Maiatzaren 28
Itxura
Maiatzaren 28a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita zortzigarren eguna da, 149garrena bisurteetan. 217 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1512 – Gaztelako Fernando II.a Aragoikoak, Burgostik idatzi zien Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ahaide Nagusiei, Nafarroako Erresumaren aurka abiatzear zen gudan beren laguntza eskatuz.
- 1995eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
- 2006 – Bikote bat hilik agertu zen tiroz hilda Barakaldoko Basatxu gunean.
- 2007ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 722 – Pelaio izeneko noble batek mendira ihes egin zuen jarraitzaile talde batekin batera. Covadonga inguruan Segada bat egin zion atzetik zihoan patruila bati, eta denak hil zituen.
- 1291 – Gurutzatuek Akre galdu zuten, Jerusalemgo Erresuma Latindarraren azken gotorleku nagusia.
- 1936 – 35.000 langilek Parisko Renault lantegia okupatu zuten. Egun gutxian beste bi milioi langile mobilizatu ziren 12.000 lantegitan grebak eta okupazioak eginez.
- 1948 – Apartheida ezarri zuten legez Hegoafrikan, zuriek soilik parte har zezaketen hauteskundeak eskuin muturreko Alderdi Nazionalak irabazi eta gero.
- 1963 – Lurrikara eta ondorengo tsunami batek 30.000 hildako eragin zituen Pakistanen
- 1978 – Abortua legeztatu zen Italian.
- 1985 – Belgikako Heysel futbol zelaian zale italiar eta britainiarren arteko istiluetan 40 hildako.
- 1987 – Mathias Rust 18 urteko alemaniar pilotuak hegazkinez Mendebaldeko Alemaniatik abiatu eta Sobietar Batasunaren aire-segurtasun sistemak sahieztuz Moskuko Plaza Gorrian lurrartzea lortu zuen.
- 1998 – Bartolome La Rubia Muñoz "Bartolin" ezizenez ezaguturiko Alderdi Popularreko Jaengo zinegotziak ETAk bahitu zuela sinestarazi zituen komunikabideak. Ondoren bahiketa La Rubiak asmaturiko gezurra izan zela frogatu zen.
- 2006 – Alvaro Uribe aukeratu zuten berriro Kolonbiako lehendakari.
- 2008 – Nepalek errepublika aldarrikatu zuen 240 urteko monarkiari amaiera emanez.
- 2013 – Turkian protestaldiak hasi ziren, ia hiru hilabetez luzatu zirenak.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2010 – Aizpea Goenaga izendatu zuten Etxepare Institutuko zuzendari.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- K.a. 585 Talesek aurresan bezala, eguzki-eklipse bat gertatu zen, Aliates Ziaxaresen aurka borrokatzen zuen bitartean Halisko guduan. Talesen eklipsea gainontzeko datak kalkulatzeko puntu garrantzitsua da.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2017ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiaren Finala: Bengoetxea VI.a leitzarrak Irribarria aramarra 22-18ko emaitzaz Bizkaia pilotalekuan garaitu zuen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2011 – Londresen, Ingalaterra, Bartzelonako futbol taldea bere laugarren Txapeldunen liga irabazten du Manchester Uniteden aurka Wembley Stadiumean.
- 2017ko Italiako Giroa: Tom Dumoulin herbeherear txirrindularia garaile.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1768 – Antonio Etxanobe Zaldibar, bizkaitar apaiz, artzapezpiku eta inkisidorea (h. 1854).
- 1801 – Castor Andetxaga, bizkaitar militar karlista (h. 1874).
- 1812 – Jose Antonio Uriarte, euskal idazlea eta itzultzailea (h. 1869).
- 1841 – Luis Dabán, nafar ofiziala (h. 1892).
- 1843 – Jose Maria Lizana, Casa Torreko markesa, bizkaitar politikari kontserbador eta idazlea (h. 1911).
- 1875 – Fernando Elosu, lapurtar idazle eta mediku anarkista (h. 1941).
- 1881 – Luis Orgaz, arabar militarra (h. 1946).
- 1891 – Pierre Jauregi, baxenafar errugbilaria (h. 1931).
- 1901 – Justo Mokoroa, gipuzkoar apaiza eta euskal idazlea (h. 1990).
- 1906 – Elbira Zipitria, gipuzkoar maistra, ikastolen sortzaileetarikoa, euskararen sustatzaile eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalaria (h. 1982).
- 1908 – Pierre Bordazarre, Etxahun-Iruri, euskal idazlea, musikaria, eta pastoralgilea (h. 1979).
- 1920 – Jesus Atxa, Bizkaiko eta Nafarroako ikastolen sortzailea (h. 2007).
- 1922 – Agustin Gainza, Piru Gainza, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1995).
- 1944 – Carlos Soltxaga, nafar ekonomialaria eta politikaria.
- 1948 – Juan Luis Irazusta, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1954 – Agustín Reche, bizkaitar margolari hiperrealista, Guadixen.
- 1956 – Iñigo Sanz de Ormazabal, donostiar liburuzaina (h. 2009).
- 1958 – Juan Carlos Pérez, euskal musikaria, Itoiz taldeko abeslari eta gitarra-jole ohia.
- 1961 – María Bayo, nafar sopranoa.
- 1976 –
- Xabier Berzosa, gipuzkoar zinema ekoizlea.
- Aitziber Juaristi, Tzibi, bizkaitar futbolaria.
- 1981 – Iñaki Narros, nafar saskibaloi jokalaria.
- 1983 – Mikel Martins, gipuzkoar futbolaria.
- 1992 – Olatz Aldalur, traineru estropadetako gipuzkoar patroia.
- 1993 – Mikel Aristi, gipuzkoar txirrindularia.
- 1996 – Cristina Molinuevo, arabar saskibaloi jokalaria.
- 1997 – Javier Lizarraga, nafar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1369 – Muzio Sforza, Indartsua , italiar condottieroa (h. 1424).
- 1371 – Joan I.a Borgoinakoa, Borgoinako dukea (h. 1419).
- 1514 – Shimazu Takahisa, Shimazu klaneko hamabosgarren buruzagia (h. 1571).
- 1524 – Selim II.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1574).
- 1656 – Anton Florian Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (h. 1721).
- 1660 – Jurgi I.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batua eta Britainiar Jabegoen erregea (h. 1727).
- 1663 – António Manoel de Vilhena, Maltako Ordenako 66. Printze eta Maisu Handia (h. 1736).
- 1686 – Luis González de Albelda y Cayro, espainiar militarra, Nafarroako erregeorde espainiarra (h. 1765).
- 1738 – Joseph Ignace Guillotin, frantziar mediku eta politikaria (h. 1814).
- 1759 – William Pitt Gaztea, ingeles politikaria (h. 1806).
- 1779 – Thomas Moore, irlandar olerkaria (h. 1852).
- 1786 – Louis McLane, estatubatuar abokatu eta politikaria (h. 1857).
- 1810 – Alexandre Calame, suitzar paisaia-margolaria (h. 1864).
- 1818 – P. G. T. Beauregard, militar konfederatua (h. 1893).
- 1834 – Lavilla Esther Allen, estatubatuar idazlea (h. 1903).
- 1840 – Hans Makart, austriar margolaria (h. 1884).
- 1853 – Carl Larsson, suediar margolaria, Arts and Crafts mugimenduaren kidea (h. 1919).
- 1858 – María Cancio, espainiar aktorea (h. 1939).
- 1859 – Fernando de Torres, espainiar politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila (h. 1923).
- 1866 – Franz von Bayros, austriar ilustratzaile eta marrazkilaria, dekadentismo mugimenduko partaidea (h. 1924).
- 1867 – Detlof von Winterfeldt, alemaniar jeneral eta agregatu militarra, Compiègneko Armistizioaren sinatzailetako bat izateagatik ezaguna (h. 1940).
- 1879 – Milutin Milanković, serbiar ingeniari zibil eta geofisikaria (h. 1958).
- 1884 – Edvard Beneš, Txekoslovakiako presidentea (h. 1948).
- 1887 – Jim Thorpe, estatubatuar kirolaria (h. 1953).
- 1889 – Richard Réti, txekiar xakelaria (h. 1929).
- 1899 – Irena Krzywicka, poloniar feminista, idazlea, itzultzailea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1994).
- 1900 – Park Heon-yeong, korear ekintzaile independentista eta komunista, filosofo eta politikaria.
- 1905 – Sada Abe, japoniar geisha, bere amorantea itota hil eta ondoren ernalkinak moztu zizkiona (h. 1970 ondoren).
- 1908 – Ian Fleming, ingeles idazlea, James Bond pertsonaiaren sortzailea (h. 1964).
- 1912 –
- Ruby Payne-Scott, australiar fisikari eta astronomoa, erradiofisikan eta irrati-astronomian aitzindarietako bat (h. 1981).
- Patrick White, australiar idazlea, 1973ko Literaturako Nobel Saria (h. 1990).
- 1917 – Barry Commoner, estatubatuar biologo, ekologo eta pedagogoa (h. 2012).
- 1922 –
- José Craveirinha, mozambiketar kazetari, olerkari eta ipuingilea (h. 2003).
- German Lorca, brasildar argazkilaria (h. 2021).
- 1923 – György Ligeti, hungariar-austriar musikagilea (h. 2006).
- 1925 –
- Bülent Ecevit, Turkiako presidentea (h. 2006).
- Dietrich Fischer-Dieskau, alemaniar opera-abeslaria, baritonoa (h. 2012).
- 1930 – Edward Seaga, Jamaikako lehen ministroa (h. 2019).
- 1931 - Carroll Baker, estatubatuar aktore ohia.
- 1932 – Chiquito de la Calzada, espainiar aktore, abeslari eta umorista (h. 2017).
- 1935 – Bepi De Marzi, italiar konpositore, organista, orkestra-zuzendari eta koru-zuzendaria.
- 1937 – Freddie Roman, estatubatuar umorista (h. 2022).
- 1938 – Jerry West, NBAko estatubatuar saskibaloi-jokalaria (h. 2024).
- 1940 – Hiroshi Katayama, japoniar futbolaria.
- 1941 –
- Ivan Brzić, serbiar futbol jokalari eta entrenatzailea, Osasuna taldea lehenbiziko aldiz UEFArako sailkatzea lortu zuena (h. 2014).
- Diego Puerta, espainiar toreatzailea (h. 2011).
- 1942 – Stanley Prusiner, estatubatuar biokimikaria eta neurologoa, 1997ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1943 – Cecil Thiré, brasildar aktore eta zinema zuzendaria (h. 2020).
- 1944 –
- Rudy Giuliani, estatubatuar abokatua eta politikaria, New Yorkeko alkate ohia.
- Sondra Locke, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta abeslaria (h. 2018).
- 1945 – John Fogerty, estatubatuar musikari eta abeslaria.
- 1947 – Zahi Hawass, munduko egiptologorik ospetsuenetako bat.
- 1952 –
- Mahmoud Jibril, Libiako lehen ministroa (h. 2020).
- Joan Pujol Pagés, kataluniar txirrindulari ohia.
- 1958 - Rosalie Varda, frantziar jantzi diseinatzailea, zuzendari artistikoa, zinema ekoizlea eta aktorea.
- 1959 – Ramón d'Andrés, espainiar hizkuntzalaria, asturieraren ikasketa eta ikerketan jarduteagatik ezaguna.
- 1960 –
- Jesús Rodríguez Magro, espainiar txirrindularia (h. 2018).
- Pastora Vega, espainiar aktorea.
- 1961 – Elisabeth Ohlson Wallin, suediar argazkilaria (h. 2024).
- 1962 –
- François-Henri Pinault, frantziar enpresaburua, munduko gizon aberatsenetakotzat hartua.
- James Michael Tyler, estatubatuar aktorea (h. 2021).
- 1966 – Fernando Elortondo, argentinar palari ohia.
- 1968 – Kylie Minogue, australiar abeslari, aktore eta diseinatzailea.
- 1971 –
- Manuel Beltrán, espainiar txirrindulari ohia.
- Isabelle Carré, frantziar aktorea.
- 1972 – Chiara Mastroianni, franko-italiar aktorea eta abeslaria.
- 1974 –
- Pilar Boyero, espainiar kantari, aurkezle eta kopla gaietan aditua den irakaslea.
- Romain Duris, frantziar antzezlea.
- 1982 – Alexa Davalos, estatubatuar aktorea.
- 1983 – Xiana Arias, galiziar poeta, entretenitzailea eta kazetaria.
- 1985 – Carey Mulligan, ingeles aktore eta abeslaria.
- 1993 – Joy Alexis Brown-Adams, guyanar saskibaloi-jokalaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1462 – Luis II.a Beaumontekoa, Nafarroako kondestablea (j. 1412).
- 1667 – Jacques Bela, zuberoar legegizona (j. 1586).
- 1891 – Krispin Beobide, euskal idazlea (j. 1848).
- 1900 – Felipe Dugiols, gipuzkoar militarra (j. 1837).
- 1937 – Víctor Barguilla, Barakaldon bizi izandako errioxar bizargina eta aktorea, Palentzian fusilatua (j. 1899).
- 1938 – José Gállego Aragüés, espainiar militarra, Eusko Gudarosteko teniente koronela, Derion fusilatua (j. 1893).
- 1939 –
- Victor Pierre Dubarat, lapurtar apaiz eta historialaria, Pauen (j. 1855).
- Eduardo Sanz Escartín, nafar soziologoa eta politikaria (j. 1855).
- 1952 – Martzelino Baskaran, Sumendixa, gipuzkoar armagile eta politikaria (j. 1871).
- 1958 – Amador Palma, euskal atleta (j. 1902).
- 1979 – Miguel Intxaurrondo, euskal idazle eta apaiza (j. 1879).
- 1986 – Jon Txakartegi, Takolo, bizkaitar joalea, Idahoko euskal komunitatearen animatzailea, Mountain Homen (j. 1899).
- 2004 – Juan Artzamendi, gipuzkoar musikagilea (j. 1927).
- 2005 – Jesus Isasi, euskal txirrindularia (j. 1940).
- 2008 – Alfonso Rodríguez Aldabe, nafar diplomazialari eta intelektuala (j. 1911).
- 2012 – Jose Maria Knörr, arabar enpresaburua, Kas freskagarri konpainiaren sortzailea (j. 1916).
- 2018 – Iñaki Gil Diaz de Argote, arabar aizkolari eta harri-jasotzailea (j. 1963).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1357 – Alfontso IV.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1291).
- 1365 – Roger des Pins, Jerusalemgo San Joanen Ordenako 29. maisu handia (j. 1294).
- 1509 – Caterina Sforza, italiar aristokrata (j. 1463).
- 1556 – Saitō Dōsan, japoniar daimyōa (j. 1494).
- 1575 – Sofia Jogalia Poloniakoa, Jogalia dinastiako kidea, Poloniako printzesa eta Brunswick-Wolfenbütteleko dukesa ezkontidea (j. 1522).
- 1749 – Pierre Subleyras, frantziar margolaria (j. 1699).
- 1787 – Leopold Mozart, alemaniar konpositorea, Wolfgang Amadeus Mozarten aita (j. 1719).
- 1802 – Louis Delgrès, martinikar ofizial mulatoa, Napoleonek esklabotza berrezartzearen aurkako borroka zuzendu zuena (j. 1766).
- 1805 – Luigi Boccherini, italiar konpositore eta txelo-jotzailea (j. 1743).
- 1828 – Anne Seymour Damer, ingeles eskultorea (j. 1749).
- 1831 – Henri Grégoire, frantses apaiz katoliko, Bloisko apezpiku konstituzionala eta buruzagi iraultzailea (j. 1750).
- 1836 – Anton Reicha, txekiar-frantziar musikagilea eta teoria-egilea (j. 1770).
- 1843 – Noah Webster, estatubatuar kazetari eta lexikografoa (j. 1758).
- 1849 – Anne Brontë, ingeles eleberrigilea (j. 1820).
- 1878 – John Russell (Russelleko I. kondea), Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1792).
- 1910 – Kálmán Mikszáth, hungariar eleberrigile, kazetari eta politikaria (j. 1847).
- 1912 – Paul Emile Lecoq de Boisbaudran, frantziar kimikaria (j. 1838).
- 1916 – Ivan Franko, ukrainiar poeta eta literatur-kritikaria (j. 1857).
- 1927 – Boris Kustodiev, errusiar margolaria (j. 1878).
- 1937 – Alfred Adler, austriar sendagile eta psikologoa (j. 1870).
- 1938 – Matilde Zapata, La Región egunkariko zuzendaria, fusilatua (j. 1906).
- 1940 – Frederiko Karlos Hessekoa, alemaniar printzea, Finlandiako erregea (j. 1868).
- 1946 – Claus Schilling, Dachau kontzentrazio esparruan presoekin esperimentuak egin zituen alemaniar medikua (j. 1871).
- 1968 – Kees Van Dongen, holandar jatorriko frantziar margolaria (j. 1877).
- 1971 – Audie Murphy, estatubatuar militar eta aktorea (j. 1925).
- 1972 –
- Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batuko erregea (j. 1894).
- Violette Leduc, frantziar idazlea (j. 1907).
- 1974 –
- Ángela Loij, Selknam herri amerindiarraren azken ordezkaria (j. c. 1900).
- Isabel Oyarzábal, espainiar itzultzailea, kazetaria, idazlea, aktorea eta diplomatikoa (j. 1878).
- 1975 – Lung Chien, txinatar jatorriko hongkongdar zinema zuzendaria (j. 1916).
- 1979 – Consuelo de Saint Exupéry, salvadortar-frantziar idazle eta artista (j. 1901).
- 1980 – Rolf Nevanlinna, finlandiar matematikaria (j. 1895).
- 1981 –
- Mary Lou Williams, estatubatuar jazz piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1910).
- Stefan Wyszyński, poloniar kardinala (j. 1901).
- 1985 – Georges Devereux, estatubatuar psikoanalista eta etnologoa (j. 1908).
- 1990 –
- Giorgio Manganelli, italiar idazlea (j. 1922).
- Taiichi Ohno, japoniar negozio gizona, Toyotismoaren aitatzat hartua (j. 1912).
- Hussein Onn, Malaysiako lehen ministroa (j. 1922).
- 1998 – Giovanni Valetti, italiar txirrindularia (j. 1913).
- 2001 – Francisco Varela, txiletar neurobiologoa eta filosofoa (j. 1946).
- 2003 –
- Ilya Prigogine, belgikar kimikaria, 1977ko Kimikako Nobel Saria (j. 1917).
- Martha Scott, estatubatuar aktorea (j. 1912).
- 2004 – Umberto Agnelli, automobilgintzako italiar enpresaria (j. 1934).
- 2007 – Jörg Immendorff, alemaniar margolari eta eskultorea (j. 1945).
- 2009 – Lenrie Peters, gambiar zirujau, eleberrigile eta olerkaria (j. 1932).
- 2010 – Gary Coleman, estatubatuar aktorea (j. 1968).
- 2014 –
- Maya Angelou, estatubatuar poeta, eleberrigilea, aktorea eta eta eskubide zibilen aldeko ekintzailea (j. 1928).
- Azlan Shah Perakekoa, Perakeko sultana eta Malaysiako erregea (j. 1928).
- 2018 –
- María Dolores Pradera, espainiar abeslari eta aktorea (j. 1924/26).
- Jens Christian Skou, daniar kimikaria, 1997ko Kimikako Nobel saria (j. 1918).
- Ola Ullsten, Suediako lehen ministroa (j. 1931).
- 2019 –
- Kamel Eddine Fekhar, Aljeria erdialdeko M'zab haraneko mozabita amazig berebereen buruzagia (j. 1963).
- Apolo Nsibambi, Ugandako lehen ministroa (j. 1940).
- Edward Seaga, Jamaikako lehen ministroa (j. 1930).
- 2020 – Celine Fariala Mangaza, kongoar jostun eta aktibista (j. 1967).
- 2021 – Mark Eaton, estatubatuar saskibaloi-jokalaria (j. 1957).
- 2022 –
- Walter Abish, austriar-estatubatuar idazlea (j. 1931).
- Evaristo Carvalho, Sao Tome eta Principeko presidentea (j. 1941).
- Bo Hopkins, estatubatuar aktorea (j. 1938).
- Bujar Nishani, Albaniako presidentea (j. 1966).
- 2023 –
- Antonio Gala, espainiar idazlea (j. 1930).
- Harald zur Hausen, alemaniar birologoa, 2008ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1936).
- 2024 – Naďa Hynková Dingová, txekiar interpretea (j. 1975).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Loinaz/Loinatz eta Kerman/Xerman.
- Espainiar Indar Armatueneguna
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |