Edukira joan

Sítio do Picapau Amarelo (1952ko telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sítio do Picapau Amarelo (1952ko telesaila)
hainbat artistaren telesaila
Egilea(k)hainbat artista
Jatorrizko hizkuntzaportugesa
Jatorrizko herrialdeaBrasil
Atalak360
Ezaugarriak
Genero artistikoahaurrentzako telesaila eta fantasia
Hizkuntzaportugesa
DiskoetxeaOdeon
Deskribapena
OinarrituaSítio do Picapau Amarelo (en) Itzuli
Antzezlea(k)
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Rede Tupi de Televisão (en) Itzuli
Hasiera-data1952ko urtarrilaren 10a
Amaiera-data1963ko martxoaren 6a
IMDB: tt0273022 Edit the value on Wikidata
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Sítio do Picapau Amarelo (argipena)»

Sítio do Picapau Amarelo Brasilgo haur eta gazteentzako telesaila da, Rede Tupik ekoitzitakoa eta Monteiro Lobatoren izen bereko liburu sailean oinarritua. 1952ko urtarrilaren 10etik 1963ko martxoaren 6ra estreinatu zen eta 360 atal ditu.

Telesaila zuzenean emititzen zen ostiralero, 19:30ean, orduan telebistarako bideoak grabatzeko metodorik oraindik ez baitzegoen. Eszena gehienak agertoki finko bakarrean gertatzen ziren, etxeko berandan[1]. Beste lekuetako eszenak, basokoak edo sukaldekoak adibidez, egun zehatz batzuetan muntatzen ziren eta pertsonaiak hara bat-batean mugitzen ziren[1]. Komertzialetarako etenaldirik ez zegoenez, produktuen promozioak eszenetan eta elkarrizketetan sartzen ziren. Atal guztien hasieran, Júlio Gouveia zuzendariak istorio bat kontatzeko liburua irekitzen zuen, eta amaieran, berriz, ixten zuen[2].

1961eko azaroaren 22an, País da Gramática atal berezia estreinatu zen[3].

1963an, Rede Tupik proiektua itxi zuen, baina Lúcia Lambertinik bertsio berri bat sortu zuen TV Cultura katerako[4].

Telesaileko pertsonaia nagusiak: Emília, Narizinho eta Pedrinho

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Benta andrea hiri handietatik urrun bizi da, Okil Horiaren landetxean, Lúcia (Narizinho) eta Pedrinho bilobekin eta Nastácia sukaldariarekin. Narizinhok panpina gogokoena du, Emília, izeba Nastáciak oparitutakoa. Egun batean, panpina benetako neska bat bihurtzen da, beti arazoak jartzen dituena.

Pertsonaia Denboraldia
1

1952

2

1953

3

1954

4

1955

5

1956

6

1957

7

1958

8

1959

9

1960

10

1961

11

1962

12

1963

Benta andrea Sidnéia Rossi Suzy Arruda Leonor Lambertini
Izeba Nastácia Benedita Rodrigues
Emília Lúcia Lambertini[oh 1]
Narizinho Lidia Rosemberg Edy Cerri
Pedrinho Sérgio Rosemberg[oh 2] Julinho Simões David José
Sabugosako bizkondea Rúbens Molino Luciano Maurício
Rabicó txerrikumea (Rabicóko markesa) Júlio Silva Ricardo Gouveia
Barraskilo doktorea Paulo Basco

Rio de Janeiroko bertsioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955-1956 urteetan, jatorrizko telesaila São Paulon bakarrik emititzen zenez, TV Tupik beste bertsio bat ekoitzi zuen Rio de Janeiron emititzeko. Aktore guztietatik, Lúcia Lambertini bakarrik geratu zen paper berean, eta astero bidaiatzen zuen bi bertsioetan antzezteko[1].

Pertsonaia Denboraldia
1

1955

2

1956

Benta andrea Iná Malagutti Wanda A. Hammel
Izeba Nastácia Zeni Pereira
Emília Lúcia Lambertini
Narizinho Leny Vieira
Pedrinho André José Adler
Sabugosako bizkondea Elísio de Albuquerque
Rabicóko markesa Hernê Lebon
Barraskilo doktorea Daniel Filho

1954an, Odeon Recordsek telesaileko bi istorio, A Pílula Falante eta O Casamento da Emília, disko batean grabatu zituen[5].

  1. 1955ean, Lúcia Lambertinik telesailaren Rio de Janeiroko bertsioan antzezten zuen bitartean, Dulce Margaridak Emíliaren papera hartu zuen atal batzuetarako.
  2. Lehen 5 ataletan, Silvio Lefèvrek Pedrinho antzeztu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Portugesez) «Sítio do Pica-pau Amarelo (1952)» Infantv (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
  2. (Portugesez) «Bastidores do Sítio do Pica-Pau Amarelo (Tupi)» Teledramaturgia jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-05) (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
  3. (Portugesez) «Radio & TV» Correio Paulistano 108 (32413): 9. 1961-11-22 (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
  4. (Portugesez) «Sítio do Pica-pau Amarelo (1964)» Infantv 2016-10-29 (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
  5. (Portugesez) Rocha, Aluizio. «Monteiro Lobato no Disco Infantil» Diário de Notícias XXV (9855): 8. 1954-12-18 (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]