asian, Indian, Australian eta Hego Amerikan.

Klima azpitropikala atsegin du, gutxienez izozterik izango ez den eremua. Urtaro lehor eta freskoa eta ondoren uda bero eta prezipitazio handikoa dira haren baldintzarik egokienak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. gastronomiavasca.net. Litchiak. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]