Baeserte
Baeserte edo Baeserta Akitania erromatarraren garaian Pirineo aldean gurtzen zen jainko bat da, eusko-akitanierazko izena bide duena. Berari oparitutako aldareak Gourdan-Polignan herrian, Garona Garaia eta Sosten Pirineo Garaietan aurkitu zituzten. Gourdan-Polignanetik, gertu dagoen Seilhan udalerrian, Bazert auzoan aurkitu zen bere aldarea. Euskal baso (edo basa, basati) hitzaren bidez esanahia eman diote hainbat ikertzailek. Aurkikuntza egin zen lekuaren izenak (Bazerteko Gurutzea, Bazert auzoa), jakina, jainko horrekin erlazionatzen dira.
Ez dugu bere ezaugarrien berri, baina Nôtre-Dame-du-Bazert kaperan topatutako bere aldarean, ardo anfora bat (eta ez libazio pitxar bat, ohikoa den bezala) eta basurde bat marraztu ziren erliebean. Ikonografia ez-ohiko horrek ehizarekin eta ardoarekin lotutako errituzko bankete zelta gisa ulertu izan dute ikerlariek, eta ez, erromatar erara egindako gurtza jarduera gisa.
Saint-Exupère-du-Bazert parrokia bat egon zen Senta Gabèla (ok) / Cintegabelle (fr) udalerrian.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jose Migel Barandiaranek lehen aipatutako aurkikuntza kontutan hartuz zera dio; balitekeela harreman izatea basurde marrazki hau eta Baeserte izenaren artean. Hau horrela, Baeserte jainko-basurdea litzateke.
Bernardo Estornes Lasa iritzi berberekoa da.
Toponimia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aldaretako bat azaldutako auzoak Basert izena dauka. Toponimoak berez jainkoaren izena gorde du.
- Montréjeau herritik gertu, "Le Basert" toponimoa gorde da baita ere.
Inskripzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Baeserte / deo / Harbelex / Harsi f(ilius) / v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito)". Baeserte jainkoari botoz egindako inskripzioa, Gourdan-eko Bazert auzoan aurkitua. Itzulpena: «Baeserte jainkoari Harsus-en (hobe Hars-en) seme den Harbelex-ek (eskaini dio aldare hau), gogo onez eta zuzenbidearen arabera konplitu du bere botoa[1]». Katalogazio identifikadoreak: CIL[2] 13, 00085 = D[3] 04519 = CAG[4]-31-02, 170 or. Julian Sacazeren 203. zenbakidun inskripzioa da. Idazkun honetan beste euskal izenak daude: Hars (Hartza izan daitekeena) eta Harbelex[5].
- B(aeserte?) d(eo?). Gembrien aurkitua. Katalogazio identifikadoreak: CIL 13, 00085 = D 04519 = CAG-31-02, 170 or.
- B(aeserte?) d(eo?) Sosten aurkitua. Katalogazio identifikadoreak: CIL 13, 00318b
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «HARBELEX - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ Corpus Inscriptionum Latinarurm
- ↑ Inscriptiones Latinae Selectae
- ↑ Carte archéologique de la Gaule
- ↑ «Base de Datos de inscripciones aquitanas» eorduna.awardspace.info (Noiz kontsultatua: 2023-04-13).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
- José Miguel Barandiarán, Dictionnaire Illustré de Mythologie Basque, traduit et annoté par Michel Duvert, Donostia, éditions Elkar, 1994. ISBN 2-913156-36-3
- Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
- K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 176 zkia.
- Julien Sacazeren lanak:
- Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
- Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892.; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990. On-line irakur daitke hemen: BnF Gallica
- Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.
- Contribución a los estudios aquitano-vascos, Vahan Sarkisian.
- Alexandre Louis Charles Andre Du Mege (Auteur), M De La Haye (Auteur). 1828. Notice des monumens antiques et des objects de sculpture moderne consevés dans le musée de Toulouse.
Kanpoko loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Baeserte jainkoaren marrazki bat
- "Histoires" de Seilhan. Mairie de Seilhan. Site officiel
- Baeserte jainkoari botoz egindako inskripzioa.Gourdan-en aurkitua (Haute-Garonne). Klasikoen gordailua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]