Juan Antonio Samaranch
Juan Antonio Samaranch (Bartzelona, Katalunia, 1920ko uztailaren 17, Bartzelona, Katalunia, 2010eko apirilaren 21a), hockey jokalari, politikari eta enpresaburua izan zen. 1980tik 2001era bitartean Nazioarteko Olinpiar Batzordeko zuzendaria izan zen, besteak beste Bartzelonak 1992ko joko olinpikoen antolaketa lortuz. Horrez gain, Espainiako Olinpiar Batzordeko burua izan zen 1967 eta 1970era bitartean.
Politikari moduan, falangistekin batera hainbat aldiz aritu zen eta 1973tik 1977ra Bartzelonako aldundiko lehendakaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goi Mailako Enpresa Ikasketen Institutuan eta Merkataritzako Goi Mailako Ikasketen Eskolan graduatu zen, eta prokuradore izan zen gorteetan Francisco Francoren erregimenaren garaian. Kirol gaietan aritu zen batez ere eta alor horretako zinegotzi izan zen Bartzelonako udalean. Ondoren kirol ordezkaritza nazionaleko ordezkari izan zen Katalunian, eta Espainiako kirol ordezkaria 1967-1971 bitartean. Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kide izendatu zuten eta 1973an Bartzelonako Diputazioko presidente hautatu zuten. 1977an, Olinpiar batzordeko presidenteorde zela, Espainiako enbaxadore izendatu zuten Sobietar Batasunean, eta 1980. urtetik aurrera Olinpiar Batzordeko presidente izan zen.
Kargu horretan egon zen bitartean hainbat lorpen izan ditu: Olinpiar Jokoei boikota egiteko joera ezabatu zuen, lan handia egin zuen doping-aren kontra, kirolari profesionalei jokoetako lehiaketetan parte hartzeko aukera eman zien. Berak sortua da, orobat, Olinpiar Museoa, Suitzan egoitza duena. 1997an berriz ere Olinpiar Batzordeko presidente izateko hautatu zuten, 2001. urtea arte. 1998an Asturiasko Printzea saria eman zioten. 2010ean hil zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Olinpiar batzordeko webgunea.
- (Gaztelaniaz) Francisco Franco hil zenean Samaranch-ek irratian esandakoa.