Edukira joan

Inko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inko
Ezaugarriak

Inko Jainkoaren euskal izenetako bat da, Lapurdiko Ainhoa eskualdeko euskakian erabilia. Batez ere, harridura adierazteko formuletan erabiltzen da, izen horren Inka aldaera bezala: «Ala Inka!», «Ala Inkoa!». Baztan, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Zaraitzu aldean erabiltzen den Jinko formatik eratorria dela esan izan da.[1]

Baliteke antzina Inko izenaren erabilera euskaldunen artean zabalduago izatea, Abadiñoko Andramari baselizako hilarri diskoideo batean (XIII. mendean baino lehenagokoa, segur aski) Jauninco hitza ageri baita, garai bereko antzeko inskripzioetan Jainkoaren latinezko izena ageri ohi den toki berean.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Inko», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]