Aizkultzeta
Aizkultzeta Aiako Altzola auzoko paraje bat da, Pagoetako natura parkean kokaturik. Bertan leize handi bat dago eta bertakoen ustez, Errezil herriko Granada baserriaren sukaldearekin lotuta dago. Zenbaitzuek diote ere leize berbera Semeola baserriaren sukaldearekin lotuta dagoela aldi berean[1].
Egun leizea hesituta dago, bertan behin baino gehiagotan ardiak zein beste abereak amiltzen zirelako.
Euskal Herri guztian oso zabalduta dago luzera ikaragarria eta etxe zein jauregi edo gazteluekin lotzen diren leizeei buruzko sinesmenak.
Aizkultzeta Aiako Altzola auzoan dago. Auzo honetan, eta bere inguruetan, zenbait leku mitologiko daude, hala nola Semeola baserria, Basajaun haitza, Sanson harria, Aitzpelarretako haitzak, azken hauek Elkanoko eliza eraiki omen zuten jentilen bizilekua...
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1972.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herriko mitologiako lekuak | ||
---|---|---|
Aballarri • Agamunda • Agerre • Aitzgaizto • Aitzpelarreta • Aizkomendi • Aizkorri • Aizkultzeta • Akelarre • Aketegi • Albi • Aloña • Alos dorrea • Amabirjina-harria • Anboto • Andredena Mariako iturri •Armorkora • Aralar • Sorginetxe • Askaata • Askoa • Ata • Auñamendi • Azalegi • Baltzola • Basajaun haitza • Done Mikel Aralarkoaren santutegia • Errolan Harria • Erronkariarren zubia • Gaztelu zahar • Gaztelugatxe • Ipestikoarri • Iratiko oihana • Iratiko San Salbatore baseliza • Iruñarri • Jentilarri • Jentilbaratza • Kanbelu • Kastrexanako zubia • Txindoki • Lezao haitzulo • Ligiko zubia • Mondarrain • Murumendi • Obantzungo leizea • Orhi • Salbatore kapera • Saltarri • Sarako lezeak • Semeola • Sorginaren Txabola • Txurrumurru • Urgeldi • Xorroxin ur-jauzia • Zugarramurdiko leizeak |