Pitagorasen teoremaren arabera, hipotenusaren luzeraren karratua, triangelu angelu zuzenaren beste bi aldeen (katetoen) luzeren karratuen batura da. Teorema kontuan hartuta honela kalkula daiteke hipotenusaren balioa:
Adibidez, aldeetako batek 3ko luzera badu (bere karratua, 9), eta besteak 4ko luzera badu (bere karratua, 16), bien karratuen batura 25 izango da. Beraz, hipotenusaren luzera 25en erro karratua izango da, hau da, 5.
Irudian, hipotenusa a aldea da, eta katetoak b eta c. b-ren proiekzio ortogonala m da, eta c-rena n.Hipotenusaren luzera bi katetoen proiekzio ortogonalen luzeren batura da.
Kateto baten luzeraren karratua haren proiekzio ortogonalaren luzeraren eta hipotenusaren luzeraren arteko biderkadura da.
Altueraren luzeraren karratua katetoek hipotenusaren gaineandituzten proiekzio ortogonalen luzeren emaitza da.
Hipotenusa hitza grekotik dator, Hypoteinousa (ΥΠΟΤΕΙΝΟΥΣΑ, ὑποτείνουσα), ὑπο aurrizkia (hypo = azpian), τείνο aditza (teino = nik bota) eta ουσα (ousa, partizipio femeninoa adierazten du). ἡ ὑποτείνουσα izendaturiko partizipioa, K.a. IV. mendeko triangelu baten hipotenusa bezala (Platonek frogatua,Timaeus 54d) erabilia izan zen.Grezierazko terminoa latin berantiarrari eman zitzaion, hypotēnūsa bezala utziz.