Edukira joan

Lúcia Lambertini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lúcia Lambertini

Bizitza
JaiotzaSão Paulo1926ko ekainaren 26a
Herrialdea Brasil
HeriotzaSão Paulo1976ko abuztuaren 23a (50 urte)
Heriotza modua: miokardio infartu akutua
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
brasildar portugesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, idazlea, gidoilaria, television writer (en) Itzuli eta telebista zuzendaria
IMDB: nm0483348 Edit the value on Wikidata

Lúcia Victória Lambertini (São Paulo, 1926ko ekainaren 26aibidem, 1976ko abuztuaren 23a) brasildar aktore, zuzendari, ekoizle eta gidoilaria izan zen, Leonor Lambertini aktorearen ahizpa.

Lúcia Lambertini São Paulon jaio zen. Baxua zen eta beti bere adina baino gazteagoa zirudien. 1950ean Rede Tupi katea agertu zenean, Lúcia Lambertinik Tatiana Belinky eta Júlio Gouveia zuzendariak ezagutzen zituen jada. 1952an Emília panpinaren papera lortu zuen Sítio do Picapau Amarelo haurrentzako telesailean eta arrakasta handia izan zuen[1]. 1955-1956 urteetan, TV Tupik telesailaren beste bertsio bat ekoitzi zuen Rio de Janeiron emititzeko, eta aktore guztietatik, Lambertini bakarrik geratu zen paper berean, eta astero bidaiatzen zuen bi bertsioetan antzezteko[2][3]. 1950eko hamarkada osoa haurrei eskainitako telebistako antzerki saioei zien, Heidi, Pollyana, Pollyana Moça, O Pequeno Lorde, Aventuras de Tom Sawyer eta beste proiektuetan antzeztuz[1].

1960ko hamarkadan TV Cultura eta TV Excelsior kateentzako idazten eta zuzentzen hasi zen. Quem Casa com Maria, Yoshico, um Poema de Amor, As Professorinhas eta Os Amores de Bob telenobelen gidoiak idatzi zituen eta Amor de Perdição, Escrava do Silêncio eta O Moço Loiro ekoitzi zituen[1]. 1963an Rede Tupik Sítio do Picapau Amarelo proiektua itxi zuenean, beste bertsio bat sortu zuen TV Culturan eta bertan Emília antzeztu zuen berriro[4].

1956an Hélio Tozzi zuzendari eta ekoizlearekin ezkondu zen, eta harekin bi seme-alaba izan zituen, Lúcia eta Fábio[5]. 1976ko abuztuaren 23an bihotz-geldialdi bat izan zuen ebakuntza baten ostean, eta 50 urterekin hil zen[5].

Urteak Izenburua Pertsonaia Oharrak
1952-1963 Sítio do Picapau Amarelo Emília [6]
1953 TV de Vanguarda Hainbat pertsonaia
1955-1958 Grande Teatro Tupi Hainbat pertsonaia
1956 Pollyana Nancy
1957 O Pequeno Lorde
1958 Pollyana Moça Dela Carew
1959 O Jardim Encantado Neskamea
A Moreninha
Os Dez Mandamentos
1962 Mana a Mana Aurora
1964 Quem Casa com Maria? Dulce
1964-1965 Sítio do Picapau Amarelo Emília [4]
1965 As Professorinhas
1967-1968 Sítio do Picapau Amarelo Emília [7]
1968 Sozinho no Mundo
1975 A Viagem Cidinha
Urtea Izenburua Pertsonaia
1961 Arquivos do Crime
1964 O Homem das Encrencas
1968 O Corintiano Eulália andrea
1977 O Conto do Vigário

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Portugesez) «Lúcia Lambertini» Netsaber (Noiz kontsultatua: 2024-11-02).
  2. (Portugesez) «Sítio do Pica-pau Amarelo (1952)» Infantv 2016-10-28 (Noiz kontsultatua: 2024-11-02).
  3. (Portugesez) «A pequena grande Lucia Lambertini, nossa primeira Emília!» Lobato.com.vc 2021-12-05 (Noiz kontsultatua: 2024-11-02).
  4. a b (Portugesez) «Sítio do Pica-pau Amarelo (1964)» Infantv 2016-10-29 (Noiz kontsultatua: 2024-11-02).
  5. a b (Portugesez) «Lúcia Lambertini» Elenco brasileiro 2024-05-23 (Noiz kontsultatua: 2024-11-02).
  6. (Portugesez) Furquim, Fernanda. «Séries Clássicas – O Sítio do Picapau Amarelo» Veja 2011-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-11-02).
  7. (Portugesez) «A TV Bandeirantes abre as portas para o Sítio do Pica-Pau Amarelo» Lobato.com.vc 2021-12-20 (Noiz kontsultatua: 2024-11-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]