Kastrexanako zubia
Kastrexanako zubia | |
---|---|
Mena Haranako bidea Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Barakaldo |
Koordenatuak | 43°15′19″N 2°58′23″W / 43.2553°N 2.9731°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIV. mendea, XV. mendea |
Izenaren jatorria | Deabrua |
Arkitektura | |
Materiala(k) | Harlandua |
Gurutzatzen du | Cadagua |
Ondarea | |
57 | |
Kastrexanako zubiak Cadagua ibaiaren gainean, Bizkaiko Barakaldo eta Bilbo udalerriei dagokien bi ibaiertzeak batzen ditu. Sorginen zubia eta Deabruaren zubia ere deritzote. Kostaldeko Done Jakue bidean dago.
Historia eta ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Noiz egin zen zehatz-mehatz ez badakigu ere, Lekeitioko Pedro Ortiz maisuak XIV. mendearen amaieran edo XV. mendearen hasieran egin zuela ematen du.[1] XIX. mendea arte oso garrantzitsua izan zen Balmaseda eta Mena ibarrean barna Bilbo eta Gaztela arteko errege-bidearen zati baitzen. Hareharrizko harlanduz eginda dago eta erdi puntuko arku bakarra dauka. Hormabularrak ibaiertz harritsuetan bermatzen dira. Eraiki zen lehen elementua arkua da. Kasu horretan, dobelak (arkua osatzen duten piezak) ilara bikoitzean jarrita daude.
1836an, Lehen Karlistaldian, bere inguruan borroka gogorra izan zen. Baldomero Esparteroren tropa isabeldarrek Barakaldo okupatu zuten eta Bilboko setioa hausten saiatu ziren. Karlistek zubia zeharkatu zuten Kastrexananaraino, baina Prudentzio Sopelana brigadierraren tropek altuerako posizioak hartu zituzten hura kontrolatzeko, eta handik sarraskitu zituzten hura hartzen saiatu ziren tropa isabelarrak.
Euskal mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deabruaren zubia izena ere eman izan zaio,[2] elezahar batzuen arabera, Deabruak berak eraiki baitzuen. Ipuinik zaharrenak hauxe kontatzen du: Cadagua ibaiaren beste aldean bizi zen bere bihotzekoa ikustera joateko zubia behar zuen neska gazte batek. Zubi hori egitearen truk arima saldu zion Deabruari. Amaitzeko dobela bakarra falta zenean, gaztea damu zen eta oilarraren kantuak uxatu zuen deabrua. Kontuak horrela, neskak arima salbatu, zubia pasatu eta mutilagunarengana joateko aukera izan zuen.
Beste elezahar batzuek zubia Mikolas izeneko iratxo batzuek egin zutela diote. Jeinu txiki horiek harrobitik zubia ilaran jarri eta harlanduak pasatzen zizkioten elkarri.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bilboko portua. Bilboko Portuaren Agintaritza.
- ↑ El Gobierno suprimirá el paso a nivel del apeadero de Santa Águeda Barakaldo Digital (Gaztelaniaz)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kastrexanako zubia edota “Deabruarena“
- Kastrexanak Santa Agata jaia du
- Gobernuak Santa Agatako geralekuko trenbide-pasagunea kenduko du
Euskal Herriko mitologiako lekuak | ||
---|---|---|
Aballarri • Agamunda • Agerre • Aitzgaizto • Aitzpelarreta • Aizkomendi • Aizkorri • Aizkultzeta • Akelarre • Aketegi • Albi • Aloña • Alos dorrea • Amabirjina-harria • Anboto • Andredena Mariako iturri •Armorkora • Aralar • Sorginetxe • Askaata • Askoa • Ata • Auñamendi • Azalegi • Baltzola • Basajaun haitza • Done Mikel Aralarkoaren santutegia • Errolan Harria • Erronkariarren zubia • Gaztelu zahar • Gaztelugatxe • Ipestikoarri • Iratiko oihana • Iratiko San Salbatore baseliza • Iruñarri • Jentilarri • Jentilbaratza • Kanbelu • Kastrexanako zubia • Txindoki • Lezao haitzulo • Ligiko zubia • Mondarrain • Murumendi • Obantzungo leizea • Orhi • Salbatore kapera • Saltarri • Sarako lezeak • Semeola • Sorginaren Txabola • Txurrumurru • Urgeldi • Xorroxin ur-jauzia • Zugarramurdiko leizeak |